(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere gain hartuko du osotara estatuak nekazaritza-aseguruen sistemari egiten dion ekarpenen jaitsiera astelehena, 2018.eko urtarrilak 8


Gobernuak 3.5 milioi euro zuzenduko ditu helburu horretara eta, 2015ean legegintzaldiari ekin zitzaionetik, %84 igoko da gastua


Transcripción textual del video

Nafarroak bere gain hartuko du osotara estatuak nekazaritza-aseguruen sistemari egiten dion ekarpenen jaitsiera Horretarako, 3.5 milioi euro zuzenduko ditu Gobernuak helburu horretara eta, 2015ean legegintzaldiari ekin zitzaionetik, %84 igoko da gastua. Hala, ekidin egingo da nekazari eta abeltzainek garestitzeei aurre egin behar izana, zeinak, kasu batzuetan, polizen kontratazioaren kostuaren %33 izatera iristen diren.

Elizalde kontseilaria eta Machetti, hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroak bere gain hartuko du osotara estatuak nekazaritza-aseguruen sistemari egiten dion ekarpenen jaitsiera. Horretarako, 3.5 milioi euro zuzenduko ditu Gobernuak helburu horretara eta, 2015ean legegintzaldiari ekin zitzaionetik, %84 igoko da gastua. Hala, ekidin egingo da nekazari eta abeltzainek garestitzeei aurre egin behar izana, zeinak, kasu batzuetan, polizen kontratazioaren kostuaren %33 izatera iristen diren.

Nafarroako Gobernuak nekazaritza-finantziaziorako foru-dekretua aldatu du gaur, nekazaritza-aseguruei ematen dizkien diru-laguntza zuzenei laguntza-izaera emateko. Hots, krisia baino lehen aplikatzen zen sistema da berreskuratzen dena, sektorearen baitako erakundeek aldarrikatzen zuten gisa. Gogora ekarri behar 2013an aldatu egin zela laguntza horien ematea eta ordainketa, eta poliza sinatu eta hurrengo urtean ordaintzera pasa zirela. Ondorioz, nekazariak, kostu horri aurre egin behar izaten kontratazioa gauzatzerako momentuan.

Aseguru bat sinatzen duten nekazaritza-sektoreko profesionalek poliza formalizatzen duten momentuan bertan jasoko dute automatikoki Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza osoa. Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari den Isabel Elizaldek eta Agroseguro (Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados) taldeko presidente den Ignacio Machettik gaur goizean sinatu dute elkarlanerako hitzarmena, Foru Komunitatean nekazaritza-aseguruak sustatzeko; hitzarmen horren bitartez Nafarroako Gobernuaren laguntzaren %100a kontratazioaren unean jaso ahal izango dute nekazari eta abeltzainek.

Ekitaldian, gainera, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko zuzendari nagusia den Ignacio Gilek eta Agroseguro taldeko zuzendari nagusi den Inmaculada Povedak hartu dute parte.

Horrez gain, eta urte honetarako onartu diren hobekuntzen artean, bere izaera hedagarria berreskuratuko du aseguruen partidak, poliza guztiei erantzuteko aukera emango duena.


Ezkerretik eskuinera: Gil, Elizalde kontseilaria, Machetti eta Poveda. ( irudia handitu )

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia gaur goizean bertan izan da Nafarroako Jauregian, eta Isabel Elizalde kontseilariak esan bezala, "bikoiztu egin dugu partida eta handiagotu ere egin ahal izango da; gainera, laguntza zuzeneko izaera eman diogu, burokraziaren sinplifikazioaren alde eginez. Gobernuak landa-eremua babesteko oinarrizkoak eta funtsezkoak diren erremintekin duen konpromisoa erakusten dute hiru aldaketa horiek, izan ere, klima-aldaketaren eragin gero eta handiagoa jasan beharko duen agertoki batean diru-sarrerak egonkortzearen alde egiten da modu erabakigarrian".

Agroseguro taldearen presidente den Ignacio Machettik bereziki eskertu du "Departamentuak eta Nafarroako Gobernuak egiten duen esfortzua, zeinaren bitartez, azken urteetan helburu horretara zuzendutako aurrekontua igotzeaz gain, nekazari eta abeltzainei kontratazioaren unean bertan ematen zaien diru-laguntza osoa jasotzeko aukera hitzarmen honen sinaduraren ondorioz; hala, murriztu egiten da ordaindu beharreko zenbatekoa eta, gainera, ondorengo tramiteak saihesteko aukera ematen die". Machettik gehitu duenez, gainera, "erabakigarria izango da hala behar duen eta hala erakutsi duen Komunitate baten asegurua sustatzeko, bereziki nabarmena suertatzen dena aurten, urte klimatologiko okerrenetakoa izan den 2017aren ondoren –lehorte eta izozteengatik batez ere-; ondorioz, ezbehar-kopurua era handiagotu egin da, nazio mailan ia 750 milioi eurotakoa izatera iritsi dena, horietatik 23 milioi Nafarroari dagozkiolarik".

Hitzarmena sinatu ondoren, polizen harpidetza babestuko duen deialdi bakarra argitaratuko da datorren urtarrilaren 12an, ostiralez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4.000 onuradun inguru

Nafarroan 4.000 nekazari eta abeltzain profesional dira gutxi gorabehera nekazaritza-aseguruen kontratazio-kostuetarako diru-laguntzak jasotzen dituztenak

2017an 201.000 hektarea, 30.000 m² negutegi eta ia 1.800.000 abelburu izan dira bizi-aseguruetarako aseguratu direnak. Ustiategietan hildako animalien ateratze eta suntsitzean 7 milioi abelburutik gora aseguratu dira. Guztira 423 milioi eurotakoa da ekitaldi honetan aseguratu den kapitala.

Aseguruen kontratazioa egonkorra da oso. 2013-2017 epean zehar aseguratutako batez besteko produkzioa 1,37 milioi tona inguruan dago, eta 408 milioi eurotakoa da batez beste aseguratutako kapitala.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa