(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Fiteroko Monasterioaren hiri-ingurunea birgaituko du etxebizitza bakoitzeko 25.000 euro arteko laguntzekin astelehena, 2018.eko martxoak 5


Lehentasunezko birgaitze-inguru izendatu da, inguruaren turismo-balioa nabarmendu eta ohikoak baino laguntza handiagoak emateko


Nafarroako Gobernuak Fiteroko Monasterioaren hiri-ingurunea berreskuratu eta birgaitzea hartu du helburu, bertako etxebizitzen bizi kalitatea hobetu eta inguruaren turismo-balioa nabarmentzeko. Horretarako, Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordeak Foru Agindu bat sinatu du, tenpluaren inguruan dauden bizitegi-etxeen ingurua lehentasunezko birgaitze-eremutzat jotzeko. Aipatu etxebizitzak, kasuen %70ean, 50 urte baino zaharragoak dira.

Lehentasunezko birgaitze-eremu horren izendapenari jarraikiz, Fiteroko Monasterioko hiri-inguruko etxeetako bizilagunek ohiko araudiak ezartzen dituenak baino laguntza handiagoak eskuratu ahal izango dituzte. Hala, kasu honetan, 25.000 eurora arte igoko dira laguntzak etxebizitza bakoitza birgaitzeagatik; laguntza horiek proiektuen aurrekontuen %30 eta %45 artean ordaintzeko balioko dute, hartzaileen errentaren arabera beti ere.

Fiteroko Udalak, era berean, inguruaren hiri-kontserbazioa bermatu eta bere balio turistikoa nabarmentzeko neurriak sustatzeko laguntzen ordenantza arautzaile propioa onartu du aurretiaz. Balio turistiko hori, izan ere, garrantzia berezia hartzen hasia da bisitari-kopuruari dagokionez, iragan apirilean Monasterioko klaustroa berriz ireki zenetik batez ere, hamarkada batez itxita egon ondoren.

Laguntzak, Foru Gobernuak emango dituenak eta Erriberako Nasuvinsako bulegoak tramitatuko dituenak, birgaitze-proiektuaren aurrekontuaren %45a beteko dute Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoan 2,5 aldira arte haztaturiko diru-sarrera familiarrak dituzten jabeen kasuan, eta %30a aipatu errentan indize berberean 3,5 alditan igotzen bada. Onartutako Foru Aginduak igo egiten du etxebizitzako diruz lagun daitekeen gehienezko kopurua, 25.000 eurora arte.

Birgaitzerako laguntzen hazkundea Erriberan

Etxebizitzak birgaitzeko politikak, hiri-zaharberritzerako baliabide bezala, garrantzia berezia irabazi du Nafarroako Erriberako zenbait udalerritan azken bi urteetan, 2016an legea onartu zenetik. Legeak, izan ere, proiektu horiek sustatu eta bultzatzen ditu, Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntza ekonomikoak nabarmen sendotzearekin batera.

Berez, %64 hazi dira Erriberako eskualdean abiatutako birgaitzeak, 2015eko 239 etxebizitzetatik 2017an gauzatutako 392 birgaitzeetara pasatuz. Era berean, %43 hazi dira Foru Gobernuak emandako diru-laguntzak, 2015ean emandako 0,9 milioi euroetatik 2017an inbertitutako 1,3 milioi euroetara pasaz.

Gainera, birgaitzea sustatzeko beste ekimen batzuen artean, Nafarroako Gobernuak finka-administratzaileen ordainsariak ere sartuko ditu diruz lagun daitezkeen zenbatekoen artean, beren bizilagunen komunitateetarako egiten dituzten espedienteen tramiteen partean. Etxebizitzako Zerbitzuaren ustetan finka-administratzaileen egiteko profesionala, Nasuvinsa sozietate publikoko lantalde teknikoaren aholkularitzarekin batera, arrakastaren gakoetako bat da eraikinak birgaitzeko proiektu garrantzitsuetan, izan estaldura termikoak ezartzeko edo irisgarritasun-eraberritzeak gauzatzeko.

Hiri-zaharberritzako zenbait proiektu

Bizitegi-ondarea berreskuratu eta Fiteroko Monasterioaren ingurua birgaitzeko planak Nasuvinsa sozietate publikoak Erriberan irekiko duen Delegazio berriaren asistentzia teknikoa izango du. Tuterako aurreko Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoa (EEZB) xurgatu ondoren, Delegazio berriak martxoan osatuko du bere lantalde profesionala eta apiriletik aurrera izango da martxan.

Erriberako Nasuvinsaren Delegazioak aurten aurre egingo dien erronka nagusien artean, Fiteroko Monasterioaren inguruaren zaharberritzeaz gain, Tuterako Alde Zaharreko Horno Coscolín izena jasotzen duen eremuaren hiri-birgaitzea ere badago. Azken proiektu horretarako, milioi bat euro esleitu ditu jada sozietate publikoak eta iragan otsailean ekin zitzaien lehen jardunei. Aipatutako biez gain, Tuterako Lourdes auzoko energia-birgaitzearen proiektua berraktibatuko da eta La Vida kaleko 1. zenbakiko eraikinean esku hartuko da, beheko solairuan zuzkidurazko erabilera ezarriz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa