(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Aukeratu publikoa, guztiona” asteartea, 2018.eko urtarrilak 16


Hezkuntza departamentuak 2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina aurkeztu du. Aurretiko izen-ematea otsailaren 1etik 7ra izango da


prematriculacion

Maria Solana kontseilaria eta Roberto Perez hezkuntza zuzendari orokorra kanpainaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

“Aukeratu publikoa, guztiona”. Horixe da Hezkuntza departamentuak aurkeztu duen hezkuntza publikoan izena emateko kanpaina. Aurretiko izen-ematea otsailaren 1etik 7ra izango da. 3 urteko neska-mutikoen aurretiko izen-ematean 6 ikastetxe hautatzeko aukera izango dute guraso edo tutoreek. Izan ere, aurten lehenengoz, era telematikoa erabiliko da lehenengo matrikulazioa egiten dutenen artean.

Otsailaren 13an egingo da Hezkuntza departamentuan prozesua modu telematikoan. Ekitaldia publikoa izango da, nahi duen orok bertatik bertara ikusteko aukera izango du; eta streaming bidez ere erakutsiko da. Sistema are gardenagoa izan dadin suposatzen du, hainbat aldiz sortu izan diren mesfidantzak saihesteko. Lanbide Heziketako matrikulazio kanpainak erabili duen sisteman oinarrituta dago orain abiaraziko dena eta 3 urtekoen kasuan erabiliko da. Izan ere, gainerakoek, 6 hauturen ordez 3 ikastetxe hautatu ahal izango dituzte.

Baina badira beste bi berritasun kanpaina honetan. Gertueneko distantziara dagoen ikastetxea hautatzeagatik 0,5 puntu lortzeko bi aukera baliatu ahal izango dituzte guraso edo tutoreek: eskatzailearen bizitokitik ikastetxerako distantzia, batetik, edo eskatzailearen lantokiko distantzia, bestetik. Bi kasuetan gehienezko distantzia lineala 1,5 kilometro izango da eta bata ala bestea aukeratu beharko dute. Lantokiko distantzia hautatzeko aukera ematea ahalbidetuz, gainera, Arartekoak egindako gomendioarekin bete du Hezkuntza departamentuak.

Beste berritasuna ratioei dagokiena da. Hezkuntza departamentuak 25 ikasle gelako ratioa ezarri zuen sare publikoan orain dela bi ikasturte, murrizketak egin aurreko egoerara leheneratze bidean. Orain, neurri bera ezarri da baita itunpeko ikastetxeen kasuan ere. Hala jaso da 629/2017 ebazpenean, “gehienez ere talde bakoitzeko 25 ikasleko ratioa ezartzea Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako”. Solana kontseilariak gogoratu duenez, “programa akordioan ezarritako konpromisoarekin betetzera dator neurri hau”.



aurrematrikula kartela

Kanpainaren irudietariko bat. ( irudia handitu )

Berritasunekin jarraituz, 3 urteko ikasleen identifikazio zenbaki gisa osasun txartelaren zenbakia erabiltzea erabaki du Hezkuntza departamentuak. Era horretan, prozesu telematikoaren emaitza azkarrago bilatzeko erabili ahalko dute guraso nahiz tutoreek zenbaki hori. Hala, aurretiko izen-emate orrian bete beharko dute kutxatila hori, eta identifikazio zenbaki hori erabili ahal izango dute matrikularen prozesuak irauten duen bitartean jarraipena egin ahal izateko modu telematikoan, ikastetxera joan beharrik izan gabe. Berritasun hau, esan bezala, 3 urtekoen kasuan abiaraziko da. Horrez gain, eta beti bezala, emaitzak ikastetxeetan kontsultatu ahalko dira.

Berrikuntza horiek guztiak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Maria Solana Hezkuntza kontseilariak eta Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezek. Solanak aipatu du, Departamentuak “hezkuntza publikoaren aldeko aldarrikapen ozena” egin nahi izan duela kanpaina honekin, “kalitatezkoa, aukera anitzekoa eta guztiona. Horregatik diogu ozen eta argi: Aukeratu publikoa, guztiona!”. Horixe da, hain justu, kanpainaren lelo nagusia. Asmo nagusi horrekin batera “hezkuntza eleanitza, gertukoa eta ingurunean txertatutakoa nahiz aniztasunari erantzuteko gai den hezkuntza publikoa proposatzen dio departamentuak nafar gizarteari”, gehitu Hezkuntza kontseilariak. Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezek emandako datuen arabera, 2018-19 ikasturterako 6190 ikasle berriren matrikula aurreikusi du Hezkuntza departamentuak, iaz baino gutxixeago. Izan ere, 2017-18 ikasturtean 6341 matrikula berri egon ziren; hau da, Haur Hezkuntzako 2. Zikloko lehenengo mailako 301 talde osatu ziren. Aurreko urteotako hobekuntzen lan ildoa jarraituz, aurtengo berrikuntzak azaldu ditu, “nabarmenenak, 3 urtekoen aurrematrikulazio prozesuaren zentralizazioa eta informatizazioa eta 25eko ratioaren orokortzea sare guztietan Hezkuntza sistemaren berdintasuna eta kalitatea hobetzeko”.

Egutegia

Otsailaren 1etik 7ra bitartean izango da aurretiko izen-emateko aukera eta jendaurreko zozketa otsailaren 13an egingo da, 13:00etan, Hezkuntza departamentuan. Ondoren, ikastetxeek martxoaren 5era arteko epea izango dute onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda erakusgai jartzeko eta behin betiko zerrenda, berriz, martxoaren 12an argitaratuko dute zentroek. Matrikula epeari dagokionez, martxoaren 26tik 28ra izango da 3 urteko ikasleen kasuan eta Haur eta Lehen hezkuntzako gainerako ikasleena, berriz, ekainaren 25etik 28ra.

Aurrematrikulazioari dagokion informazio guztia honako webgunean aurkitu daiteke eta honako loturan inskripziorako tramitazioa.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa