Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
40 minutu inguruko performancea eskainiko dute 'Ni, denetan okerrena' proiektu artistikoaren baitan
Laida Azkonak eta Txalo Tolozak abenduaren 20n, asteazkena, 19:30etatik aurrera, Nafarroako Museoaren kaperan 'Ni, denetan okerrena' proiektu artistikoaren barruan Nafarroako Museoan ikusgai dagoen "Pacífico #9. La conquista del desierto" instalazioan oinarritutako performancea egingo dute.
"La conquista del desierto" instalazioak museoan zeharreko ibilbidea porposatzen du, eta maputxe herriak Argentinaren eskutik jaso zuen genozidioan ardaztuta dago. Halaber, audioetan maputxeen musika entzungai dago.
"La conquista del desierto" lana, Laida Azkona eta Txalo Toloza egiten ari diren ikerketa historikoaren barruan kokatuta dago. Ikerketa historiko honek “kolonialismoa, basakeria eta kultura garaikidea” ditu ardatz eta hiru dokumental-eszenikotan jasotzen ari dira. Lehendabizikoak argia ikusi du eta "Extraños mares arden" du izenburua. Orain, "Tierras de Sud SA" bigarren dokumentalean lanean ari dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen