(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Diru-sarrera txikiak dituzten Nafarroako langabetuen % 85 enplegu bat onartzeko prest egongo litzateke 15 eguneko epean osteguna, 2018.eko otsailak 22


2014tik 2016ra bitartean % 22 murriztu zen diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen kopurua


Transcripción textual del video

NASATek 2016an landu eta gaur argitaratu den Behar Sozialen eta Gizarteratzearen Inkestako (BSZI) datuen arabera, diru-sarrera txikiak dituzten eta azken urtean lan-eskaintzarik izan ez duten Nafarroako langabetuen % 85ek enplegu bat onartuko luke 15 eguneko epean eskaintzaren bat jasotzekotan. Ikerketan nabarmendu denez, 2016an elkarrizketatutako pertsonetan diru-sarrera txikiak zituztenen % 22,6k, 2014an elkarrizketatuekin alderatuta, ez luke inkestan parte hartzerik izanen, urteko 10.279 euroko diru-sarrerak gainditzeagatik.

Langileak hesi bat jartzen

Langileak hesi bat jartzen

NASATek 2016an landu eta gaur argitaratu den Behar Sozialen eta Gizarteratzearen Inkestako (BSZI) datuen arabera, diru-sarrera txikiak dituzten eta azken urtean lan-eskaintzarik izan ez duten Nafarroako langabetuen % 85ek enplegu bat onartuko luke 15 eguneko epean eskaintzaren bat jasotzekotan. Ikerketan nabarmendu denez, 2016an elkarrizketatutako pertsonetan diru-sarrera txikiak zituztenen % 22,6k, 2014an elkarrizketatuekin alderatuta, ez luke inkestan parte hartzerik izanen, urteko 10.279 euroko diru-sarrerak gainditzeagatik.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta NASTATen arteko akordioaren ondorioz landutako inkesta honek 2014an diru-sarrera txikiak zituzten Nafarroako pertsonen egoera eta bilakaera aztertu ditu (etxebizitzetako egoiliarrak, errentaren arabera 10.279 eurotik beherako Kontsumo-Unitatea osatzen zutenak), 58.340 etxebizitzako eta 165.083 pertsonako unibertsoa osatuz. Hauxe da 2014an Nafarroako pobrezia arriskuaren tasa markatzen zuen kopurua, biztanleria osoaren % 24,2.

Inkesta honen bitartez, bertatik bertara ezagutu nahi dira pobrezia arriskuan dauden pertsonen eta etxeen beharrak eta arazoak, balizko profilak eta kasuistikak identifikatuz. Haue izan ziren aztertutako esparruak: Hezkuntza eta ikasketak, Enplegua eta Langabezia, Diru-sarrerak eta etxeko gastuak, Osasuna, beraien kabuz baliatzeko gaitasuna eta gizarteratzeko behar espezifikoak, Etxebizitza eta ingurunea, Gizarte Zerbitzuak, Harreman sozialak eta parte-hartze zibikoa eta politikoa, Haurtzaroa eta Lehengo Bizimodua (Pobreziaren belaunaldi arteko transmisioa).

Inkestak ikerketa estatistiko mistoa eragin izana da gaur aurkeztutako azterlan honen berezigarria. Horrela, bildutako emaitzak 2016an erregistratutako datu-baseekin erkatu dira (Erregistratutako langabezia, Gizarteratzeko Errenta Bermatuaren Jasotzaileak, Baloratutako desgaitasun-maila eta Gizarte-Segurantzako altak), eta antzeko datuak edo datu osagarriak eskaintzen dituzten beste inkesta batzuekin konparatu dira: Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI), Nafarroako Gizarte eta Bizi-Baldintzen Inkesta (GBBI) eta Bizi-Baldintzen Inkesta (BBI).

Inkestak argitu duenez, elkarrizketetara bildutako diru-sarrera txikiko langabetuen % 31k lan-eskaintzaren bat jaso dute azken 12 hilabetotan. Eskaintza horien % 57k kontratazioa ekarri zuen. Gainerakoetan, hautaketa-prozesuan baztertuta gelditzea izan zen lan-eskaintza gauzatu ez izanaren arrazoi nagusia (kontrataziorik ekarri ez zuten kasuen % 31,1).

Lan estatistikoak sakonago aztertu ditu prestakuntza-profilak eta diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen bestelako inguruabarrak. Horren harria, biztanleria osoarekin alderatuta, lehen mailako ikasketak amaitu gabe eta lehen mailako ikasketak besterik ez dituzten biztanleen portzentaje handia nabarmendu behar da. Biztanleria-sektore honen % 17,6k lehen mailako hezkuntza amaitu gabe edo hori baino hezkuntza txikiagoa du (lan egiteko adinean dagoen biztanleria osoaren % 3,9aren aldean); % 31,4k lehen mailako hezkuntza du (biztanleria osoaren % 15,8aren aldean); % 8,1ek Lanbide-Heziketako gradu ertaina du (LH1); % 14,5 LHIIan edo Goi-Mailako Graduan titulatuta dago, eta % 11,6k goi-mailako titulazioak ditu. Gainera, datuek azaldu dutenez, pertsona hauen % 36,6k behar baino lehenago ikasteari utzi zioten, baina % 22,1ek ikasteari berriz ere ekiteko interesa adierazi du.

Sexuen arabera, diru-sarrerak txikian dituzten etxeetako bizilagunen % 53 emakumeak dira; % 24k 18 urte baino gutxiago ditu; % 20,4k ez du Espainiako jatorrizko nazionalitaterik eta % 7,2k mugapen-motaren bat dauka.

Langabezia, diru-sarrerarik ezaren arrazoi nagusia

% 43,8tan inork ez du enplegurik. Nabarmendu behar da, pertsona hauen langabezia-tasa (BAIaren irizpideen arabera) % 24,9koa da, Nafarroako biztanleria osoaren gainean kalkulatutakoa (% 10) baino dexente handiagoa.

Beste faktore bat da, etxe horietako bizilagunen bati atxikitako mugapenak, zenbatutako kasuen % 17ri dagozkionak; etxeen % 16tan 80 urtetik gorako pertsonak daude, eta kasuen % 10etan adin txikiko seme-alabak dituzten guraso bakarreko etxeak dira.

Lana izanda diru-sarrera txikiak dituzten biztanleen sektorean sartuta daudenei dagokienez, % 25,6 beraien kontura lan egiten dute eta % 64,4k beste norbaiten kontura. Hala ere, enpleguen prekariotasuna da ohiko bereizgarria. Adibidez, soldatapeko langileen % 36,8k zatikako lanaldia dut (horien % 32,2, borondatez kontra). Kontratazioari dagokionez, Nafarroa osoko aldi bateko kontratazioa % 24,9koa izanik, portzentaje hori % 50,6koa da diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen artean. Halaber, % 1,5ek kontraturik gabe lan egiten duela adierazi du.

Laneko inguruabarrek partikularzki eta diru-sarrera txikiek oro har etxe horien % 58,4tan urtean astebeteko oporraldirik hartzeko aukerarik ez izatea eragiten dute; kasuen % 49,8tan ezin diote aurre egin ezusteko gastu bati; % 15,2k ezin du neguan etxea tenperatura egokian mantendu, eta % 16,9k zailtasun handiak ditu hilaren bukaerara iristeko.

Osasuna eta etxebizitza

Aurkeztutako ikerketak osasun-egoera eta etxebizitzaren inguruko egoera bezalako funtsezko faktoreak ere aztertu ditu. Hartara, Estatuko oinarrizko araudiaren Nafarroako hobekuntzak osasun-asistentziaren unibertsalizazioa azaltzen du. Diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen estaldura-maila % 99,6koa da. Hala ere, biztanleria osoak baino portzentaje handixeagoak dituzte osasun egoera ‘ertaina’ edo ‘txarra’ dutela azaltzerakoan, eta % 13k ezein hortz-tratamendu eskuratzeko aukerarik ez duela adierazin du, horren beharra izan arren.

Hala ere, pertsona hauen % 67,9k beraien osasunari buruzko pertzepzio positiboa dute, eta osasun txarra dutela uste dutenen % 25,3k desgaitasunen bat du.

Etxebizitza da pertsona hauek gizarteratzeko giltzarrizko beste faktore bat. Inkestatuen % 5,7k atzerapenak izan ditu etxebizitzari lotutako ordainketetan inkestari atxikitako azken urtean. Kopuru hau Nafarroako biztanleria osoarena baino handiagoa da, honen portzentajea % 3,2koa baita.

Etxebizitzaren edukitze-araubideak ere datu adierazkorrak eman ditu. Espainia osoan, alokatutako etxebizitzaren pisua % 28,8koa da, eta % 13,3koa Nafarroan, Foru Komunitatean estatuko batez bestekoaren aldean dagoen erosteko ahalmen hobearen seinale. Errenta Bermatua (lehengo GE) jasotzen duten pertsonen artean, alokatutako etxebizitzaren portzentajea % 58,2koa da, etxebizitzara iristeko araubide hau diru-sarrera eskaseko sektoreentzat giltzarrizkoa dela iradokiz.

Etxearen barnean ere, zenbait kontsumo-ondasunen gabezia nabarmendu behar da; hala nola, ontzi-garbigailua (% 50,6), Interneterako konexioa (% 39,7) edo ordenagailua (% 36,4), azken bi hauek enplegua lortzeko nahitaezko tresnak izanik, etxe hauetako kalteberatasun-egoera areagotuz.

Bada beste alderdi bat inkestan kontuan hartu dena, alegia, kasu askotan zailtasun-egoerei aurre egiten laguntzen duten harreman-sareena. Inkestatutako pertsonen % 82,5ek badu norengana jo estu-estu ibiliz gero. 2013an Nafarroako gainerako biztanleen artean egindako datu honen neurketan, laguntza-sare hau % 97,3ra hedatzen zen.

Krisialdiko urterik latzenek gizarte-harremanak pitzatu dituzte. Hartara, inkestatutako pertsonek % 16,3k adierazi du krisialdian beraren harremanak okertu direla. Biztanleria-sektore honen elkartegintza ere ez da batere sendoa: parte-hartzeari buruzko ehunekorik handiena kulturgintzako elkarteetan ematen da. Horiexei atxikita dago elkarrizketatuko pertsonen % 7,4.

16 urtetik beherako adingabeak bizi diren etxeetan zailtasun handiagoak omen dituzte hilaren bukaerara iristeko. Horien % 75,2k arazoak dituela aitortu du, baina ehuneko hori % 69,9ra murrizten da adingabekorik ez dagoen etxeetan.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eginkizun garrantzitsua dute biztanleria-segmentu honi laguntzeko. Diru-sarrera txikiak dituzten etxeen % 18,1ek (10.575) Gizarte Zerbitzuetara jo du inkestari atxikitako azken urtean. Eta horren aurretik, etxeen % 21,1ek (12.334) zerbitzu horiek edo bestelako gizarte-erakundeak bisitatu ditu. Gehienek, % 67,5ek, prestazio sozialak tramitatzeko egin dute. Etxe horien % 38,8k hainbat gizarte-erakundetara jo du informazio eta aholkularitza bila.

Inkesta honen alderdirik berritzaileenetakoa, Nafarroan lehendabiziko aldiz aztertu dena, familia-giroa eta etxe horietako haziera ikertzea xede duen blokea da. Familia-giroari dagokionez, inkestatutako pertsonen % 93,8k uste du amak seme-alabak artatzeari eskaintzen dion denbora nahikoa dela, baina bi gurasoek emandako arretaren kasuan portzentaje hori % 73,5ekoa da. Halaber, % 93,1ek uste du ama oso inplikatuta dagoela seme-alabenganako arretan, baina aitaren kasuan portzentajea inkestatutako pertsonen % 75,5era murrizten da (areago, % 12,8ren iritziz, aitaren inplikazioa arras txikia edo ezdeusaren hurrengoa da). Oso alderdi negatibotzat jo behar da, astean behin edo birritan eta are egun-egunero, 3 eta 7 urte bitarteko adingabeak bakar-bakarrik gelditzen diren etxeen portzentajea, % 7koa aipatutako bi egoera horiek barne hartuta.

Azkenik, partzialki positiboa den alderdi gisa, gurasoen aldean izandako ikasketa-mailaren bilakaera nabarmendu behar da. Ikerketaren arabera, % 44,3k aitak baino ikasketa altuagoak dituela adierazi dul, eta % 46,9k amak baino altuagoak. Aitzitik, ez da batere ohikoa aitak baino prestakuntza txikiagoa izatea (%7,4k besterik ez) edo amak baino txikiagoa izatea (% 5,5). Ohikoena, aitaren maila akademiko berbera (% 48,3) edo amaren maila akademiko berbera (% 47,6) izatea da. Alderdi negatibo gisa, % 52k adierazi du aita baino lan-egoera txarragoan dagoela, eta % 18k ama baino lan-egoera kaskarragoan. Datu honek ezin hobeto islatzen du langabeziak krisian izandako inpaktua, bereziki kontuan izanda hezkuntza-mailak hobetu direla.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
ENIS.pdf
ENISINFORMEFINAL.pdf
ENISINFORMERESUMEN.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa