(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak Transbide sortu du, pertsona transexualen, transgeneroen eta intersexualen arreta hobea bermatzeko unitatea asteazkena, 2018.eko otsailak 14


LGTBI+kolektiboko pertsonen gizarte-berdintasunerako Foru Lege berriaren baitan kokatzen da neurria


Osasun Departamentuak Transbide jarri du martxan, pertsona transexualei, transgeneroei, intersexualei eta beren familiako eta gertukoenei kalitatezko arreta integrala bermatzeko diziplinarteko unitate tekniko berri bat.

Neurria berriki onartutako Foru Legearen  baitan kokatzen da (2017ko ekaina), LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerako onartu zena. Kolektibo horren parte diren pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorra eta beren eskubideak modu osatuan bermatzeko neurri, baliabide eta printzipioak ezarri eta arautzen ditu arauak. Zehatzago esateko, legeak ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Osasun Sistema Publikoak berak bermatu beharko du osasun-politikak pertsona horien errealitateak patologia gisa ez tratatzea, ez zuzenean eta ez zeharka.

Zentzu horretan, Foru Arauaren bitartez arautzen den Transbide arreta-eredu berriak, identitate sexualerako autodeterminazio askea ezartzen du. Eskubide hori ezin izango da inola ere mugatu, murriztu, zaildu edo kanpo utzi, eta arauak beti interpretatu eta aplikatu beharko dira eskubide horren erabilera aske eta osoaren alde.

Sentitzen den identitatea hobeto garatzeko beharrezkoak diren tratamendu mediko edo kirurgikoak interesdun pertsonaren eskaeraren arabera egingo dira, harrera-elkarrizketa, baliozkotzea eta transexualitate-egoeraren ziurtagiria egin ondoren, beharrezko autoadierazpenaren bitartez. Jada ez da beharrezko izango psikiatriako adituen esku-hartzerik, eta ezta osasun mentalaren eremuan kodifikaziorako diagnosi bat sartzerik.

Aipatutako tratamenduen agindua aurretiazko informazio objektibo eta zientifikoa eman ondoren egingo da, tratamendu jakin horrek pertsona bakoitzarengan izan ditzakeen onura eta arriskuak medikuak eta pazienteak aurretiaz baloratu ondoren, eta informatu ondorengo baimen libre eta borondatez onartua eman ondoren.

Arreta integraleko protokolo berria ebidentzia zientifikoan eta praxi medikoan oinarrituta egon beharko da, edozein dela kasua ere 8/2017 Foru Legean jasotzen diren printzipio eta eskubideak guztiz errespetatuz. Lana gauzatzeko, trans kolektiboko ordezkarien kolaborazio aktiboa izango dute, eta baita LGTBI+ berdintasunaren alde ari den organo koordinatzailearena ere.

Unitate berria Transexualitatearen Arretarako Batzordean aurkeztuko da, datorren otsailaren 15ean deitua dagoena.

Transbiderako sarbidea

Programako lehen kontsultarako trans pertsonen sarbidea zuzenean egingo da, pertsonak hala eskatuta, edo baita Lehen Mailako Arretako edo Sexu eta Ugalketa Osasuneko zentroetako ekipoetako profesionalek hala igorrita.

Honako profil profesionaletako profesional banak osatzen du taldea: psikologia klinikoa, sexologiako prestakuntza; osasun hezkuntza, sexologiako prestakuntza; endokrinologian aditua; eta, azkenik, pediatriako aditua, endokrinologiako prestakuntzarekin.

Halaber, honako estamentu eta espezialitateetako erreferentziazko aholkulari profesionalak ere izango dira unitatean: gizarte lana; ginekologia; otorrinolaringologia eta logopedia, kirurgia plastikoa; kirurgia orokorra; osasun mentala; eta, azkenik, urologia-andrologia.

Hala, transexualitate, transgenero eta intersexualitate gaietako erreferentziazko zentro espezializatua bilakatuko da Transbidea, eta aspektu guztiak jasoko ditu bere funtzioetan: banakako informazioa eta orientazioa ematea; tratamenduen onura eta arriskuak ebaluatzeko beharrezko froga eta miaketa osagarriak egin edo egiteko eskatzea, eta baita erreferentziazko espezialistekin beharrezko diren kontsultak egitea; unitate superespezializatuetara igorri behar ez diren tratamendu mediko eta kirurgikoak egitea; eta, baita, kolektiboaren parte den pertsonari eta/edo bere familiakoei prozesuan zeharreko babes emozionala eman eta konpainia egitea, besteak beste.

Momentura arte, Genero Nortasunaren Nahasteetako Arretarako Unitatea (gazteleraz UNATI - Unidad de de Atención a Trastornos de Identidad de Género) izan da eremu honetako erreferentziazko unitatea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesional desberdinen inplikazio bereziari esker jarri zen martxan, Pertsona transexualak genero-nortasunagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko aurretiazko Foru Legearen garapenean. Aipatutako aurretiazko unitate hori endokrinologiako, osasun mentaleko, pediatriako eta heziketa sexualeko profesionalek osatzen zuten, zeinak arreta sanitarioko zerbitzua ematen zieten transexualei, baina beharrezko arauketarik gabe eta baliabideen esleitze formalik gabe orduan.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa