(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erronkariko eta Otsagabiako naturaren interpretazio-zentroek neguko programazioarekin jarraitzen dute osteguna, 2018.eko urtarrilak 18


Eskaintza Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak urte osoan zehar eskaintzen dituen jarduerekin osatzen da


Erronkariko eta Otsagabiako naturaren interpretazio-zentroek neguko programazioa eskaintzen jarraitzen dute, eta horri Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen eskaintza gehitu behar zaio, urte osoan zehar jarduera ezberdinak eskaintzen baititu. (Programazio osoa gazteleraz eta euskaraz).

Zehazki, Erronkariko NIZek larunbat guztietan, martxoaren 31ra bitarte, zentroa ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu Erronkariko Bailara ezagutzeko, 11:00etan, 13:00ean eta 17:00etan. Gainera, espazio horretan bertan "Natur ludotekaz" goza daiteke larunbat hauetan 10:30etik 12:00etara: urtarrilak 27, otsailak 10 eta 24 eta martxoak 10 eta 24. Inguruan egin daitekeen beste jarduera bat da Burgiko Arroilara eta lanbideen herria ezagutzeko bisita gidatuak egitea, martxoaren 4an, 18an, 25ean eta 26an (11:00etan Burgiko Erdi Aroko zubian elkartu behar da). Halaber, aztarna bila irten daiteke martxoaren 27an eta 28an, 10:00etan abiatuta Erronkariko NIZetik eta basoilarraren aztarnaren bila martxoaren 29an eta 30ean, 10:00etan Larra-Belagua mendi-zentrotik. Jarduera horiek guztiak doakoak dira.

Bestalde, Otsagabiako NIZen jarduerak urtarrilaren 20an (larunbata) hasiko dira haurrentzako tailerrekin, eta otsailaren 24an eta martxoaren 10ean ere egingo dira, arratsaldeko 17:00etan. Urtarrilaren 27an, "10 ibilbide Nafarroako Pirinioetan zehar" programaren lehen irteera egingo da; 10:00etan Nabaskozen elkartu behar da paisaia ezberdinean zehar ibilbide bat egiteko (Ollate inguruan igaroko da monumentu megalitiko ezberdinak ikusteko). Otsailaren 17an (larunbata), berriz, programaren bigarren irteera egingo da; oraingoan, Zaraitzu Ibarraren hegoalderago dagoen zona baxuko herriak bisitatuko dira. Eta martxoaren 24an (larunbata), hirugarren irteera izango da, oraingoan Zamarainera, Oroz-Betelu eta Oladeako hariztiak ikus ahal izateko begiratoki eder batera joateko bide erraza. Hiru bisitak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da.

Horiez gain, Otsagabiako NIZek beste hiru jarduera egingo ditu zentroan bertan. Martxoaren 14an, asteazkenean, "Km 0" hitzaldia eskainiko dute Pirinioetako ekoizleek, 18:00etan. Era berean, martxoaren 29an, 30ean eta 31n, zentroa ezagutzeko bisita gidatuak egongo dira, 12:00etan eta 17:00etan. Eta otsailaren 1etik 28ra, NIZen Lucía Gorriaren "Naturaleza vertida" erakusketa ikusgai izango da. Jarduera horiek ere doakoak dira.

Bestalde, Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bisita antolatuak eskaintzen jarraitzen du urte osoan (erreserba aurrez egin behar da), lorategi historiko-artistikoan barrena, antolatutako taldeentzat nahiz partikularrentzat, edota ibilbide sentsorialeko ibilbide autogidatuak. Parkearen eskaintza osatzeko, ibilbide autogidatuak daude NIZean laguntza-materialarekin, Irretarazu, Suspiro eta Iturburua bidexketan barrena ibilbide autogidatuak eta haurrentzako pista-jolasa lorategian.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa