(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontseilari Maria Solana Buztintxuri ikastetxe publikoaren eraikin berriaren inaugurazioan izan da ostirala, 2018.eko urtarrilak 26


Gabonetako oporretatik bueltan hasi ziren ikasleak eraikin berrian; 4.268,92 metro koadro ditu eta 27 gela har ditzake


Solana visita Buztintxuri

Solana kontseilaria Buztintxuri ikastetxeko zuzendaritza taldearekin eraikin berrian. ( irudia handitu )

Buztintxuriko Guraso Elkarteak eraikin berriaren inaugurazio-jaia egin du. Ikasle, irakasle, guraso eta auzoko bizilagunek A eta G ereduko ikasleak hartzen dituen eraikin berria bisitatzeko aukera izan dute, 27 gela izateko gaitasuna duen eraikina. Maria Solana hezkuntza kontseilariak ere gonbidapena onartu du eta ikastetxeko zuzendaritza taldearen eskutik azpiegitura berria bisitatzen izan da.

Hezkuntza publikoaren alde departamentuak, eta Nafarroako gobernuak, duen konpromisoa irmoa dela adierazi du Solana kontseilariak. “Horren erakusle da Buztintxurin egindako inbertsioa eta hartutako konpromisoa bete izana”, adierazi du. Ildo horretan, kontseilariak gogoratu du Departamentuko azpiegitura zerbitzuak jatorrizko proiektuan aurreikusi ez ziren bestelako egokitzapenak egiteko konpromisoa hartu duela ikastetxeko zuzendaritzarekin, eta datozen asteotan garatuko direla. Solanak gogoratu du 2018 zehar 21,7 milioi euro inbertituko direla eraikin eta hezkuntza ekipamenduetan eta beharrei erantzuten segitzeko asmo horrekin, “hezkuntza departamentuak etorkizunari begira dagoen eskola sustatzen duelako eta azpiegiturak berritzea eta egokitzea ere badelako guztion eskola publikoaren kalitatean inbertitzea”.

Lanak 2017ko urtarrilean hasi ziren Arbeloa Construcciones enpresarekin. 4 hilabetez lanean aritu eta gero, enpresaren arazo ekonomikoek eraginda, lanak geratu egin behar izan ziren. Abuztuan berrartu ziren, Erriberri Construcciones enpresari proiektua adjudikatu ondoren, eta lau hilabetez aritu da lanean. Neguko oporretan ikastetxeko ekipamendua ezartzen aritu dira eta instalazio guztiak badabiltzala ziurtatzeko probak egin dituzte.


Solana visita Buztintxuri

Solana Buztintxuri ikastetxeko ikasleekin. ( irudia handitu )

Lanak geratu zirenean, hezkuntza kontseilaria konprometitu egin zen ikastetxeko zuzendaritzarekin eta Guraso Elkartearekin “17-18 ikasturtean matrikulatutako ikasle guztiek ikastetxean bertan geratzeko aukera izango” zutela lanak amaitu bitartean, eta horrela izan da. Hala, ikasleek beren beregi prestatutako 18 gelatan aritu dira era probisionalean, Buztintxuri ikastetxean bertan. Lau hilabetez bakarrik egon dira han, Gabonetako oporren ondoren gela berrietan hasteko aukera izan baitute. Horren harira, Ander Clemente ikastetxeko zuzendariak adierazi du, prozesua ondo joan dela “azkenean, epeak bete egin baitira”. “Orokorrean familiak oso pozik daude azpiegitura eta instalazio berriekin”, gehitu du, “orain posible dugu arnasa hartzea, espazio guztiek laguntzen digute gure hezkuntza-praktika kalitatez egiten”.

Auzoko beharrei erantzuteko Buztintxuriko eraikin berriaren proiektuak ikastetxea handitzea eta guneak ereduka antolatzeko aukera ekarri du. Izan ere, parte hartze prozesu eta zozketaren ondotik, hezkuntza komunitateak adostu zuten eraikin berrian A eta G ereduak ezarriko zirela; D ereduko ikasleak Buztintxuriren jatorrizko eraikinean ari dira. 3.989.246,14 euroko inbertsioa egin du Hezkuntza departamentuak Buztintxuren proiektuan. 4.268,92 metro koadro ditu eraikin berriak eta 27 gela izateko lekua dauka.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa