(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garapen Ekonomikorako Departamentuak I+Gko proiektuetarako laguntzen deialdia egin du, eta 12 milioi bideratuko ditu horretara asteartea, 2018.eko urtarrilak 23


Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 22an amaitzen da, eta proiektuak 2019ko abenduaren 31 baino lehen burutu beharko dira


Enpresa bateko instalazioetako laborategia

Enpresa bateko instalazioetako laborategia

Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, I+Gko proiektuei laguntzak emateko 2018ko deialdia onartu du. Laguntzen zenbatekoa, guztira, 12.000.000 euro izango da 2018rako, 2019rako eta 2020rako. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 22an amaitzen da, eta diruz lagundutako proiektuek bukatuta egon behar dute 2019ko abenduaren 31rako.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 22an amaitzen da, eta diruz lagundutako proiektuek bukatuta egon behar dute 2019ko abenduaren 31rako.  

Guztizko zenbatekoa honela dago banatuta:

3 milioi 2018rako, 6 milioi 2019rako, eta 3 milioi 2020rako. Proiektu-motaren arabera, 4 milioi bideratuko dira banakako proiektuak diruz laguntzera, beste 4 milioi enpresen lankidetza-proiektuetara, eta beste 4 milioi ezagutza transferitzeko proiektuetara.

Proiektuak burutzeko, bi urtealdi ezartzen ditu deialdiak: lehenengoa, proiektua hasten denetik 2018ko abenduaren 31ra arte, eta, bigarrena, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte, data horretan amaituko baita proiektua burutzeko epea.

Hainbat urtetarako gastua, gehienez, 1.500.000 euro handitu ahal izango da, eta hura emateko ez da beste deialdirik egin beharko.

 

Jakina denez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren ildo estrategikoetako bat berrikuntza da, horretan oinarritzen baita, besteak beste, Nafarroako enpresen lehia-ahalmena.

Haren ustez, berrikuntza eta punta-puntako industria aurreratua banaezinak dira, eta, zenbat eta berrikuntza handiagoa izan, orduan eta kalitateko enplegu gehiago sortuko da —hori da Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko helburuetako bat—.

Foru Gobernuak onartutako Espezializazio Adimendunaren Estrategiak (S3) jasotzen dituen lehiakortasun-faktoreen artean dago I+G+Ba, eta, haren bitartez, ezagutza zientifiko eta teknologikoa sortzea, baliaraztea eta aplikatzea bultzatu nahi da, Nafarroako enpresei balio handiagoa emateko.

Aurrekoarekin bat, eta hainbat urtetarako gastuei buruzko araudia betez, Nafarroako Gobernuak baimena eman zuen, azaroaren 22an, deialdi honetarako behar diren gastu-konpromisoak hartzeko eta haiek aldez aurretik izapidetzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa