Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nazioarteko mugikortasunerako unibertsitateko programetan parte hartzen duten ikasleentzako diru-laguntzen deialdia zabalik
osteguna, 2018.eko martxoak 22Eskaerak aurkezteko epea datorren apirilaren 23an amaituko da
Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendaritzak 2017-2018 ikasturtean nazioarteko mugikortasunerako unibertsitateko programetan parte hartzen duten ikasleentzako diru-laguntza gehigarriak eskatzeko epea zabaldu du. Ihaz Gradu eta Masterreko 400 ikaslek jaso zituzten laguntza horiek. Programa hauetan parte hartzen duten ikasle nafarrek datorren apirilaren 23a bitartean aurkeztu ditzakete eskaerak, www.navarra.es edota Hezkuntza Departamentuan webgunean.
Laguntzak eskatzeko aukera izango dute ikasle nafarrek, edo eskaera egin aurreko bi urteetan nafarroan erroldatuta daudenek, eta 2017-2018 ikasturtean nazioarteko mugikortasuneko unibertsitateko programetan parte hartzen dutenek. Programa honek Erasmus+ deialdiarekin batera, ISEP (AEB), Martín de Rada (Asia), Palafox (Iberoamérica) eta bestelako hitzarmenak (Formación Solidaria, etab.) ere hartzen ditu bere baitan.
Hezkuntza departamentuak 230.000 euro bideratuko ditu, 210.000 euro graduko ikasleentzako izango dira eta 20.000 masterra burutzen ari diren ikasleentzako. Onuradun bakoitzari emandako zenbateko osoa 100 euroko modulua aplikatzetik datorrena izanen da egonaldiko hilabete bakoitzeko, behar bezala frogaturik, eta gehienez ere bederatzi hilabeterako.
Bete beharreko baldintzak eta ezaugarriak Nafarroako Aldizkari ofizialean kontsulta daitezke.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen