Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hezkuntza departamentuak 18.6780.358 euro bideratuko ditu 2018an zehar ikastetxeen eraikuntza, mantenua eta ekipamenduetan.
Hezkuntza kontseilaria Nafarroako Eskola Kontseiluaren “Hezkuntza eta espazioa” jardunaldian.
(
irudia handitu
)
Maria Solana Hezkuntza kontseilariak ireki ditu Nafarroako Eskola Kontseiluaren “Hezkuntza eta espazioa” jardunaldiak. Gaur eta asteazkenera bitartean ari dira egiten jardunaldiok Nafarroako museoan eta erkidegoko hainbat ikastetxek parte hartuko dute euren esperientziaren berri emateko.
Solana kontseilariak beren beregi aipatu du ikastetxeen eraikuntzan Departamentuak darabilen eredu aldaketa, eraikin energetikoki eraginkorragoak eta bestelako hezkuntza proposamenak hartzeko egokiagoak diren espazioak sortzeko. “2016tik egiten ari garen proiektu arkitektonikoen lizitazioek passivhaus eraikuntza motaren estandarrei jarraituta egiten dira; hau da, isolamendu termikoa, filtrazioen kontrola eta eguzki-energia sistemak erabiliz, ahalik eta gehien murrizteko energia kontsumoa”, adierazi du kontseilariak. Gainera, espazioen antolaketa ere zaindu egiten da “irakaskuntza metodologia berriak gauzatu ahal izateko” eta adibide gisa jarri du Arbizuko ikastetxe publikoaren Montessori metodologia.
Jardunaldira joandako publikoa.
(
irudia handitu
)
Espazioen antolaketen inguruko hezkuntza esperientziak ezagutzera emateko jardunaldietan, kontseilariak adierazi du Hezkuntza departamentuak gehitu egin duela 2018ko inbertsioa, bai eraikuntzarako, bai mantenu nahiz ekipamenduetarako: 18.670.358 euro. “Departamentuaren 246 ikastetxe publikoek dituzten behar anitzei erantzun egokiena eman nahi zaie, era guztietako ezaugarriak baitituzte: XIX. Mendeko eraikinak, Erronkariko ikastetxe publikoa kasu; edo udala edo-eta taberna eraikin berean hartzen dituen Iturengo erakina”, azaldu du Solanak.
Azkenik, Hezkuntzak egiten dituen eraikin guztietan hezkuntza komunitate osoaren inplikazioarekin egiten ari direla azaldu du, eta gehitu du “jardunaldi hauek hezkuntza maila guztiak hartu behar dituen espazioaren inguruan dauden sentsibilitate guztiak bistaratzeko erakusleiho bikaina” direla.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen