(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak berreskuratu ditu Hezkuntza departamentuak asteazkena, 2018.eko apirilak 4


Ikasturte honetan programetan parte hartzen duten ikasleek maiatzaren 4ra arteko epea dute eskaerak egiteko


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak 2017-2018 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasun programen laguntza osagarrien deialdia argitaratu du gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Mugikortasun programetan goi mailako arte ikasketak (musika, dantza, arte dramatikoa, ondare kulturalen mantentze eta berritzea, diseinu eta arte plastikoa) egiten ari diren ikasleei zuzenduriko laguntzak, 2012-2013 ikasturtean eskaini ziren azkenekoz. Hezkuntza departamentuak berreskuratu egin ditu laguntza hauek, “etorkizunean artearen protagonista izango diren ikasleei formakuntzan laguntzeko helburuaarekin; izan ere, haiek dira Nafarroako kulturari aparteko balioa gehituko dioten etorkizuneko artistak”, adierazi du Hasier Morras, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzu-zuzendariak.

Mugikortasun programek sortzen dituzten gastuei aurre egiteko ikasleei zein haien familiei laguntzea du xede deialdi honek. Bete beharreko ezaugarrien artean zehazten da ikaslea nafarra izatea edota azken bi urteetan Nafarroan erroldatuta egon izana. Eskaerak Hezkuntza departamentuko erregistroan nahiz Nafarroako Gobernuko erregistro bulegoetan aurkeztu daitezke, datorren maiatzaren 4ra bitartean.

Deialdiaren oinarrietan zehazten den moduan, 5.000 euroko gehieneko gastua onetsi da, Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorren “Goi mailako arte ikasketen ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak” izeneko 420001 42440 4800 322500 partidaren kargura.

Halaber, oinarrietan jasotzen denez, Arte Ikasketen Atala izango da laguntzen banaketa nola egin erabakiko dueña, jasotako eskaeren, dagoen diru kopuruaren arabera eta ikasleak kanpoan egingo dituen hilabeteak kontuan hartuta; beti ere, gehienez, 120 euro bideratuko dira ikasle bakoitzeko, hilabeteko. Eskaera aurkeztu ahal izateko, gutxienez, hiru hilabeteko egonaldia egin beharko da 2017-2018 ikastaroan zehar.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa