(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren ordezkaritza Nafarroan da ostirala, 2018.eko apirilak 6


Barkos Lehendakariak harrera egin dio Jean-Jacques Lasserre, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko lehendakaria, buru izan duen ordezkaritzari


Delegación Pirineos Atlánticos

Pirinio Atlantikoetako (Akitania Berria) Kontseilu Nagusiaren ordezkaritza Barkos Lehendakariarekin eta Ollo kontseilariarekin batera. ( irudia handitu )

Pirinio Atlantikoetako (Akitania Berria) Kontseilu Nagusiaren ordezkaritza instituzio-mailako bisita egiten ari da Nafarroan, Foru Komunitatearen errealitatea ez ezik, osasuna, toki-administrazioa edo turismoa bezalako eremuetan garatzen dituen politikak ere hobeto ezagutzeko.

Segizioaren buruan Pirinio Atlantikoetako Departamentuko lehendakaria egon da, Jean-Jacques Lasserre, eta 40 bat pertsonek osatu dute, horien artean Kontseiluaren hiru lehendakariordeak eta beste arduradun sektorialak, nahiz departamentu-organo horretako kargu hautetsiek. Tronu Aretoan egin die harrera Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok.

Barkosek hitz batzuk zuzendu dizkie Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren ordezkaritzako kideei, eta, Foru Komunitateko funts juridiko eta instituzionaletarako hurbilketa laburra egin ondoren, aniztasuna eta dibertsitatea azpimarratu ditu; hau da, "Nafarroako bilakaera politikoa definitu duten aztarnak, legealdiz legealdi".

Era berean, Nafarroako Lehendakariak gobernu-ekintzaren zenbait ildo nagusi azaldu ditu, eta, ildo horretan, ondorengoak nabarmendu ditu, besteak beste: kontu publikoen saneamendua, aurrekontuaren eta finantzaren iraunkortasuna, murrizketak gastu sozial bihurtzea, gizarte-kohesioa eta osasunaren eta hezkuntzaren finkatzea eta hobekuntza.


Pirineos Atlánticos

Jean-Jacques Lasserrerri liburu bat eman dio Barkos Lehendakariak. ( irudia handitu )

Barkosek ondorengoa adierazi du: “beste aukera batzuetara irekitzen ari gara, Atlantikora gehiago begiratzen, Europar Batasunean gure egoera indartze aldera”. Modu horretan, Akitania-Euskadi Nafarroa Euroeskualde berrira sartzea, Iruña-Francfort aireko lineak irekitzea, Espezializazio Adimentsuaren Estrategia edo Bruselan Nafarroako delegazioa berriz irekitzea aipatu ditu.

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren ordezkaritzak, Nafarroako Jauregian egon ondoren, ostiral eta larunbat honetan Iruñeko Udala, Nafarroako Museoa eta Oliteko Jauregia bisitatuko ditu, baita ere. Halaber, Nafarroako Ardoaren Ibilbideko esperientzia enoturistikoan izango dira, eta Lekunberriraino joango dira Plazaolaren geltokian Ederbidea proiektua ezagutzeko.

Horrez gain, egonaldian zehar, ordezkaritzaren beraren erabakiz, Nafarroako Gobernuak toki-mailan garatzen dituen politikak ezagutuko dituzte, bi hitzaldiren bitartez. Lehena, osasun-zerbitzuei buruzkoa, Santos Indurainek emango du, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideako Lehen Arretako zuzendari kudeatzaileak; bigarrena, berriz, oro har politika publikoei buruzkoa izango da, eta Izaskun Abrilek emango du, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariaren kabinete-buruak.

Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako frantses eskualdeko gobernuek elkarlana egiten dute mugaz gaindiko lankidetzako hainbat proiektu garatzen, bi erakundeek 2011n sinaturiko lankidetza-akordioaren esparruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa