(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LIFE NADAPTA 2017-2025 aurkeztu da, eskualde batean klima-aldaketara egokitzeko estrategia baterako Europako lehenengo proiektua asteazkena, 2017.eko abenduak 27


15,6 milioi euroko aurrekontua du, eta EBk aintzat hartzen ditu Nafarroako Gobernuak estrategian politikak eta eragileak txertatzeko dituen konpromisoa eta gaitasuna


Transcripción textual del video

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek LIFE-NADAPTA (LIFE-IP-NADAPTA-CC) proiektuaren edukia aurkeztu dio, gaur goizean, Nafarroako Gobernuari. Proiektu hori Europako Batzordeak onartu du LIFE programaren baitan, eta 15,6 milioi euroko aurrekontua du datozen zortzi urteetarako —horietatik 9,3 milioi euro EBk emango ditu—. Gaurko saioan, haren finantzaketa bermatuko duen hainbat urtetarako gastua baimentzea onartu du Gobernuak

Mahastia.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek LIFE-NADAPTA (LIFE-IP-NADAPTA-CC) proiektuaren edukia aurkeztu dio, gaur goizean, Nafarroako Gobernuari. Proiektu hori Europako Batzordeak onartu du LIFE programaren baitan, eta 15,6 milioi euroko aurrekontua du datozen zortzi urteetarako —horietatik 9,3 milioi euro EBk emango ditu—. Gaurko saioan, haren finantzaketa bermatuko duen hainbat urtetarako gastua baimentzea onartu du Gobernuak.

"Eskualde batean, hots, Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko politika modu integratuan, koherentean eta inklusiboan inplementatzerantz" azpitituluak dioenez, proiektuaren helburua da Nafarroa klima-aldaketaren eraginetara egokitzea, eta 53 neurri zehaztu dira sei arlo estrategikotan garatzeko: ura, basoak, nekazaritza, osasuna, azpiegiturak eta plangintza eta monitorizazioa.

Hau da LIFE Europak autonomia-erkidego batean martxan jarri duen lehenengo proiektua, eta haren asmoa da lurralde batean egokitzapen-estrategia bat inplementatzea, eta haren emaitzak eredugarri izatea beste eskualde batzuentzat.

Europar Batasunak segimendu berezia egingo dio proiektuari, eta begi onez ikusi du Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko egiten ari den lanean politikak eta eragileak modu koordinatuan eta koherentean inplementatzea. 60 erakundek baino gehiagok agertu dute interesa proiektuarekin bat egiteko eragile anitzeko plataforma baten bitartez.

Isabel Elizalde kontseilariak gogorarazi du klima-aldaketaren aurkako nazioarteko konpromisoari Nafarroak egiten dion ekarpenaren zati dela, eta azpimarratu du bat datorrela Foru Gobernuaren Klima Aldaketarako Ibilbide Orriarekin. Tresna horretan jasotzen dira klima-aldaketaren eraginak arintzeko neurriak eta Nafarroa haren ondorioetara egokitzera bideratutakoak. "LIFE NADAPTA proiektua —adierazi du— lagungarri zaigu klima-aldaketaren inguruan dugun estrategia inplementatzeko, lan-plan bat ezartzen digu, ospe ona ematen digu, konprometitu egiten gaitu, eta finantzaketa ematen digu".

15,6 milioi euroko aurrekontua, eta erreferentziazko eskualde-proiektua

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua da proiektuaren buru, eta hura finantzatzen parte hartzen dute, halaber, Osasun Departamentuak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua), Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Garapen Ekonomikorako Departamentuak.

Bazkide gisa parte hartzen dute GAN-NIK, INTIA, NASUVINSA-Lursarea eta NILSA enpresa publikoek, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere.

Guztira, 15,565.090 euroko aurrekontua du; horietatik 9.339.054 euro (% 60) Europar Batasunak emango ditu, eta, gainerako 6.226.036 euroak (% 40), Nafarroako Gobernuak.

Proiektua Klima Aldaketara Egokitzeko Proiektu Integratuen (Climate Change Adaptation LIFE Integrated Project) ardatzaren barruan dago, eta lau fasetan (2017-2019, 2020-2021, 2022-2023 eta 2024-2025 denboraldiei dagozkienak) eta sei arlo estrategikotan egituratzen da:

monitorizazioa, ura, basoak, nekazaritza, osasuna eta azpiegiturak eta lurralde-plangintza.

Europak interesa du proiektu honetan Nafarroan zenbait eremu biogeografikok egiten dutelako bat (alpetarra eta pirenaikoa, atlantikoa eta mediterraneoa, eta klima ozeanikoa eta kontinentala); beraz, hango emaitzak Europako beste eskualde batzuetan errepikatu daitezke.

Horrez gain, aintzat hartu da klima-aldaketaren politikak eta beste arlo batzuetakoak (nekazaritza, osasuna, ura, etxebizitza, basoak, energia…) modu koordinatuan eta koherentean inplementatu direla Nafarroan.

LIFEk Proiektu Integratuen (PI) kategoria berri honetan jarri du arreta; izan ere, proiektu horiek ingurumen- edo klima-planak edo -estrategiak inplementatzen dituzte lurralde-mailan, eta politika horiek beste arlo batzuetan txertatzen dituzte. Era berean, alde interesdunak parte har dezaten bermatzen dute, eta koordinazioa bultzatzen dute. Gainera, erreferenteak dira beren emaitzak Europako beste eskualde batzuetara hedatzeko.

Horri dagokionez, kontseilariak nabarmendu du "Europak interesa agertu duela Nafarroaren kasuarekiko, eta bi alderdi aintzatesten dituela bereziki:

batetik, eskualde batean klima-aldaketara egokitzeko estrategia modu koordinatuan eta koherentean inplementatzea, eta, bestetik, beste eskualde batzuetan errepikatu ahal izatea".

Klima-aldaketara egokitzeko 53 ekintza, 6 arlotan

Proiektuak lehentasuna ematen dio klima-aldaketaren eraginak arintzeari, eta haietara egokitzeko neurriak 6 arlotan banatutako 53 ekintzatan zehaztu ditu:

1- Klima-aldaketa MONITORIZATZEA:

lehenik eta behin, uretako, basogintzako, nekazaritzako eta giza ingurumeneko klima-aldaketaren adierazleak zehaztuko dira kontrol- eta alerta-sistemak ezartzeko (Lurralde Garapenaren Adierazle Sistema); sistema horiei esker, azkarrago hartu ahal izango dira erabakiak.

Garapen jasangarriaren helburuak zabaltzearen eta ezartzearen toki-esparruko arduradunak trebatzea ere aurreikusten da, jasangarritasunaren aldeko Nafarroako toki-entitateen Nels sarea baliatuz.

2- NADAPTA ETA URA:

kontuan izanik klima-aldaketa dela-eta ez daudela beti ur-baliabide berak eskura, ur-eskariaren kudeaketan jartzen du arreta planak, eta uholdeak eta lehorteak errazago tratatzeko ekintza-plan bat ezartzen du. Zehazki, Nafarroako uraren beharrezko egokitzapen-kudeaketa horretarako, 7 ekintza programatu ditu proiektuak:

• Alerta goiztiarrerako sistema berriak garatzea, uholdeengatiko larrialdien kasuan eta araztaileetan, ur-sistemetan eta abarretan eragina duten bestelako ingurumen-larrialdien kasuan.

• Azpiegitura berdeen proiektuak idaztea, ibai-eremuak, hala nola uholdeak ijezteko guneak, leheneratzeko eta berreskuratzeko.

• Modelizazio-tresna berriak eta ur-eskaria kudeatzeko planak (lehorteak).

3- NADAPTA ETA BASOAK:

helburua da klima-aldaketa gehien pairatzen duten Nafarroako eremuetan basoa hazteko eredu berriak zehaztea, balio ekologikoa kontserbatzeko eta baso-produktibitatea hobetzeko. Horretarako, baso-kudeaketako ekintza hauek aurreikusi dira:

• Baso-eremu zaurgarriak ebaluatzea eta haiek kudeatzeko planak egitea.

• Etorkizuneko aldaketetara egokitutako ugalketarako baso-materiala hautatzea.

• Klima-aldaketari eta hark eragindako egoerei egokitutako baso-kudeaketarako analisi- eta plangintza-tresna berriak garatzea.

4- NADAPTA ETA NEKAZARITZA:

teknika berritzaileak inplementatzea lurzoruak klima-aldaketara egokitzeko, ureztaketa-ura erabiltzeko, eta kudeaketa-larre egokiak erabiltzeko, nekazaritzaren kalitatea eta animalien osasuna berma daitezen.

• Optimizazio-planak, eta materia organikoaren, errotazioen eta lurzoruaren kudeaketaren bidez nekazaritza klimara egokitzeko kudeaketa-estrategiak.

• Ureztaketan ura behar bezala erabiltzeari egokitutako kudeaketa.

• Landareetatik eta animalietatik datozen plagei eta gaixotasunei aurre egiteko alerta azkarreko sistemak zabaltzea.

• Larreen eta haien ekoizpen jasangarriaren kudeaketa egokia garatzea, baso-suteei aurre egiteko.

5- NADAPTA ETA OSASUNA:

proiektuak osasunean duen helburua da klimarekin zerikusia duten gaixotasunei lotutako egokitzapen-neurri berriak zehaztea (adibidez, gero eta sarriagoak eta bortitzagoak diren bero-boladek eragindakoak, edo gaixotasun biriko berriak transmititzen dituzten bektore inbaditzaileak, hala nola Asiako tigrea moskitoa, saihestea). Giza osasunean, ekintza hauek egingo dira:

• Osasunaren epidemia-zaintzarako sistema berriak garatzea, klima-aldaketak herritarrengan dituen eraginak hautemateko, lan-esparruko eragina barne.

• Zaintzarako, osasuneko eragina ebaluatzeko eta airearen kalitatea hobetzeko tresna berriak garatzea.

• Giza osasunean eragina izan dezaketen bektore inbaditzaileak hautemateko eta kontrolatzeko alerta azkarreko sistema berriak garatzea.

• Polinizazio-aldietako eta polenaren osaerako aldaketak eta haiek herritarrengan duten eragina zaintzeko sistema berriak garatzea.

6- NADAPTA ETA AZPIEGITURAK ETA LURRALDE-PLANGINTZA:

hiriguneak eta etxebizitzak egokitzeko neurriak zehaztea, hiri- eta landa-eremuetan bestelako energia-eredu bat lortzeko, energia-eraginkortasunean eta klima-aldaketarako egokitzapenean oinarritua. Hauek dira ekintzak:

• Kudeaketa-neurri berriak eta eraikitako eremua klima-aldaketara egokitzeko neurri berriak.

• Klima-aldaketaren arriskupean dauden azpiegitura kritikoen zaurgarritasuna aztertzea.

• Proiektu pilotuak hiri- eta landa-eremuetan, etxebizitzan, ekipamendu publikoetan eta jarduera ekonomikoko guneetan.

• Paisaiaren egokitzapen-kudeaketa.

Amaitu da Klima Aldaketaren Ibilbide Orria idazten

Prentsaurrekoan, Isabel Elizaldek iragarri zuen, orobat, amaitu dela Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria idazten. Dokumentu estrategiko horrek posizionamendu estrategikoa eta erronka global handi horri aurre egiteko ekintza-planak jasotzen ditu.

Hasierako zirriborroa aurkeztu zenetik, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria (HCCN 2017-2030-2050) 20 hilabetez eztabaidatu eta aberastu da. Parte-hartze prozesu horretan, zenbait esparru, erakunde eta elkartetako 600 lagunek eta norbanakok hartu dute parte, gutxi gorabehera. Zehazki, 24 jardunaldi egin dira, eta 528 proposamen bildu eta egin dira.

Azken datuak eta ekarpenak sartuta eta eranskinak eginda, dokumentua prest dago jada datozen asteetan Nafarroako Gobernuak behin betiko onar dezan.

Ibilbide Orri (HCCN 2017-2030-2050) horrek aukera emango du nazioarteko konpromiso hauek betetzeko pertsonen, elkarteen, enpresen eta administrazio publikoen laguntzaz: munduko batez besteko tenperatura ez igotzea +2 ºC baino gehiago mende-amaierarako, eta Nafarroa jasangarriago eta indartsuago bihurtzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa