Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako bost ikaslek kantu, piano, flauta, biolin eta klarinete kontzertua eskainiko dute
Ezkerretik eskuinera: Sergio Esteban, Sara Romo, Irati Elorza, Xabier Ibáñez eta Erkuden Eceolaza.
(
irudia handitu
)
Datorren asteartean, martxoak 6, Iruñeko Fernando Remacha Auditorioak (Perez Goyena Pasealekua, Musikaren hiria) Interprete Gazteen III zikloko zazpigarren kontzertua jasoko du. Bertan Nafarroako Goi Mailako Musiak Eskolako bost ikaslek parte hartuko dute. Kontzertua 19:30etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da aretoa bete bitartean.
Sergio Esteban pianista, Sara Romo flautista, Irati Elorza biolinista, Xabier Ibáñez klarinete jotzailea eta Erkuden Eceolaza mezzosopranoa izango dira protagonista. Kontzertuaren egitarauan honako piezak eskainiko dituzte: F. Chopinek pianorako sortutako 3. balada eta L. van Bethoveenen ‘Appassionata’ Sonataren pasarte bat; J. Mouquetek flauta eta pianorako sortutako ‘La flûte’; E. Lalok orkestarako eta pianorako sortutako Sinfonia Españolaren pasarte bat; R. Mucynskik klarinete eta pianorako sortutako ‘Time pieces’; G. Mahlerrek Rückert Liederren barruan sortutako “Liebst du um Schönheit”; W. A. Mozarten Ascanio in Alba operaren “Cara lontano ancora” aria eta G. Donizettiren Lucrecia Borgia operaren ‘Il segreto per esser felici’ aria.
Kontzertu ziklo honetan Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako soinu, bombardino, kantu, klarinete, fagot, gitarra, oboe, organu, perkusio, piano, saxofoi, tronpeta, tuba, biolin, biola eta biolontxeloko 4. mailako ikasleak dira protagonista. Kontzertuetan ikasturte amaneran eskainiko dituzten errezitaldien aurrerapen bat eskainiko dute Leyre Lisarri, Miguel Ángel Aguirre, Michel Reynoso eta César Vallejo pianistek lagundurik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen