(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ASPACEk Garuneko-paralisia eta antzeko alterazioentzako erreferentziazko zentroa zabaldu du Lekarozeko ikastetxe zaharrean ostirala, 2018.eko otsailak 16


Garuneko-paralisia dutenen zein beraien familia eta arlo horretako profesionalen topaketak eta formazioa bultzatzea du helburu instalazio berriak


Talde argazkia Garun-paralisiaren erreferentziako zentroaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra eta Hezkuntza kontseilari Maria Solana ASPACEk gaur Lekarozen zabaldu duen Garuneko-paralisia eta antzeko alterazioentzako erreferentziazko zentroaren irikiera ekitaldian izan dira gaur. Bertan gainera aterpetxe turistikoa eta hezkuntza zentroaren zabaltze ekitaldia ere burutu da.

Lekarozeko ikastetxe zaharra, Nasuvinsak gizarte ekimenetarako berreskuratu eta moldatutako eraikinak, Garuneko-paralisia eta antzeko alterazioentzako erreferentziazko zentro, turismorako aterpetxe zein hezkunzta zentro bilakatu da gaurtik aurrera. Erreferentziazko zentro honen zabaltzearekin, ASPACEk garuneko-paralisia dutenen zein beraien familien bizi kalitatea hobetzeko beste aurrerapuso bat eman du. “Zentroak garuneko-paralisia duten pertsonak zein beraien familiak bizi kalitatea hobetzeko lanean diharduten profesional eta elkarteetako arduradun eta lan-taldeak hartuko ditu”, azaldu du Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak. Laparrak gainera ASPACEk emandako pausoak nabarmendu ditu, “pertsona hauen beharrei erantzuna emateko zerbitzuak eta programak lantzen dituzte”.

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak gogoratu du Hezkuntza departamentua 2016tik ari dela ASPACErekin elkarlanean Lekarozen, English Week ekimenaren parte bat han egiten baita harrezkero. “Balorazioa bikaina da, bai ingurua, bai ASPACEko langileek egin diguten arreta aparta baita”, adierazi du Solanak. Horregatik, Eleaniztasuna eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuak zentro horren alde egin du hizkuntza-programa bertan eskaintzeko eta dagoeneko erreserbak egina dago 10 astetarako, irailaren 17tik azaroaren 23ra. Era berean, iragarri du Departamentuak beste formazio saio bat aurreikusi duela bertan “astebeteko seminarioa Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak prestatzeko B2 edo C1 hizkuntza akreditazioa eskuratzeko Hizkuntza Eskolan”.

Nafarroako ASPACEk 1971ean ekin zion garuneko-paralisia eta antzerako alterazioak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko itinerario bat lantzeari, hartara adin eta bakoitzaren beharren arabera programa eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu. Bide horren barruan sortu da Garuneko-paralisia zein antzerako alterazioak dituztenentzako erreferentziazko zentroa. Bertan hainbat ekintza burutuko dira: moldatutako kirola, autodeterminazioa, parte hartze aktiboa, ikastaroak, zein landa eremuan ekintzak eta, besteak beste, hezkuntza ikastaroak. Gainera, garuneko-paralisia dutenen familientzako zehin elkarteetako profesionalentzako ere ekintzak eta jardunaldiak antolatuko dituzte. Hain zuzen ere, gaurko irekiera ekitaldia “Garuneko-paralisia dutenentzako elikagaien prozesua” jardunaldiaren baitan egin da, bertan erkidego ezberdinetatik hurbildutako kideak ari dira parte hartzen.

Aterpetxe turistikoa

Nafarroako ASPACEk 2003an hartu zuen Baztango Gazteen Aterpetxearen gestioa eramatearen ardura. Bertan 20 kidek lan egiten dute, ia %90a ezgaitasunen bat duten bailarako kideak dira. Aterpetxeak dituen eremu ezberdinetan 130 kide hartzeko kapazitatea du. Eraikin osoa pertsona ezgaituek erabili dezaten moldatuta dago.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa