(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak baieztatu du “egonkortasun ekonomikoa eta politikoa funtsezkoa ari dela izaten adierazle sozioekonomiko guztiak hobetzeko” ostirala, 2017.eko abenduak 29


Urte-amaierako mezuan nabarmendu du “Hitzarmenari eta Aurrekontuei esker, Nafarroa aurrera ari dela egiten arlo ekonomikoan eta sozialean”


Transcripción textual del video

La Presidenta de Navarra, Uxue Barkos, ha afirmado en su mensaje de fin de año que “la estabilidad económica y política está resultando clave para mejorar el conjunto de los indicadores socioeconómicos”, especialmente debido a que 2017 culmina con dos hitos importantes para el desarrollo y futuro de Navarra: la firma del Convenio Económico con el Estado y la aprobación de los Presupuestos”.

Barkos Lehendakaria, urte amaierako mezua grabatzeko unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek urte-amaierako mezuan baieztatu du “egonkortasun ekonomikoa eta politikoa funtsezkoa ari dela izaten adierazle sozioekonomiko guztiak hobetzeko, batez ere Nafarroaren garapenerako eta etorkizunerako bi mugarri garrantzitsurekin bukatuko delako 2017. urtea: Estatuarekin Hitzarmen Ekonomikoa sinatzea eta Aurrekontuak onartzea”.

Zehazki, Barkosek adierazi du “Nafarroak eta Estatuak bidezko akordio bat lortu dutela, errealitateari begirakoa eta solidarioa. Akordio hori funtsezkoa da Nafarroaren interes orokorrerako, gure eskumen-sistemako finantza- eta zerga-tresna garrantzitsuena baita, eta gure autogobernuaren adierazpen esanguratsuena baita. Akordio horretaz gain, Foru Komunitateak, beste urtebetez, 2018. urterako aurrekontuak izango ditu garaiz eta moduz”.

Aurrekontuei dagokienez, Lehendakariak adierazi du “joan den astean onartu genituen kontuei esker, duela bi urte eta erdi baino gehiago hasitako lehentasun-aldaketa indartuko dela, zeinaren bidez oinarrizko zerbitzu publikoak indartuko baitira, hala nola osasuna, hezkuntza eta mendekotasuna, eta, aldi berean, ekonomia eta enplegua sustatuko direla”.

Desberdinen arteko elkarrizketaren eta adostasunaren ondoriozko egonkortasuna

Barkos Lehendakariaren ustez, “krisia hasi zenetik, garairik egonkorrena ari gara bizitzen Nafarroan, baina egonkortasun hori ez da ustekabekoa, ezta kasualitatea ere. Desberdinen arteko elkarrizketaren eta adostasunaren ondorio da. Akordioa lortzea, hain eguneroko gauza bizitzako alderdi guztietan, ez da erraza, ahalegina eskatzen du, eta, askotan, amore eman behar izaten da, baina egia da, orobat, aberastu egiten gaituela, indartsuago egiten gaituela eta gizarte gisa aurrera egiteko aukera ematen digula”. Alde horretatik, Barkosek azpimarratu du “garrantzitsua dela desberdintasunak aitortzea elkarrekin zerbait lortzeko, ez elkarren aurka jartzeko, eta, hala, politikaren zeregin onena betetzeko: herritarren arazoak konpontzea. Politika etorkizun partekatua eraikitzeko bitarteko gisa; horretan saiatzen gara gu, behintzat”.

Alderdi ekonomikoei helduz, nabarmendu du “egonkortasun ekonomikoa eta politikoa funtsezkoa ari dela izaten adierazle sozioekonomiko guztiak hobetzeko. Nafarroako ekonomia % 3 baino gehiago ari da hazten; krisia hasi aurretik geneukan enpresa-bolumena berreskuratzen lehenak izan gara, Madrilekin batera; errenta bermatua jasotzen zutelarik enplegu bat lortu dutenen kopurua bikoiztu egin da 2014tik; % 40,9 handitu da arreta eman diegun pertsonen kopurua; eta osasun-zerbitzu onenak dituen erkidegoa gara”.

Enplegua, erronka nagusia

Lehendakariak baieztatu duenez, “gaur, Nafarroako egoera ekonomikoa, politikoa eta soziala duela urtebetekoa baino hobea da, eta baditugu arrazoiak baikorrak izateko. Egia da, ordea, zifra makroekonomikoek ez dutela ezertarako balio haien eraginak ez badituzte nafar guzti-guztiek nabaritzen egunerokoan. Ez dute ezertarako balio hasi dugun suspertzearen eraginak ez badira ikusten, adibidez, enpleguan: kalitateko enpleguan”.

Alde horretatik, jarraitu du esaten “langabezia dela krisiaren zauririk handiena. Inkesta guztietan, langabezia da gizartearen kezkarik handiena, eta horrek izan behar du gure erronka kolektibo handiena. Nafarroan, bide onetik goaz, enpleguarentzat urterik onena izan baita aurtengoa duela hamar urte baino gehiagoz geroztik. Enplegua sortzen dugu. Izan ere, azken urtean, 9.025 kotizatzaile berreskuratu ditu Gizarte Segurantzak. Hala ere, ez da nahikoa, bistan denez. Lanpostu bat lortzeak ez du ezertarako balio horrekin ez badira bermatzen bizi-baldintzak eta ez bada etorkizuneko proiektu bat eraikitzen”.

Barkosek aipamen berezia egin die gazteei, eta gogorarazi du ezen, “denbora luzez, gure gazteek, trebakuntza bikaina izanik, joan egin behar izan dutela etxetik kanpo aukera bat bilatzeko. Hori ezin dugu onartu. Gure gazteen talentua behar dugu Nafarroa indartsuago eta oparoago bihurtzeko. Eta, horretarako, haientzat aukerarik onenak sortzeko egin behar dugu lan”.

Bizikidetza eta kohesioa

Barkosek azpimarratu du 2018. urteak “aukera paregabea ematen digula gutako bakoitzaren egunerokoa hobetuko duten hainbat alderdi lantzeko, oraindik bai baitugu zer egina lortu nahi dugun Nafarroa solidarioagoa, integratzaileagoa baina baita modernoagoa eta lehiakorragoa ere eraikitzeko”.

Horrez gain, nabarmendu du “urte berriak bizikidetzarako eta kohesiorako aukera ere izan behar duela. Bizikidetza, aniztasunean eta pluraltasunean oinarritua. Aniztasuna aberastasun pluralaren bereizgarri gisa, Nafarroak beti harrotasunez eutsi dion ikurretako bat. Akordioa, egonkortasuna, bizikidetza, kohesioa eta ilusioa. Horiek guztiak dira funtsezkoak gizarte gisa izango dugun etorkizuna eraikitzeko”.

Azkenik, Lehendakariak “onena opa die guztiei datorren urte berrirako”, bereziki “egun hauetan okerren pasatzen ari direnei. Badakit familia guztietan falta dela norbait eta daudela kezkak, bai eta ilusioak ere, zeinak biziagoak eta nabarmenagoak egiten baitira egun hauetan”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa