(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpleguak enpresetako eta erakundeetako kontratazioa eta prestakuntza eta lan autonomoa bultzatzeko 7 milioi euro inguru jarriko ditu 2018an ostirala, 2018.eko urtarrilak 5


2017an emandako 5,7 milioirekin, gutxienez 1.620 enplegu sortu ahal izan dira, 2016an baino mila gehiago


Transcripción textual del video

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresetan, erakundeetan eta lan autonomoaren eremuan prestatzea eta kontratatzea sustatuko du 2018an zehar, 6.956.000 milioiko laguntzen bitartez; hau da, 2017an emandako aurrekontua baino 1,2 milioi gehiago eta 2016an gauzatutakoa baino 4 milioi gehiago.

enplegu soziala

Etorkizuneko langileak prestatzeko deialdien eskaera egiteko epea urtarrilaren 9an irekiko da. ( irudia handitu )

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresetan, erakundeetan eta lan autonomoaren eremuan prestatzea eta kontratatzea sustatuko du 2018an zehar, 6.956.000 milioiko laguntzen bitartez; hau da, 2017an emandako aurrekontua baino 1,2 milioi gehiago eta 2016an gauzatutakoa baino 4 milioi gehiago.

Laparra lehendakariordea, balantzea egiteko prentsaurrekoan, pozik agertu da laguntza horiek ondo funtzionatzen dutelako; izan ere, 2016an 2,87 milioi euro eman eta 626 lanpostu bultzatu ziren, 2017an, 5,79 milioira eta gutxienez 1.620 enplegura iritsi zen kopurua, eta 2018an 6,95 milioiko aurreikuspena egiten da.

Zehazki, 2017an emandako 5.796.285 euroko laguntzarekin ondorengo lanpostuak sortu ahal izan dira: langabezian zeuden gazteen 296 kontratazio enpresetan, praktiketan nahiz sektore ekonomiko giltzarrietan; gutxienez 159 Ekonomia Sozialean; 827 alta berri lan autonomoan; 205 langile berri enpresetan prestakuntza-prozesuen ondoren; desgaitasuna duten 93 pertsona kontratatu dira kontratu finkoarekin; eta 38 kontratu egin zaizkie Bermatutako Errenta jasotzen duten pertsonei. Enplegu horien %51 emakumeena da.

Lan-lerro horien oinarriak www.empleo.navarra.es orrialdean kontsulta daitezke. 2018an, horiei beste diru-laguntza bat gehitu behar zaie; hau da, iraupen luzeko pertsona langabeak kontratatzearena. Gainera, Ekonomia Sozialaren arloan, enpresak sortzea eta mantentzea eta sentsibilizatzea bultzatzeko beste laguntza bat deitzea aurreikusten da.

Laparra lehendakariordeak azpimarratu du, diru-laguntza hauen bitartez, Gobernuak enplegua sortzea bultzatzen duela lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten taldeen artean; alegia, gazteak, BE jasotzen duten pertsonak eta iraupen luzeko langabeak edo oso iraupen luzekoak, enplegua krisi garaian galdu zutenak. Halaber, laguntzekin Nafarroako sektore ekonomiko nagusien premiak artatzeaz gain, Ekonomia Sozialaren garapena bultzatzen da.

Prestakuntzarako laguntzen deialdiak izan ezik, gainerakoak urte osoan irekita daude eta www.empleo.navarra.es orrialdean kontsulta daitezke. 2017ko zenbatekoak eta emaitzak hauek izan dira:

-Milioi 1 euro langabezian dauden gazteak kontratatzeko, 30 urtetik beherakoak, praktiketan (6.100 eurora bitarteko laguntza) edo sektore ekonomiko giltzarrietako eta 50 langiletik gorako enpresetan (hilean 1.100 eurora bitarteko laguntza).

-2017an zehar, Enpleguak 1.484.265 euro eman zituen (hasieran aurreikusitakoa baino 485.000 gehiago) 296 kontratutarako, 2016ko 22ren aurrean. 166 kontratu praktikakoak izan ziren, gutxienez 6 hilabeteko denboraldikoak eta langabezian zeuden gazteei egindakoak: 50 unibertsitate-titulazioa zutenak, 64 Goi Mailako Ikasketekin eta 52 Erdi Mailako Ikasketak zituztenak. Horrez gain, beste 130 kontratu bultzatu ziren sektore ekonomiko giltzarrietako enpresetan, hots, 50 langiletik gorakoetan. Denak, kontratu mugagabe bat izan ezik, 6 hilabetetik 12 hilabetera bitartekoak izan ziren.

-234.000 euro desgaitasuna duten pertsonak mugagabe kontratatzeko. 2017an, 93 kontratu egin dira , 4.000 eurotik 8.400 eurora bitarteko laguntzekin, 2016an baino 22 gehiago. Guztira 362.481,77 euroko laguntza ordaindu da.

-300.000 euro iraupen luzeko pertsona langabeak kontratatzeko laguntza berrietarako, urteko bigarren hiruhilabeterako aurreikusia.

-1,5 milioi euro Bermatutako Errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko. 2017an ezarri zen laguntza, hilabetean 500 eurotik 1000 eurora bitartekoa, eta urte horretan zehar 203.672,94 euro eman ziren 38 kontratazio egiteko 18 enpresa ezberdinetan. Kontratuen batez besteko iraupena 6 hilabetetik gorakoa izan zen.

-400.000 euro etorkizuneko langileen prestakuntzarako, %40ko kontratazio-konpromisoarekin. 2017an, 385.629,46 euro eman ziren, eta prestatutako 319 lagunetatik 202 lagun kontratatu ziren bide honetan; hau da, %60 baino gehiago (deialdian gutxienez %40a izatea ezarri zen). Laguntza horiek eskatzeko epea urtarrilaren 9an ireki eta 23an itxiko da. Aurrekontua egonez gero, eskaerak egiteko "leiho" berriak irekiko dira martxoan, ekainean eta abuztuan.

-150.000 euro eteetan prestatzeko. 2017. urtean 25.016,98 euro eman ziren eta 264 pertsona prestatu. Laguntza horiek eskatzeko epea urtarrilaren 9an ireki eta 23an itxiko da. Aurrekontua egonez gero, eskaerak egiteko "leiho" berriak irekiko dira martxoan, ekainean eta abuztuan.

-2.072.000 euro Ekonomia Soziala bultzatzeko laguntza-lerro ezberdinetan. 2017an, 1.320.809,95 euro jarri ziren ondorengoak bultzatzeko: proiektu pilotuak, laguntza teknikoa, langabeak bazkide bezala sartzea, inbertsioak egitea eta enpresak Ekonomia Sozialeko enpresa bilakatzea. Oraingoz, 159 enplegu justifikatu dira.

-Ekonomia Sozialaren eremuan, 2015arekin alderatuta, Nafarroako Gobernuak 600.000 euro gehiago jarri ditu, gutxi gorabehera %43.

-Milioi 1 euro langile autonomo bezala ezartzen diren pertsona langabeentzat. 2017an, 2 milioi euro ingururekin, hasiera batean aurrekontuan sartutakoa baino bat gehiago, 827 lagunek lortu zuten laguntza. 2016. urtean, 1.052.300 € jarri ziren, eta 301 lagunek eman zuten alta.

Laguntza enpresa-erakundeentzat

2018an, enpresa txikietako eta ertainetako postu estrategikoak (kudeatzaileak, zuzendariak edo erantzukizuneko langileak edo postu kualifikatuak) estaltzeko laguntza publikorako, enpresa-erakundeentzako laguntzen deialdia egingo da, 500.000 eurokoa.

Era berean, adierazi enpresek, erakundeek eta Autonomoen Erregimenean inskribaturiko pertsonek enpresen lehiakortasuna bultzatzeko beste bide batzuetara ere jo dezaketela; hala nola, langileentzako prestakuntza-ikastaroak. 2018. urterako aurreikusitako 2,9 milioi eurotatik, 2,5ekin zeharkako premiak beteko dira; 200.000 langile autonomoei zuzendutako programetarako izango dira; eta 100.000 Ekonomia Sozialekoentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa