Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako ikasleek bonbardino, perkusio, biolin eta flauta kontzertua eskainiko dute
Haizea Marigomez, Iker Idoate, Julia Gil eta Daniela Sagastibelza.
(
irudia handitu
)
Datorren ostegunean, martxoak 1, Fernando Remacha Auditorioak Interprete Gazteen III. zikloan parte hartzen duten musikari gazteen kontzertua jasoko du. Oraingoan Daniela Sagastibelza bonbardino-jotzailea, Iker Idoate perkusio-jotzailea, Julia Gil biolinista eta Haizea Marigomez flautista izango dira protagonista. Kontzertua 19:30ean hasiko da, eta sarrera doan izango da aretoa bete arte.
Kontzertuan P. Sparke, W.A. Mozart, P. Klatzow, V. Globokar, P. Tchaikovsky eta C. Debussy autoreen obrak interpretatuko dituzte musikari gazteek. Saio hauek Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako 4. mailako ikasleek ikasturte amaieran eskainiko dituzten kontzertuen aurrekari dira. Ikasleek, gainera, Miguel Angel Aguirre, Leyre Lisarri, Michel Reynoso eta Cesar Vallejo pianisten laguntza izango dute eskenatokian.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen