(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak aukera berriak eta hileko 1.000 eurorainoko laguntzak emanen dizkie enpresei Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzeagatik osteguna, 2018.eko apirilak 19


Nafar Lansareak publizitate kanpaina batez eman ditu ezagutzera zatikako lanaldiak eta kontratuen luzapenak barne hartuko dituzten laguntzak


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ostegun honetan aurkeztu ditu Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen kontrataziorako pizgarriak, eta programak zatikako lanaldiak nahiz kontratuen luzapenak barne hartuko dituela adierazi du. Gobernuaren pizgarriak publizitate-kanpaina baten bitartez emanen dira ezagutzera.
Soporte gráfico de la campaña.

Soporte gráfico de la campaña. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ostegun honetan aurkeztu ditu Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen kontrataziorako pizgarriak, eta programak zatikako lanaldiak nahiz kontratuen luzapenak barne hartuko dituela adierazi du. Gobernuaren pizgarriak publizitate-kanpaina baten bitartez emanen dira ezagutzera.

Nafar Lansareak (NL) kasu gehiagotara zabalduko ditu laguntzak hauek, eta guztizko zenbatekoa hileko 550 eta 1.000 euro bitartekoa izanen da faktore hauen arabera: kontratuaren iraupena eta Errenta Bermatuaren jasotzaileak kontratatzen dituzten enpresak, autonomoak eta gizarte-erakundeak.

Berritasun gisa, aurten, dirulaguntza horietaz baliatu ahako dira % 50etik beheitiko zatikako lanaldia ez duten kontratuak. Orain arte, lanaldi osoak baizik ez ziren diruz laguntzen.

Gainera, laguntza hauek baliatu ahalko dituzte diruz lagunduko kontratuetan egindako hiru hilabete edo gehiagoko luzapenek, 12 hilabeteko gehienezko luzapenaren mugarekin. Urtarrilaren 1az geroztik 2017an diruz lagundutako kontratuak luzatu dituzten enpresak ere laguntza horietaz profitatu ahalko dira. Aldaketa hau datozen asteotan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

NLak 1,5 milioi euroko hasierako aurrekontua du laguntza horietarako, 250 kontratazio inguru babesteko xedez.

Laguntzak iazko ekainean abiarazi ziren, eta 2017aren bukaeran, 18 enpresak sortutako 30 kontratu eginak ziren, horietara 200.000 euro bideratu zirelarik. Horren harira, pertsona horiek laneratzen laguntzeko eta langileak kontratatu behar dituzten enpresei laguntzen berri emateko asmoz, Nafarroako Gobernuak komunikazio-kanpaina berezia abiarazi du.

“Halako bi balio dute” lema aukeratu da, izan ere, Errenta Bermatuaren jasotzaileak kontratatzerakoan, enpresek, horien lanarekin batera, Nafarroako Gobernuak emandako laguntza jasotzeko aukera izanen dute. “Halako bi balio dute zure negoziorako. Hilean 1.000 euroko laguntza zuzena ere jaso dezakezu”, laburbiltzen du kanpainak.

Pertsona horiek laneratzen laguntzea, oinarrizko beharrak estaltzeko autonomia pertsonala, eta gizarteratzea dira laguntzen helburu nagusia. Gainera, lan-mundura itzultzeak langabeziagatiko nahiz gaixotasunagatiko prestazioak jasotzeko eskubidea aktibatzen du eta Gizarte-Segurantzan kotizatutako denbora luzatzen du etorkizuneko pentsiorako.

Laparra lehendakariak nabarmendu duenez, hauxe da horrelako neurrien bitartez lortu nahi den helburua, Gizarteratze Planean zehaztutakoari jarraiki: Errenta Bermatua jaso eta lan egin dezakeen pertsona guztiak lanik gabe bi urte baino gehiago ez egotea eta horien % 50ek lehenengo 12 hilabeteen barruan enplegua lortzea. Errenta bermatuari buruzko legean aurreikusita dauden enplegurako pizgarrien ebaluazioak lortutako behin-behineko datuen arabera, aplikazioaren lehenengo urtean, errenta bermatua jasotzen zuten 6.225 pertsona –hots, % 27– lan egiteko adinean zeuden.


Kanpainaren euskarri grafikoa

Kanpainaren euskarri grafikoa ( irudia handitu )

Oso ongi 2018an

Laparra laparrak nabarmendu duenez, iaz laguntza-ildo honetara jo zuten enpresek 8 puntuko batez besteko kalifikazioa eman diote gogobetetze-mailari buruzko inkestetan.

Deialdiaren oinarriek kontratazioa diruz laguntzeko eskaintzen duten erraztasuna oso lagungarria da enpresen lan administratiboa arintzeko. Horrela, oso balorazio positiboa egin dute (oso gogobetetze-maila ona kasuen % 83tan) prozeduraren erraztasunaz, kontratatutako pertsonen enplegagarritasunaren hobekuntzaz eta enpleguaren sorkuntzarako pizgarriez.

Inkestuen % 66ren iritziz, kolektibo horretako pertsonen kontratazioa onuragarria izan da enpresaren jardunerako. Enpresen % 100ek uste du laguntzek ahalegin berezia egiten dutela kontratatutako pertsonen enplegagarritasunean, gizarteratzea erraztuz eta enpleguaren sorkuntzan lagunduz, eta % 50ek pertsonaren kontratuari eutsi dio, kolektibo hau laneratzeko bideak egundoko pausoa emanez.

Laguntzak

Laguntzak enpresei, langile autonomoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude. Hileko 550 eta 1.000 euro bitartekoak dira lanaldi osoetarako, eta zenbateko hori areagotu daiteke kontratuaren iraupenaren arabera (3, 6 eta 12 hilabetekoa izan daiteke) eta kontratatutako pertsona gizona ala emakumea ote den kontuan harturik (azken kasu honetan, 50-100 euro gehiago). Lanaldia osoak ez diren kasuetan, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzionalki murriztuko da.

Dirulaguntza jasotzeko baldintzen artean, langabeak Errenta Bermatua jaso eta NLan inskribatuta egon beharko du. Laguntzak hilabeteko epean eska daitezke, kontratua edo luzapena hasten den egunaren biharamunetik hasita, eta horretarako, interneteko fitxa bete edo Nafarroako Gobernuaren erregistroren batera jo behar da.

Laguntzei buruzko informazio gehiago lortzeko, enpresek www.empleo.navarra.es webguneko “Laguntzak eta dirulaguntzak” atalean sartu, 848 42 44 07 telefonora deitu edo fomentoempleo@navarra.es helbidera mezua bidal dezakete.

Gainera, NLak aholkularitza eskainiko du balizko langileen aldez aurreko hautaketarako. Laguntza hau behar izanez gero, Iruña eta Iruñerriko NLko Enpresen Agentziarekin nahiz tokian tokiko enplegu agentziekin harremanetan jartzea gomendatzen da.

Kanpaina

Laparra lehendakaria eta NLko zuzendari gerente Paz Fernández bildu dituen ekitaldian, kontrataziorako pizgarri hauek ezagutzera emateko publizitate kanpaina aurkeztu da, Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen nahitatezko gizarteratzea eta lan-munduratzea azpimarratuz.

Kanpainak 40.000 euroko kostua izanen du, eta iragarkiak prentsa idatzian, hedabide digital nagusietan eta Nafarroako irrati eta telebistetan zabalduko dira. Sare sozialen bitartez ere hedatuko dira, eta ohiko postaz helaraziko zaizkie fundazioei, enpresa erakundeei, gizarte erakundeei, autonomoen elkarteei nahiz lan-aholkularitzei. Azken hauei duela egun batzuk aurkeztu zieten programa, kontrataziorako laguntzak enpresa txiki eta ertainen artean zabaltzeko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
CUÑARADIOCAMPAÑARG.mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa