(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hazlo-egizu, Nafarroako Gobernuaren kanpaina berriaren goiburua emakumeen ahalduntzea neskatoak direnetik sustatzeko osteguna, 2018.eko martxoak 1


Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan exekutiboak sentsibilizazio-kanpaina abian jartzen duen lehen aldia da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, "Hazlo – Egizu" goiburua duen kanpaina abian jarri du, emakumeek bizitza sozialeko maila guztietan parte hartzeko duten eskubidearen inguruan gizartea sentsibilizatzeko eta emakumeen jabekuntza haurrak direnetik sustatzeko helburuekin.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren  kanpainarentzat egindako horma-irudia

Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainarentzat egindako horma-irudia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, "Hazlo – Egizu" goiburua duen kanpaina abian jarri du, emakumeek bizitza sozialeko maila guztietan parte hartzeko duten eskubidearen inguruan gizartea sentsibilizatzeko eta emakumeen jabekuntza haurrak direnetik sustatzeko helburuekin.

Kanpainarako, ikus-entzunezko hiru pieza eta kartel bat egin dira, eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzuetan banatuko dira, eskatzen duten tokiko erakundeei emateaz gain: ikastetxeak, zentro sozialak, osasun-zentroak eta bestelakoak. Ikus-entzunezko piezak telebistan, zinematan eta sare sozialetan emango dira; kartela, berriz, prentsa idatzian, digitalean eta markesinetan ere ikus ahal izango da.

Mezu nagusia “Zure ahalduntzea, berdintasuna lortzeko gakoa” da, eta, horrekin batera, “HAZLO, EGIZU” goiburua du. Hain zuzen ere, gizartearen mezu bat izan daiteke berdintasun gehiagoko balioak behar direlako, edota pertsona bakoitzak bere eremuan berdintasunaren alde egin dezakeenerako deia, nahiz emakumeen arteko mezua, ahalduntzea haien arteko sareetan ere oinarritzen baita, eta beste emakumeen indarrak, trebetasunak eta aginteak duten eraginean, elkarren artean indartzen diren funtsezko botore horiek erakusten baitituzte; ondorioz, elkarrekiko eragina sortzen da.

Halaber, kanpainaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren asmoa da balio sozialen aldaketa-prozesua sustatzea, estereotipatutako erreferentzia-ereduak gainditzea eta herritar guztiek bultzatutako aukera positiboak sortzea, emakumeen lidergoa eta parte-hartzea lortzeko bizitzako alderdi guztietan.

Nafarroako Gobernuaren kontu ofizialean, YouTuben, jada argitaratu diren hiru bideotan, egoera ezberdinak islatzen dira, neskatilei eta emakumeei konfiantzazko mezua emateko, hezkuntzan, familian eta berdinen eremuan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa