(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

18 ikastetxeetako 1.000 ikasletik gora izango dira Berrikuntza, Sorkuntza eta Ekintzailetzaren VII astean ostirala, 2018.eko martxoak 2


Jardunaldiak astelehenean hasiko dira Iruñean eta asteazkenean Tutera eta Elizondora gerturatuko dira


Astelehen honetan hasiko dira Hezkuntza Departamentuak eta Caja Navarra Fundazioak antolatutako Berrikuntza, Sorkuntza eta Ekintzailetzako jardunaldiak. Hauek, martxoaren 9ª bitartean Civican, Caja Navarra fundazioaren aretoan burutuko dira. Martxoaren 7ko jardunaldia, berriz, Tuterako Ikastetxe politeknikoan eta Elizondoko Lanbide Eskolan izango da.

Zazpigarren edizio honek Elizondon lehendabizikoz egindako ekimenari jarraipena emango dio. Jardunaldi hau euskara hutsean egingo da Elizondoko zein Berako ikastetxeetako ikasleekin. Gainera, astelehen honetan hasiko diren jardunaldien aurretik, pasaden otsailaren 6an Civicanen bertan Lanbide Heziketako zuzendaritza taldeei eta irakasleei zuzendutako ekintza formatiboak burutu ziren.

Aste honetan zehar Nafarroako 18 ikastetxeetako Lanbide Heziketako Goi Mailako lehen zikloko 1.000 ikasle inguruk parte hartuko dute. Jardunaldi hauen helburua Nafarroako Lanbide Heziketaren inguruan berrikuntza, sorkuntza eta ekintzailetza bultzatzea da, hortaz jardunaldiak ikasle zein profesionalei daude zuzenduta. Gainontzeko erkidegoetan burutzen ez den ekimen berritzailea da.

Lan mundura gerturatuko diren Lanbide Heziketako ikasleei berrikuntza, sorkuntza eta ekintzailetza lantzeko metodologiak helaraztea da helburuetariko bat. Horretarako, aditu ezberdinek aste guztian zehar gai ezberdinak landuko dituzten hamabost tailer eskainiko dituzte.

Jardunaldi hauen ordutegia goizeko 09:00etatik 13:30etara izango dira. Martxoak 7, asteazkeneko jardunaldia Elizondo eta Tuteran izango da bertako ikasleei ekimena hurbiltzeko asmoarekin. Trebetasun komunikatiboak, teknika sortzaileak zein lana bilatzeko estrategiak dira tailerretan eskainiko diren gaietariko batzuk.

Jardunaldiei astelehena goizeko 09:00etan emango die hasiera Civicanen Roberto Perez, Hezkuntzako Zuzendari orokorrak, eta itxiera ekitaldia areto berean egingo da martxoaren 9an, 13:00etan. Jardunaldi hauetan ere parte hartuko dute honako elkarteek: CEIN, ANEL, AIN, Nafarroako Ganbera, Acción Contra el Hambre, FOREM, AMEDNA, AJE eta Navarra Televisión.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa