Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Deialdien bitartez, alokairu sozialaren parkea areagotu nahi da, bereziki gazteentzat eta etxebizitza-premian aurkitzen diren familientzat, eta pilaketa-egoerak arindu
Transcripción textual del video
Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ostiral honetan aurkeztu ditu haren Departamentuak etxebizitza-arloan onartutako azken neurriak. Alokairu-erregimena ez ezik, eragozpen gehien dituzten familia-unitateek etxebizitza eskuratzea bultzatu eta sustatu du Exekutiboak, eta, era horretan, Laparrak jada abian jarritako bi deialdiren berri eman du.
Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ostiral honetan aurkeztu ditu haren Departamentuak etxebizitza-arloan onartutako azken neurriak. Alokairu-erregimena ez ezik, eragozpen gehien dituzten familia-unitateek etxebizitza eskuratzea bultzatu eta sustatu du Exekutiboak, eta, era horretan, Laparrak jada abian jarritako bi deialdiren berri eman du.
2017an dagoeneko aplikaturiko programa berriari jarraipena emanez, Gobernuak zuzeneko laguntza ekonomikoen deialdia onartu du, diru-sarrera gutxiko guraso bakarreko familiei alokairua errazteko 2018an zehar. Horrela, aurrekontutik 200.000 euro jarriko dituzte ekitaldi honetarako.
Familia-unitate horientzako laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren alokairuarengatik ordaindu behar duten urteko errentaren %60 eta %80 artekoa izango da. Portzentaje hori aldatu egiten da aurreko ahaidearen kargura dagoen pertsona-kopuruaren arabera. Pertsona bat kargura izanez gero, %60ko laguntza izango da, bi pertsonarekin %70a eta hiru edo gehiagorekin %80a, azken kasu horretan gehienez 6.240 eurora bitarte.
Laparra lehendakariordeak deialdiaren helburua gogorarazi du; alegia, “partekaturiko etxebizitzetako geletan bizi diren familia osoen egoera oso premiazkoei erantzuna ematea, egoera hori dela-eta ezin baitira erabat bermatu haurrek beren garapenerako bizimodu egokia izateko eskubideak”.
Laguntzak ordainketa-sistema bakarraren bitartez ordainduko dira, nabako ebaluaketa-erregimenean; hau da, espedienteak aurkezten diren ordenaren arabera izapidetuko dira, aurrekontua dagoen bitartean. Dena den, kontseilariaren Foru Aginduan esaten da aurrekontuko partida handitzeko aukera egongo dela aurkez daitezkeen eskaerak artatzeko. Iaz, guraso bakarreko 17 familiari eman zitzaien laguntza, eta haien premien araberako etxebizitza eskuratu ahal izan zuten.
Halaber, lehendakariordeak adierazi du “laguntza horiek, etxebizitzaren alokairu-poltsa edo Nafarroako Gobernuaren etxebizitza-plana bezalako beste programekin batera, aurrerapen garrantzitsua izatea espero duela Nafarroako biztanle guztiek etxebizitza duina izateko eskubidea behar bezala onartzeko”.
Alokairu publikoko etxebizitzetarako laguntzak
“Alokairu-poltsa” programarako etxebizitzen diru-laguntza programari dagokionez, deialdia arautzen eta oinarri arautzaileak zehazten dituen Foru Aginduan esaten da 160.000 euro jarriko dituztela NASUVINSA enpresa publikoak kudeatzen duen parkearen esku jabetzako etxebizitza jartzea erabakitzen duten pertsonei diru-laguntza emateko.
2017ko deialdian bezala, utzitako etxebizitzaren jabetzak diru-laguntzaren izenean jasoko du hiru hilabeteko alokairuaren zenbatekoa ordainketa bakar batean.
Etxebizitzak honako prezio hauen arabera ebaluatzen dira:
• Iruña eta Eskualdea, Tutera, Lizarra eta Tafalla: 5 euro/metroko etxebizitzaren kasuan, 50 euro garajearen truke eta 2 euro/metroko trastelekuarengatik.
• 10.000 biztanletik beherako beste udalerri batzuk: 4 euro/metroko etxebizitzari dagokionean, 30 euro garajearen truke eta 1 euro/metroko trastelekuarengatik.
• 5.000 biztanletik beherako beste udalerri batzuk: 3 euro/metroko etxebizitzaren kasuan, 30 euro garajearen truke eta 1 euro/metroko trastelekuarengatik.
Gehienez ordaindu beharreko zenbatekoa gehienez 90 metro erabilgarriko azaleraren gainean kalkulatuko da (benetako hedadura alde batera utzita), gehi garaje bakarraren zenbatekoa, garajea izanez gero, eta trastelekuari dagokionez, gehienez 15 metro.
Diru-laguntzaren onuradunek jabetzako etxebizitza uzteko kontratua sinatu beharko dute NASUVINSArekin 2018an eta errenta eta salmenta mugarik gabeko etxebizitzaren titulartasuna izan beharko dute, diru-laguntzen inguruko ohiko baldintzak betetzeaz gain: zerga-betebeharrak eta diru-laguntzei buruzko araudia.
Eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte, ondorengo ereduaren arabera, Etxebizitza Zerbitzuaren erregistroan (Alhondiga, 1- 1a) edo urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluak ezarritako gainerako lekuen bitartez, eta Etxebizitza Zerbitzura zuzenduko dira, datorren azaroaren 30era bitarte.
Iazko urtean, 114 diru-laguntza eman zituzten; horrela, poltsan beste 68 etxebizitza gehitu ahal izan ziren eta programan egonaldia luzatu zutenei ere gehitu ahal izan zitzaien; guztira, 553 unitate izan ziren.
Etxebizitza hutsen erregistroa
Bestalde, Laparra lehendakariordeak iragarri du, etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko premiazko neurrien 24/2013 zati handiena behin Konstituzio Auzitegiak baliozkotuta, Gobernua garatzen hasiko dela.
Ildo horretan, azaldu du epaiak konstituzionaltzat aitortzen duela Nafarroak etxebizitzen funtzio sozialari dagozkion betebeharrak ezartzea, hiritarrek etxebizitza duina izateko bermearekin zerikusia duten interes orokorrak artatze aldera. Aipatu Legearen arabera, beharrezkoa da Etxebizitza Hutsen Erregistroa onartzea Foru Dekretu bidez. Horrela, lehendakariordeak adierazi du prozeduraren hasiera sinatu dutela, eta erregelamendua idazten hasi direla. Legeak sei hilabeteko epea ematen du, eta, jakina, hori betetzen ahaleginduko dira.
Era berean, Nafarroan pertsona juridikoen esku zenbat etxebizitza dauden zenbatu beharko da, eta, etxebizitza-kopuru handiena dutenak behin identifikatuta, haien etxebizitza hutsak identifikatzeko eskatuko zaie, 42. artikuluan (quater 7) jasotzen den moduan. Jadanik hasi dira etxebizitzen edukitzaile handien lehen errolda egiten.
Etxebizitza Hutsen Erregistroa onartu ondoren, Legearen arabera, zigorra jarri dakieke etxebizitza bi urte baino gehiago hutsik duten pertsona juridikoei (arau-hauste oso larria) edota desjabetu, aurrez balio justua ordainduta.
Pertsona fisikoei dagokienez, berriz, hutsik dauden etxebizitzek karga handiagoa izan dezakete hiri-kontribuzioan, eta, hala behar izanez gero, tokiko erakundeek jarriko lukete, Tokiko Ogasunak arautzen duen moduan. Karga handiagoa izango da etxebizitza hutsik zenbat eta denbora gehiago egon. Hala ere, adierazi behar da karga hori ez zaiela aplikatzen erabiltzen diren bigarren bizilekuri.
Laparra lehendakariordeak nabarmendu du garrantzi handiko epaia dela, Nafarroaren eskumenak onartzen diren neurrian, eta, lehen aldiz, etxebizitzaren funtzio soziala nabarmentzen dela jabetza-eskubidearen gainetik, etxebizitza hutsik duten pertsona juridikoen kasuan.
Edonola ere, Laparrak ondorengoa azpimarratu du: “Lege hau instrumentu oso garrantzitsua da etxebizitzaren politika-ereduaren aldaketan eragina izateko. Garrantzitsuena da arauaren amaiera lortzea; hots, hutsik dauden etxebizitza gehienak batik bat alokairu-merkatura ateratzea. Gainera, ikusi bezala, Gobernuak Etxebizitza Poltsa eskaintzen du interes handiko tresna bat bezala bai jabeentzat, bai maizterrentzat. Nahi dena da zigorrik jarri edo zergak handitu beharrik ez izatea, erabiltzeko egoeran eta hutsik dauden etxebizitza guztiak merkatura ateratzearren, haien funtzio soziala betetzera. Gobernuak, zentzu horretan, lan handia egingo du helburu horiek bete daitezen”.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen