Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Oposizioak 2019an egingo dira eta Lehen Hezkuntzako 50 espezialitate-plaza eta Haur Hezkuntzako 23 eskainiko dira
Foru Gobernuak gaurko bilkuran onartu ditu Hezkuntza Departamentuko 73 irakasle-lanpostu hutsei dagozkien espezialitateak eta hizkuntza-eskakizunak. Plaza horiek martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bitartez onartutako enplegu publikoaren eskaintzaren barne daude, eta maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuan aldatu ziren. Hala, 2015eko martxoan Hezkuntza Departamentuko enplegu publikoko eskaintzan definitu gabe gelditu ziren plazei dagozkien hizkuntza-eskakizunak zehaztu dira.
Funtzionario-erregimeneko 73 irakasle-lanpostuak, B mailakoak, honakoetan banatzen dira: Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle-kategoriakoak dira lanpostuetatik 23, plaza horietatik 12 euskaraz eta 11 gazteleraz direnak; gainera, Lehen Hezkuntzako espezialitateko 50 irakasle-plaza deitzen dira, 27 euskaraz eta 23 gazteleraz.
María Solana Hezkuntzako kontseilariak iragan azaroan aurreratu bezala, oposizioen deialdia 2018ko apirilean argitaratuko da beranduenen, eta 2019ko ekainean izango dira probak; hala, erantzuna emango zaie azken hilabeteetan hainbat bitarteko irakaslek eta sektoreko sindikatuk egindako eskakizunei.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen