(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

INAI/NBIk 339.660 euro jarriko ditu berdintasun-proiektuak garatuko dituzten Nafarroako toki-erakundeentzat asteartea, 2018.eko martxoak 27


Partidaren zuzkidura %9 igo da 2017an onartutakoarekin alderatuta


Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NBI) 339.660 euro jarriko ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-proiektuak nahiz Bateragarritasunaren aldeko Tokiko Itunen Programako proiektuak garatuko dituzten Nafarroako toki-erakundeentzat. Deialdia gaur, asteartea, argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta iazko denboralditik hona (iaz 310.658 euro jarri zituzten) %9 igo da.

Laguntzak bat datoz INAI/NBIk Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikak koordinatzeko eta kudeatzeko abian jarritako estrategiarekin. Helburuetariko bat da toki-mailan berdintasun-politikak bultzatzea. Deialdiaren oinarriak astearte honetan argitaratu dira NAOn eta laguntzak eskatzeko epea bihar, asteazkena, martxoak 28, hasi eta apirilaren 30ean (astelehena) amaituko da.

Deialdia Nafarroako toki-erakunde guztiei egiten zaie, eta laguntzak eskuratu ahal izateko hainbat modalitate eskaintzen dira. Lehenik eta behin, Berdintasun Agentea dutenek proiektuetarako 15.000 eurora bitarteko finantzaketa lortu ahal izango dute edo 7.000 eurora bitartekoa, erakundeak laguntzak jasotzen baditu pertsona hori kontratatzeko. Agenterik ez dutenek, berriz, laguntzak eskatu ahal izango dituzte (4.000 eurora bitartekoak), baina berdintasunaren eremurako edo zinegotzigorako jarritako partida ekonomikoak izan behar dituzte.

Horrez gain, Bateragarritasunaren aldeko Tokiko Ituna sinatuta duten guztiek edo aurten sinatzeko konpromisoa hartzen dutenek 5.000 eurora bitarteko finantzaketa lortzeko proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Laguntzen zenbateko osoak %9ko igoera izan du 2017an aurrekontuan sartutako diruarekin alderatuta, eta 2016an hasitako joerari eusten dio, urte hartan hirukoiztu egin baitzen, 2015ean jarritako kopuruarekin alderatuta.

55 proiektu

2017. urtean, berdintasuneko eta bateragarritasunaren aldeko tokiko itunen 55 proiektu aurkeztu ziren guztira. Horietan, besteak beste, honako hauek sartzen ziren: tokiko gobernantzan eta generoaren zeharkakotasunean aurrera egiteko ekintzak; emakumeen jabekuntza, haien parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa; zaintza, erantzunkidetasuna eta bateragarritasuna; emakumeen gaineko indarkeriari aurre egiteko ekintzez gain.

Laguntza horietakoren bat, modalitate ezberdinetako edozeinetan, eskuratu nahi duten proiektuek beren jarduerak 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitarte garatu beharko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa