(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ibaien urteko batez besteko emariak %30 egin du behera iragan 2016-2017 urte hidrologikoan osteguna, 2018.eko urtarrilak 11


Foru Komunitateko edukiera-estazioetako 24tik 21ean, eta prezipitazio gutxiago izatearen ondorioz, batez bestekotik behera kokatzen diren ur-ekarriak erregistratu ziren.


Nafarroako Gobernuaren sareko edukiera-estazioak. ( irudia handitu )

Nafarroako ibaien batez besteko emariak %30 egin zuen behera  iragan 2016-2017 urte hidrologikoan (2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era arte). Izan ere, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuko datuen arabera, batez besteko historikotik beherako ur-ekarriak erregistratu zituen Nafarroako Gobernuaren edukiera-estazioetako 24tik 21ek. Ega, Iranzu eta Urederra ibaiek jasan dute jaitsierarik handiena.

Hala ere, Lizarrerriko Erriberan kokatzen diren ibaietan (Linares eta Odron), eremu horretan gertatutako prezipitazio handiagoen ondorioz, batez bestekotik gora kokatzen diren ekarriak gertatu ziren (%12 Linares ibaiaren kasuan eta %1 Odron ibaiaren kasuan).

Ekarrien jaitsiera handiena Lizarrerriko ibaietan eman da, Egan, Iranzun eta Urederran; batez bestekoarekiko %45 eta %55 artean jaitsi dira ekarriak aipatu ibaietan. Pirinioetako ibaien ibileren kasuan (Erro, Urrobi, Zatoia, Areta eta Arga) %30 eta %40 arteko jaitsiera eman zen. Kantauri isurialdeko ibaiei dagokienean (Baztan, Ezkurra eta Zeberia) %20 murriztu zen batez besteko emaria, Basaburua, Larraun eta Arakil ibaietan bezala.

Hileroko banaketari dagokionez, urtarrila eta otsailean erregistratu ziren orokorrean ekarririk handienak. Kontrara, urritik abendurako hilabeteetan eta apiriletik uztailerako epean, batezbesteko historikoetatik behera kokatu ziren ekarriak estazio ia guztietan. Emariaren jaitsiera nabarmenagoa izan zen Pirinioetako ibaietan, non sasoi lehorra martxoan eta abuztuan ere eman zen; Lizarrerrian ere nabaritu zen bereziki, non urteko hilabete guztietan kokatu ziren erregistratutako emariak batezbestekoetatik oso behera. Hala ere, Lizarrerriko Erriberan, Linares eta Odron ibaietan, batezbesteko balioen antzekoak edo handiagoak izan ziren ekarriak urte osoan zehar.


Hileroko batez besteko emariak lau edukiera-estaziotan, Nafarroako erregimen hidrologiko desberdinak dauzkaten eskualdeen adierazle direnak ( irudia handitu )

Hala, eta Nafarroako Gobernuak 1982an erregistroak ekiteari egin zionetik, urte hidrologiko lehorrenen artean kokatzen da iragan 2016-2017a. 1988-89, 1989-90, 2001-2002, 2010-11 eta 2011-12 urteak ere lehorrak suertatu ziren. 2001- 2002 epea izan zen zehazki segidako urterik lehorrena; edukiera-estazioen parte handiena funtzionamenduan zegoenetik (egun martxan dauden 24 estazioetatik 21), estazio horietan erregistraturiko ekarriak beren batezbesteko balioaren %53an izan ziren txikiagoak.

24 edukiera-estazio

Sare hidrometrikoak Nafarroako ibai eta akuiferoen emaria kontrolatzea du helburu, haien bilakaera historiko-denborala ezagutu eta, gertaeren eta etorkizuneko bilakaeraren inguruko eredu matematikoetan oinarri hartuta, aurreikuspenak egin ahal izateko. Ur-goraldien alarma- eta abisu-sare gisa balio du, uholdeek eragindako kalteak gutxiagotzeko.

24 edukiera-estazio dauzka Nafarroako Gobernuko sareak. Horietatik 4 Kantauriko isurialdean kokatzen dira eta Ebro ibaiaren arroan daude gainerako 20ak. Ebroko Konfederazio Hidrografikoko eta Nafarroako Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoko edukiera-estazioekin osatzen da sare hori. 10 minutuan behin erregistratzen dira datuak.

Datu horiek denbora errealean kontsulta daitezke Nafarroako Gobernuaren Ingurumeneko webgunean. Kontrol-estazioek erregistraturiko emariez gain, uren kalitateari buruzko datuak ere badauzka, 8 puntu desberdinetatik igortzen direnak. Edukiera-estazioen kontrol-sistema http://www.navarra.es/appsext/AguaEnNavarra/ctaMapa.aspx?IDOrigenDatos=1&IDMapa=1

webgunean kontsulta daiteke. Bestetik, kalitatezko estazioetako kontrol-sistema http://www.navarra.es/appsext/AguaEnNavarra/ctaMapa.aspx?IDOrigenDatos=2&IDMapa=1 estekan dago eskuragarri.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa