(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

10 herrialdetako 80 espezialistak, digestio-aparatuan adituak, kapsula endoskopikoaren teknikari buruz NOGek sustatutako ikastaro batean hartu dute parte ostirala, 2018.eko otsailak 23


Azken hamarkadan, Digestio Zerbitzuak mila profesional baino gehiago trebatu ditu teknika horretan


formakuntza

Mundu guztiko 80 espezialistak kapsula endoskopikoak erabiltzeari buruzko trebakuntza batean hartu dute parte. ( irudia handitu )

Espainia osoko, Portugalgo, Italiako, Israelgo, Argentinako, Mexikoko, Costa Ricako, Peruko, Kolonbiako eta Txileko gastroenterologiako 80 espezialista inguru parte hartzen ari dira, aste honetan, Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) kapsula endoskopikoaren erabilerari buruz antolatutako trebakuntza-ikastaro batean. Digestio-aparatuko gaixotasunak diagnostikatzeko eta haiei segimendua egiteko teknika bat da hori, pazienteak irensten duen pilula baten tamainako grabazio-gailu batek ematen dituen irudietan oinarritua.

Ikastaroa joan den asteazkenean inauguratu zen, eta larunbat honetan amaituko da. NOGeko Digestio Zerbitzuko Endoskopien ataleko mediku Ignacio Fernández-Urién doktoreak zuzentzen du. Trebakuntza-saioetara 50 profesional bertaratzen dira, eta gastroenterologiako ospe handiko 24 espezialistak ematen dituzte —batzuk NOGekoak bertakoak dira, eta besteak Nafarroako Unibertsitatea Klinikatik eta Sevillako, Bartzelonako, Valentziako, Tenerifeko, Toledoko, Erromako, Turingo, Oportoko eta Israelgo Ramat Gan hiriko ospitaleetatik datoz—.

Ikastaroak bi modulu bereiz ditu: oinarrizkoa eta aurreratua. Lehenengoa kapsula endoskopikoarekiko enteroskopian hasi, sendotu edo horretara aldatu nahi duten profesionalei dago zuzenduta. Ikastaro aurreratua, berriz, teknika horretan esperientzia duten profesionalei dago zuzenduta, kapsula endoskopikoarekin kolonoskopiak irakurtzeko gaitasunak sendotu nahi dituztenei, hain zuzen.

Bi kasuetan, gehienbat praktikoa da programa, eta bertaratuek ordenagailuak dituzte eskura bideoak ikusteko eta aztertzeko. Saio teoriko batzuk ere izan ditu, bertaratuei kapsula endoskopikoaren oinarrizko alderdiak ezagutzera emateko (historia; noiz erabili behar den eta noiz ez; teknika zer egoeratan dagoen gaur egun, patologia batzuei eta besteei dagokienez; prozedura; eta zer software erabiltzen den).

Teknika ez-inbaditzailea

Kapsula endoskopikoaren helburua da heste meharreko eta koloneko gaixotasun jakin batzuk aztertzea, batez ere jakiteko nondik datozen digestio-hemorragia jakin batzuk, beste teknika batzuekin (gastroskopia eta kolonoskopia) ezin jakin ondoren. Ikusi da, halaber, oso erabilgarria dela beste egoera kliniko batzuetan, hala nola hesteetako hanturazko gaixotasunean (HHG), gaixotasun zeliakoan, sindrome poliposikoetan eta tumore jakin batzuen azterketan.

HHGa gaixotasun kroniko bat da, eta hiru entitate hartzen ditu barnean: kolitis ultzeraduna, kolitis sailkaezina eta Crohn-en gaixotasuna. 100.000 biztanleko 16 kasu izaten dira urtean, gutxi gorabehera, baina haren prebalentzia askoz handiagoa da, gaixotasun kronikoa baita. Europan, 2,5 milioi lagun daude HHGak jota. Nafarroan, 100 kasu inguru diagnostikatzen dira urtean (75-80 bitarte 15 urtetik gorakoen eragin-eremuan, eta hiruzpalau pediatrian). NOGeko HHGaren Unitatean —ziurtagiri aurreratu bat lortu berri du bere zerbitzuan kalitateagatik—, 1.792 paziente kontrolatzen dira gaur egun.

NOGeko Digestio Zerbitzuak ia 15 urteko esperientzia du kapsula endoskopikoa erabiltzen, eta prototipo berriak garatzera bideratutako zenbait ikerketa eta entsegutan hartu du parte. Prototipo horietako bat da Crohn-en gaixotasuna duten pazienteentzat bereziki sortutako gailua, ospitaleko jardunean sartu berria. Urtean, horrelako 400 froga egiten ditu, eta trebakuntzan ere erreferentziazko lantaldea da, Fernández-Urién eta Oscar Nantes doktoreak buru dituela. Mundu guztiko mila profesional baino gehiago trebatu diren ikastaro eta tailerretan hartu dute parte.

Aste honetako ikastaroaz gain, NOGek aurreikusten du berariazko lau tailer egitea 2018an HHGan kapsula endoskopikoa erabiltzeari buruz (martxoan, ekainean, irailean eta azaroan).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa