(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8ak eta 19ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia:  
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehiza-espezieen kalteak prebenitu eta horien habitata hobetzeko 103.000 euroko laguntza eta ehiza-zaindariak kontratatzeko 90.000 euroko laguntza deitu dira asteazkena, 2018.eko otsailak 14


Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da


Foru Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, Nafarroako ingurumen arloko irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendutako 193.000 euroko guztizko balioa duten laguntzetarako deialdia zabaldu du, ehiza-espezieen kalteak prebenitu eta horien habitata hobetzeko (103.000 euro) eta ehiza-zaindariak kontratatzeko (90.00 euro).

Hala jasota geratu da gaur, asteazkena, otsailak 14, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcíaren ebazpene batean.  Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da.

Ehiza-espezieen kalteak prebenitu eta horien habitata hobetzeko laguntzak

Honen bidez, 103.000 euroko guztizko balioa duten laguntzak eman nahi zaizkie Nafarroako ingurumen arloko irabazi-asmorik gabeko elkarteei, ehiza-espezieen kalteak prebenitu eta horien habitata hobetzeko ekintzei atxikitako gastuen zati bat estaltzeko.

Laborantzako habitatek sinplifikazio handia jasan dute Europa osoan azken hamarkada hauetan. Nafarroa ez da salbuespena izan, eta ondorioz, 50eko eta 90eko hamarkaden artean, otalurren proportzioa handia galdu da, baita mugakideen zati handi bat ere 90eko hamarkadatik gaurdaino. Laborantzako lur-sailak bereizteko elementu txiki hauek garrantzi handi-handikoak dira nekazaritza-sistemei atxikitako espezieentzat, elikagaia, babesa eta habia egiteko aukera eskaintzen dieten neurrian.

Deialdi honen bitartez, fauna babestu eta hazteko lekuak eta giza-ekintzaren eraginez nahiz abeltzaintza estentsiboa bezalako erabilera tradizionalak baztertzearen ondorioz degradatuta edo sinplifikatuta gelditu diren ekosistemak dibertsifikatzeko neurriak bultzatu nahi dira. Neurri hauek onuradunak dira ehiza-espezieak eta lurralde berean bizi den intereseko gainerako fauna babestua. Aldi berean, deialdi honek ehiza-espezieek eragindako kalteak prebenitzeko neurri eraginkorragoak hartzen lagunduko du.

Besteak beste, honako hauei atxikitako gastuak diruz lagunduko dira: laborantza-lurrak babesteko barrera fisikoak jartzea, laborantza-lursailetako bandak, faunarendako ereintzak, sastrakak garbituz habitata hobetzea, zuhaitzak eta/edo zuhaixkak landatzea, faunako espezientzat egokiak diren putzuak eraikitzea eta lan hauek gauzatzeko behar den dokumentazio teknikoa lantzea.

Ehiza-zaindariak kontratatzeko laguntzak

Honen bidez, 90.000 euroko guztizko balioa duten laguntzak eman nahi zaizkie tokiko ehiztari-elkarteei, ehiza-zaindarien kontratazioari atxikitako gastuen zati bat estaltzeko.

Ehiza-zaindaria ehiza-jardueraren iraunkortasuna sustatzeko tresnatzat jo da, bereziki Nafarroan, jarduera hau fauna basatiko populazioetan oinarritzen baita. Ekosistemei eta fauna basatiari buruzko ezagutza izan behar duten zaindari hauei eskatutako prestakuntzak, titularrek egindako ehizaren kudeaketari laguntza teknikoa emateko aukera bermatu behar du.

Halaber, zaindaria funtsezko elementutzat jo da landa-eremuaren kudeaketa egokia egin ahal izateko, izan ere, askotan barrutiko kudeaketaren arduradunen, nekazarien, abeltzainen eta gainerako eragileen arteko loturarik eraginkorrena da.

Kontratazioetarako laguntza hauen helburua mugatutako eremuetan zaindarien presentzia egonkorra areagotzea da, eremu horiei bertako baliabide naturalen kontserbazio egokirako behar duten zaintza emateko eta ehiza-espezieen kudeaketa eta jarraipen egokia egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa