(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

GR-225 ibilbidea aurkeztu dute, 1938an San Kristobaletik Urepelera ihes egindako presoen bidea jarraitzen duen mendi-ibilbidea ostirala, 2018.eko otsailak 9


Nafarroan izango da, gainera, Gobernuak proposatutako Memoria Historikoaren Erkidegoen arteko Sarearen lehen batzarra


Transcripción textual del video

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari den Ana Ollok gaur goizean aurkeztu du, prentsaurrekoan, GR-225 ibilbide berria, behar bezala bideratu eta markatu den mendi-ibilbide luze bat, San Kristobal presondegitik ihes egindako presoetako batzuk jarraitu zuten bidea ezagutzera emateko, Ezkaba eta Urepel (Frantzian) banatzen dituzten 53 kilometroetan zehar

info

GR berria aurkezten duen profila, mugarriekin. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari den Ana Ollok gaur goizean aurkeztu du, prentsaurrekoan, GR-225 ibilbide berria, behar bezala bideratu eta markatu den mendi-ibilbide luze bat, San Kristobal presondegitik ihes egindako presoetako batzuk jarraitu zuten bidea ezagutzera emateko, Ezkaba eta Urepel (Frantzian) banatzen dituzten 53 kilometroetan zehar

Ibilbide luzeko 53 kilometroak lau etapatan banatzen dira eta 5 informazio-taula ezarri dira ibilbidearen datuekin, desnibelarekin, informazio historikoarekin eta eduki turistikoaren datuekin.

San Kristobal gotorlekua – Olabe (13,8 km).

Olabe – Saigots (14,1km).

Saigots – Sorogain (15,4km).

Sorogain – Urepel (9,8 km).

Ibilbidean zehar zenbait hobi aurki daitezke, ihes egindako presoetako batzuk ehorzteko erabili zirenak, zeinak, ihesaldiaren ondoren berriz harrapatuak izan eta gero, inolako epaiketarik egin gabe izan ziren fusilatuak. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuak hobietatik ateratzeko egindako planaren baitan izan dira atereak, hala nola Olabe (16 gorpu), Usetxi (3 gorpu), Burutain (6 gorpu), Urtasun (5 gorpu, horietatik 1 identifikatua), Lintzoain (2 gorpu) eta Agorreta (gorpu 1).

Kontseilariak esan duenez, "Ezkabako ihesaldira gerturatu nahi du proiektuak, presoen bizi-baldintzetara eta eman ziren giza eskubideen urratzera, urratze hori perspektiba bikoitz batetik eman zelarik: giza eskubideen defentsatik eta1936an desagertu eta erail zituztenei eman behar diegun erantzunetik batetik; eta, bestetik, memoriaren ikuspuntutik, orain 80 urte indarkeriaren justizia eza pairatu zuten milaka pertsonen memoria eta oroipena bizirik mantentzeko".

Zentzu horretan, eta kontseilariak argitu nahi izan duenez, "Ezkabako gotorlekua memoria bizi eta aktibo bat eraikitzeko erreminta bilakatu behar da, bai iraganean eman diren eta bai egun ematen diren giza eskubideen urratze-prozesu guztiekin kritikoa izango dena, berriz ez errepikatzeko bermeak jarriz, etorkizunera begiratuz eta datozen belaunaldiei erreparatuz".

Gobernuak sustatutako proiektuan boluntario ugarik parte hartu du, zeinak ibilbideak behar bezala egokitu eta margotzeko lanetan lagundu duten. Boluntario horien denen lana eskertu du Ollo kontseilariak, eta baita tokiko erakundeen eta Nafarroako Mendizale Federazioaren kolaborazioa.

Alvaro Baraibar Bakea, Bizikidetasun eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak, bere aldetik, "Ezkaba Proiektua" deitutakoaren baitako jardun desberdinak aurkeztu ditu, ihesaldiaren 80. urteurrenaren harira memoria-politika publikoen markoan osatu dena.

Gazteei zuzendutako auzolandegia nabarmendu du, non 25 gaztek hartu zuten parte, "Botilen hilerria" bezala ezagutzen dena sendotzeko; baita Amaia Kowasch-en "Tejiendo redes – Sareak ehotzen" liburuaren aurkezpena; horiez gain, ikastetxeek presondegira egindako bisiten antolaketa, "Memoriadun eskolak" programaren baitan; eta baita, azkenik, presondegian izandako presoen familiakoen lokalizatzea, gorpuak hobietatik ateratzeko prozesuaren eta DNA bankuaren bitartez.

Memoria Historikoaren Erkidegoen arteko Sarea

Memoria Historikoaren Erkidegoen arteko Sarearen osatzea izan da gaur aurkeztu den bigarren ekimena. Sarearen lehen batzarra Iruñan ospatuko da datozen martxoaren 15 eta 16an.

Estatuko toki desberdinetan memoriaren politika publikoen arduradunekin egin diren topaketen emaitza da sarea. Topaketa horietako azkena azaroan egin zen Bartzelonako Unibertsitatean. Bertan, lantalde baten osaketa proposatu zuen Álvaro Baraibarrek, erkidego desberdinetan garatutako memoria-politikak partekatu eta koordinatzeko bidea emango zuena.

Lehen topaketa honetarako, Nafarroaz gain, honakoek baieztatu dute beren presentzia: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Katalunia, Extremadura, Valentziako Komunitatea eta Euskadi.

Topaketaren programaren helburu nagusia izango da 1936an bortxaz desagerrarazi zirenen gorpuak hobietatik atera eta identifikatzeko jardunak komunean jartzea, DNA bankuen bitartez. Autonomia-erkidego desberdinek sortutako DNA bankuak (Andaluzia, Katalunia, Euskadi eta Nafarroa momentu hauetan) komunikazioan jartzeko aukera aztertzea da ildoetako bat, hobietatik ateratako gorpu-kopuru maximoa identifikatzeko asmoarekin.

Zentzu horretan, garrantzia berezia hartzen du Ezkabako kasuak, Espainiako probintzia guztietako presoak igaro baitziren San Kristobal presondegitik. Hala, penintsulako parte askotako pertsona asko dago bai Ezkaba mendiaren aldameneko herrietako hilerrietan, bai "Botilen hilerrian", eta bai ihesaldian zehar eraildako presoak ehortzi zituzten hobietan.

Espainiako leku desberdinetako familiarrak lokalizatu eta berreskuratutako gorpuekin alderatu ahal izateko pertsona horien DNA laginak lortzerako orduan ematen den kolaborazioak, aurrerapen garrantzitsuak ekar ditzake gorpuak identifikatu eta gorpu horiek familiari itzultzerako orduan, duintasunez ehortziak izan daitezen. Ildo horretan, Txinparta bezalako elkarteek edo Fermin Ezkieta bezalako pertsonek egindako lana gogoratu nahi izan du Álvaro Baraibarrek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa