Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lantalde iraunkorraren bileran, hezkuntza-, kultura-, partaidetza-, bitartekaritza- eta osasun-gaiak jorratu dira
Bileraren une bat, Ollo kontseilaria eta Álvaro Baraibar zuzendari nagusia buru zirela.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko zenbait departamentuk eta Nafarroako Komunitate Islamikoen ordezkariek 2016ko azaroan eratutako lantalde iraunkorraren beste bilera bat egin dute. Lantalde hori komunikazio- eta elkarrizketa-bide bat da Nafarroan bizi diren komunitate islamikoei bereziki eragiten dieten kulturen arteko harremanari eta bizikidetzari buruzko zenbait alderdi jorratzeko.
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari Ana Ollo izan da bileraren buru, eta bertan izan dira Espainiako Komunitate Islamikoen Batasunaren Nafarroako ordezkari Mohamed Amnay, Islamofobiaren aurkako Herri Plataformako kide Maryam Martínez Méndez, Chaoui Mohamed, Abdelkarim Messaoui, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako, Osasuneko, Kulturako, Eskubide Sozialetako eta Justiziako departamentuen ordezkariak, bai eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren ordezkariak ere.
Bileran, Gobernuko departamentuek 2017an egin dituzten ekimenak errepasatu dira, hezkuntzaren, bitartekaritza eta bizikidetzaren, islamofobiaren eta erradikalizatzearen aurkako borrokaren ingurukoak, besteak beste; eta 2018an landu beharreko gaiak jorratu dira.
Halaber, azaldu da zer ekimen ari den garatzen Gobernua gaur egun, eta ekimen horietako zeinetan egin daitekeen lan modu bateratuan; horietako batzuk dira Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa, Osasungintza Publikoa Gizatiartzeko Plana eta kultur ekintza.
Komunitate Islamikoek esker ona adierazi dute Nafarroako Gobernuarekin zuzeneko komunikazioa dutelako, eta pozik agertu dira kulturen eta komunitateen arteko bizikidetza hobetzeko lanean egiten ari diren urratsekin. Hala ere, adierazi dute lanean jarraitu behar dela sentsibilizazio- eta komunikazio-gaietan, aniztasuna errespeta dadin, eta islamofobia, arrazakeria eta erradikalizatzea prebenitzen lagundu dadin.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen