(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8ak eta 19ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia:  
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Bultzada Ekintzailea” ekimenaren seigarren edizioa ireki da enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko astelehena, 2018.eko martxoak 12


Apirilaren 27a arte irekita egonen den deialdi berri honetan, bederatzi proiektu ere hautatuko dira.


Akordioa sinatu diren talde argazkia

CEINeko kontseilaria eta Ayerdi lehendakariordea, enpresa babesleen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Bultzada Ekintzailea" programaren seigarren edizioa abiarazi du, bederatzi enpresa-proiektu berritzaileri berariazko azelerazio-programa, aholkulariak eta negozio-ideien garapena bizkortu eta gure komunitatean enpresa berrien sorrera errazteko diru-kopuru bana emateko asmoz. Deialdirako inskripzioak aurkezteko epea apirilaren 27an bukatuko da.

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik deialdi berria aurkeztu du astelehen honetan, eta ekitaldian harekin batera izan dira Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarreko (CEIN) kontseilari ordezkari Pilar Irigoien eta lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzten enpresa babesleen ordezkariak.

Edizio honetan Caja Rural de Navarra, Cinfa, Mondragon Korporazioa, Correos, Inycom, MTorres, Mutua Navarra, Uscal eta Viscofan dira babesleak, aurreko edizioetako enpresa laguntzaile berberak. Proiektu bakoitzak babesleek emandako 8.000 euroko laguntza bana jasoko dute. Gainera, berritasun gisa, aurten, konpainia guztiak parte-hartzauleen esanetara egonen dira aholkulari lanetan.

CEINek, bestetik, berariazko enpresa-azelerazio programa eskainiko die hautaturiko bederatzi proiektuei, negozio-eredua garatu eta kontrastatzeko eta enpresa-jarduera ahalik eta bermerik handienarekin bideratu ahal izateko.

Ekimen parte-hartzaileek “Bultzada Ekintzailearen” aurreko edizioetatik sortutako Black Binder, InnoUp Farma, iAR eta Up Techonolgies enpresen laguntza izanen dute. Enpresa horiek negozio berri bat definitu eta gauzatzerakoan bildu duten esperientzia guztia eskainiko diete.

Era berean, banakako tutoretzak jasoko dituzte, CEINeko Berrikuntza Haztegian instalatu ahalko dira 6 hilabetez doan, eta Sodenaren finantzaketa jasotzeko lehentasuna izango dute.


Manu Ayerdik akordioa sinatu du enpresa babesleekin.

Manu Ayerdik akordioa sinatu du enpresa babesleekin. ( irudia handitu )

Ayerdi lehendakariak nabarmendu duenez "Bultzada Ekintzailea" zortzigarren postuan dago Estatuko 70 azeleragailuren baino gehiagoren artean, Aurrezki Kutxen Fundazioak (Funcas) eta Rey Juan Carlos Unibertsitateak landutako "Enpresa haztegiek Espainian eskaintzen dituzten zerbitzuak. 2016/2017 Rankinga" txostenaren arabera. Zerrendako lehendabiziko postuan Sodenako Orizont nekazaritzako eta nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailua dago.

Hitzarmena sinatu ondoren, Ayerdi enpresa babesle eta laguntzaileen ordezkariei zuzendu zaie, “proiektuak hasiera-hasieratik lankidetza publiko-pribatua bultzatzearen alde egin duen apustua” gogora ekarriz. “Kasu honetan, CEIN enpresa publikoaren eta honen azelerazio-metologiaren eta zuenak bezalako ibilbide luzeko enpresa babesleen arteko aliantza sustatu nahi dugu”, esan du.

Bestalde, CEINeko kontseilari ordezkari Pilar Irigoienek deialdira bilduko diren enpresa sortu berriak aipatu ditu: “Badakigu bultzada ekintzailean parte hartzeko prozesuak merkatuko errealitatera bideratuko dituela, negozio-eredu sendo eta bideragarriak erraztuz. Laburbilduz, enpresa berrien sorrera ahalik eta bermerik handienekin egiten lagunduko dugu.”

Hautagaitzak, apirilaren 27a arte

Programa jatorria edozein izanda ere ekintzaileak diren pertsonentzat da, berrikuntza-proiektu bat dutenak, hazteko ahal dutenak eta Nafarroan errealitate bihurtu nahi dutenak.

Parte hartzeko interesa duten pertsona ekintzaileek honako webgune honetan eskura daitekeen formularioa bete behar dute: http://www.cein.es. Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 27an bukatuko da.

Eskaera guztiak jasotzen direnean, CEINen ebaluazio-batzorde batek lehen aurrehautaketa bat egingo du 20 proiekturekin gehienez. Aurrehautaketa hori ondorengo irizpideetan oinarrituko da, esaterako: talde ekintzailea, negozio-ereduaren azterketa, hazteko ahala, berrikuntza eta betetako helburuak.

Proiektu parte-hartzaileen azken hautaketa maiatzaren 29rako iragarrita dago; une horretan, hautatutako proiektuak bederatzi enpresa babesleek baloratuko dituzte, eta haietako bakoitzak lagunduko duen proiektua hautatu eta programan sartuko da.

Guztira, 708 proiektu aurkeztu dira "Bultzada Ekintzailea" programaren aurreko bost edizioetan, eta 40 proiektuk parte hartu dute. Horietatik 25 enpresa gisa finkatu dira, 111 lanpostu sortu dituztelarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa