(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8ak eta 19ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia:  
astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Berdinna” Saria sortu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako asteazkena, 2018.eko urtarrilak 10


Sariaren helburua da arlo horretan lan egiteagatik nabarmendu direnen jarduera publikoki ezagutzera ematea eta saritzea


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bat onartu du, "Berdinna" Saria sortzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako; izan ere, sariaren helburua izango da arlo horretan lan egiteagatik nabarmendu direnen jarduera publikoki agerian uztea eta saritzea.

Nafarroako Gobernuak “Berdinna” Saria sortu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bat onartu du, "Berdinna" Saria sortzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako; izan ere, sariaren helburua izango da arlo horretan lan egiteagatik nabarmendu direnen jarduera publikoki agerian uztea eta saritzea.

Esan bezala, helburua da Nafarroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea errazten edo bultzatzen duten ekintzak, lanak edo proiektuak egin dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak saritzea edo arlo horretan, bizitzan edo lanean izandako ibilbidearengatik sari hori merezi dutenak saritzea.

Sariaren deialdia urtero egingo du Departamentuko titularrak, Berdintasunean eskumenak dituenak, foru-aginduaren bitartez. Sariaren barnean, merezimenduzko saria, 3.000 euroko zuzkidura ekonomikoa eta Foru Exekutiboak egindako errekonozimendu publikoa sartzen dira.

Pertsona fisikoek edo juridikoek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak, proposatzen denaren merituak alegatuaz. Hautagaitzan lan edo proiektu baten aurkezpena sartzen bada, aurkezpen hori deialdiari dagokion dataren aurreko azken bi urteetan egindakoa izango da.

Sariaren esleipena proposatzeko, epaimahaia sortuko da, eta honako hauek osatuko dute: lehendakaritza (Departamentuko titularrak, gaian eskumena dutenak), lehendakariordetza (Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NBI) kudeatzailetza-zuzendaritzaren titularra) eta idazkaritza, Departamentu horretako Idazkaritza Orokor Teknikoak izendatua.

Horiez gain, epaimahaian honako hauek izango dira: NBIren izenean pertsona bat, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko bi ordezkari, Kontseiluak berak izendatuak; NUKFek (Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa) izendatutako beste pertsona bat; eta aurreko edizioan saritua izandako pertsona. Saria Nafarroako Gobernuak emango du epaimahaiak egindako proposamena ikusita.

Berdintasuna funtsezkoa gizarte egonkorragoa eta bidezkoagoa lortzeko

Foru Dekretuan jasotzen denaren arabera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza funtsezkoak dira egungo gizartean, gizarte egonkorragoak eta bidezkoagoak ezartzeko; nazioartean adostutako garapen, iraunkortasun eta Giza Eskubideen gaineko helburuak lortzeko; eta emakumeen, gizonen eta komunitateen bizi-kalitatea hobetzeko.

Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko helburuetariko bat da emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna eta berdintasun eraginkorra lortzea galarazten duten eragozpenak kentzea eta, ildo horretan egindako aurrerapenak sustatzeaz eta bultzatzeaz gain, sari bat ematea gizarte zuzenagoa, pluralagoa, modernoagoa eta inklusiboagoa lortzen laguntzen dutenei.

 

2018ko BERDINNA Sarirako hautagaia aurkezteko inprimakia 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa