Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Erakusketa datorren ekainaren 3a bitartean ikus daiteke Alzuzako zentroan
“Incurvar” gaurtik aurrera ikus daiteke Oteiza Museoan.
(
irudia handitu
)
Asier Mendizabal (Ordizia, 1973) artistak, azken urteotan, Jorge Oteizaren legaturako eta haren eskultura-proiektuan sinbolikoa eraikitzeko modurako hurbilketa kritikoa proposatzen duen obra multzoa egin du. Horren bitartez zalantzan jartzen ditu modernitatearen amaieran eskultorikoa irudikatzeko mekanismoak.
Oraingoan, Oteiza Museoak Eguesibarko Udalarekiko elkarlanean produzitutako erakusketan (2018ko martxoak 22-ekainak 3), dagoeneko garatutako obra horietako batzuk erakusten ditu Mendizabalek, eta horiekin batera Makotzea, erakusketa honi izena ematen dion proiektua, Oteiza Museoak bere espazioetan interbentzio bat garatzeko egin zion gonbidapenari erantzunez orain Altzuzako zentroan ikusgai dena.
Mendizabalek sinbolikoa irudikatzeko mekanismoen inguruan fokalizatu du bere arte lana, erreferentzia eginez, bereziki, politikoa artistikoaren bitartez formalizatzearen gainean eta imajinario kolektiboen dispositibo eta produkzioa itxuratzen duten prozesuetan arteak sakontzen duen moduaren gainean. Ildo horretatik, artista honen proiektuetako batzuek modernitateko aporien paradigmatzat berrikusi dute Oteiza.
Kasu honetan, erakusketak zenbait proiektu erakusten ditu, Bentahandi esaterako, Oteizaren pare mugikorraren inguruko gogoeta formaletik eta hari hilarri gisa eman esangura berritik abiatua eta besteak beste 2011ko Veneziako Bienalean aurkeztua, eta Gutun bat helmugara iristen da, Oteizak parte hartu zuen preso politiko ezezagunarentzako monumentua sortzeko nazioarteko lehiaketako epaimahaiari zuzendutako protesta gutunetik ondorioztatua, Londresko Raven Row espazioan aurkeztu zena bera. Ibilbideak Agoramakia proiektuaren lorratzetik segitzen du, Oteizak Liman 1961ean egin Cesar Vallejori omenaldia monumentua abiapuntu harturik 2014ko São Pauloko Bienalerako jorratu baitzuen hori, eta Makotuarekin amaitzen da. Oraingoan, Mendizabalek Oteizak egindako obretako soberako materialetan jartzen du arreta, pieza zati eta ebakinak baitira, funtsean eskulturakoak, baina hondarrezko eta osatugabearen lekuko mantentzen direnak, artelanaren berezko potentzial sinbolikoa ez osatzera kondenatuak itxura batean.
Azken batean, proiektu horiek agerian jartzen dute Oteizaren obrak ondorengo belaunaldietako beste artista batzuen obran agertzeko duen ahalmena, ez baina eragin zuzen edo formal gisa, baizik eta era kritiko batean hurbildu behar zaion legatutzat.
Erakusketarekin batera edizio monografiko bat izango da, eta bertan jasoko dira Gutun bat helmugara iristen da, Gurentza, Agoramakia eta Makotu proiektuei dagozkien testuak eta material grafikoa.
Asier Mendizabal (Ordizia 1973) Bilbon finkatutako artista da. Jorratzen duen praktika, eskulturako programari lotua, zenbait bitarteko eta prozeduraren bidez gauzatzen da, eta horien artean ohikoa du idaztea ere. Banakako erakusketak egin ditu hainbat instituziotan, esaterako Londresko Raven Row-en, Madrilgo Reina Sofía Museoan, Lisboako Culturgest-en, Zagrebeko (Kroazia) Miroslav Kraljevic Galerian, Bilboko Carreras Mugica-n, Donostiako DAEn eta Bartzelonako MACBAn, eta erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, horien artean direla, besteak beste, honakoak: Artea eta Espazioa, Guggenheim Bilbao Museoa; São Pauloko 31. Bienala; A Singular Form, Secession (Viena); Camera of Wonders (Centro de la imagen, Mexiko DF); Whose Subject am I?, Kunstverein Düsseldorf; IllumiNATIONS, Veneziako 54. Bienala; Scenarios about Europe, GFZK, Leipzig, In the First Circle, Fundació Tapies, Bartzelona; Às Artes, Cidadãos, Museu Serralves, Porto; Després de la notícia, CCCB, Bartzelona, Manifesta 5 edo Limerick, Taipei eta Bukaresteko bienalak.
Jarduera pedagogikoa
Ikustaldi gidatuak eta topaketak erakusketaren inguruan
- Martxoak 24, larunbata, 12:00etan. Asier Mendizabalekiko topaketa eta erakusketarako bisita.
- Apirilak 15, igandea, 12:00etan. Oteiza Museoko bildumaren eta Asier Mendizabalen obraren arteko solasaldia. Ikustaldi gidatua, Didaktika Atalaren arduradun Aitziber Urtasunekin.
- Ekainak 2, larunbata. Finissage. Erakusketaren azken egunak direla-eta, Asier Mendizabalekiko topaketa eta erakusketarako bisita.
Doako jarduera. Museorako sarrera ez dago sartuta.
Aste Santuko lantegiak haurrentzat: Zati solteak
Asier Mendizabalen obran ageri den zati kontzeptua abiapuntu harturik, zenbait lengoaia landuko dira, hala nola collagea, eskultura edota poesia, eta erakusketan dauden obren inguruko ekintzak eta lanak egingo dira.
Apirilak 3, 4, 5 eta 6. 10:00etatik 13:00ak arte. 5 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 10 € lantegiko. 30 € lau egunetarako. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.
Irakasleak prestatzeko ikustaldia
Ikustaldi-lantegia Oteiza Museoko Didaktika arduradun Aitziber Urtasunekin. Erakusketarako ibilaldi gidatua, Mendizabalen obraren eta obra oteitzarraz egiten duen berridazketaren inguruko gogoetarako gunetzat harturik.
Apirilak 18, asteazkena. 17:30etik 19:30 arte. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen