(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarra Arena pabiloirako lehen kultura eta kirol jarduerak aurkeztu dira, hura irekitzeko planaren barruan astelehena, 2017.eko abenduak 11


Parte hartuko dutela berretsi duten lehen ekitaldien artean, Cirque du Soleil zirkuaren azken ikuskizuna, Toruk, eta esku-pilotako Codere Masterraren Lau T´erdiko finalak barne hartzen dira


Cirque du Soleil ikuskizunerako sarreren salmenta orokorra datorren ostegunean, abenduak 14, hasiko da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuko kontseilari Ana Herrerak Navarra Arena Pabiloian berretsitako lehen jarduerak jakinarazi ditu gaur. "Cirque du Soleil, Toruk: Lehen Hegaldia" izeneko ikuskizuna da, James Cameronen Avatar filmean oinarrituta, 2019ko otsailaren 6 eta 10 artean aurkeztuko dena Pabiloian. Horrez gain, 2018rako esku pilotako bi final izango dira: Codere Masterra, datorren urteko irailaren 29an, eta Liga Profesionaleko Eusko Label Lau t´erdiko Txapelketaren finala, 2018ko azaroaren 18rako.  

Ekitaldi hauen aurretik, irailaren amaieran, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak jarduerak antolatuko ditu Kirolaren Europako Astearen inguruan. Jarduera horiek pabiloian eta Foru Komunitateko beste zenbait lekutan izango dira, herritarrentzako programa ireki batekin.

Pabiloian aurreikusitako lehen ekitaldi horien aurkezpenean, Ana Herrera kontseilariarekin batera honako hauek ere izan dira: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren zuzendari kudeatzaile Ruben Goñi, NICDOko zuzendari kudeatzaile Javier Lacunza eta Navarra Arena pabiloiaren etorkizuneko zuzendari Ramon Urdiain.

Ekitaldi hauen aurkezpenean, Cirque du Soleil zirkuaren ikuskizun ibiltari berria ("Toruk: lehen hegaldia") antolatzeko Iruñea aukeratu dutela jakinarazi dute. Hain zuzen urte amaieran izango da, eta Estatuan zehar antolatutako zirkuituaren barruan beste bi hiritan ere egingo dute.

Dagoeneko Amerika, Asia eta Australiatik igaro den ikuskizunaren bira lehen berri gisa eman dute Iruñean, izan ere, 2018aren amaieratik Europako zer hiritan egongo den jakinarazten ari da. Sarreren salmenta orokorra datorren ostegunean, abenduak 14, izango da. Ekitaldi honi buruzko informazioa (ordutegiak eta sarreren erosketa) www.navarrarena.com eta www.livenation.es web-orrietan aurki daiteke.

Obrak gauzatzen

Aurkezpenean instalazioak irekitzeko planaren bilakaeraren berri ere eman da. Ildo honetan, joan den martxoan jakinarazi zuten moduan, Navarra Arena pabiloia 2018ko irailean irekitzea aurreikusita dago, eta asmo horrekin 4. eta 5. loteen obran hasi dira dagoeneko, Pabiloian geratzen den egokitzapena egiteko eta Kirol Etxean lanak amaitzeko. Hori izango da Nafarroako kirol federazioen egoitza, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bulegoak ere han izango dira. Lanak joan den azaroaren 15ean hasi ziren eta 2018ko maiatzean amaitzea aurreikusita dago. Eremu horretarako lekualdaketa datorren urteko uztail eta abuztu bitartean egingo da.

Asmo horrekin, hemendik gutxira Pabiloiaren ekipamenduei dagokien 6. lotearen lizitazio-prozesua hasiko da, eta 2018ko ekaina baino lehen burutuko da.

Obrak amaitu ondoren instalazioaren funtzionamendu-probak egitea eta materialak jartzea aurreikusita dago.

Federazioak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua han egonda, instalazioak beste itxura bat hartuko du, kudeaketaren gune gisa, eta kirol arloan erreferentziaren gune moduan Nafarroan.

Pabiloia aldizka irekiko da, jadanik dagoen eskaintza osatzen duten kirol eta kultura ekitaldietarako, Komunitateko beste azpiegitura batzuenak baino handiagoak diren edukierak eskatzen duten ekitaldietarako hain zuzen ere.

2018rako aurrekontuan Navarra Arena pabiloirako 6,6 milioiko zuzkidura bat jasotzen da: 5,2 milioi obretarako, 1,1 milioi, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak gauzatuko ekipamendurako. Aurrekontuak lekualdaketen kostuak eta lehen hiruhilekoetako kostu operatiboa, nahiz NICDOrako 2018ko irailaren 17tik higiezina kudeatzeko bideratutako 110.000 euro. Data horretan, eraikina NICDO sozietate publikoari atxikitzea aurreikusita dago. Besteak beste Baluarte, Iruñeko Planetarioa, Ski Larra-Belagua zentroa edo Navarra Film Commission azpiegiturak eta programak kudeatzen ditu.

Kudeaketa NICDOren eskutik

NICDO sozietate publikoa arduratuko da Pabiloiaren kudeaketaz 2018ko irailetik aurrera. Helburu horrekin, azpiegiturarako aurreikusitako hiru postu finkoak bere langileekin beteko du: Zuzendaritza, Eragiketen zuzendaritza eta Zuzendaritza teknikoa.

Halaber, hil hauetan NICDO bisita teknikoak egiten ari da antzekoak diren beste azpiegitura batzuetara, eta Navarra Arena pabiloia sustatzeko ekintzarako lanak garatu ditu. Zentzu honetan, foro eta ekitaldi espezializatuetan parte hartu du, federazio, erakunde, kirol agente eta enpresekin lan egin da; baita musika eta kultura arloko sustatzaileekin ere.

Azpiegituraren kudeaketa-eredu orokorra puntuala izango da, edukierarengatik irekitzea eskatzen duten ekitaldietarako, erabiltzearen truke ordainduz, eta NICDOren, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eta Miguel Indurain Fundazioaren arteko hitzarmen baten bidez abian jartzea aurreikusita dago, Nafarroako Gobernuak lehentasunezkotzat jotzen dituen kirol ekitaldietarako erabilerak arautzeko.

Ustiapenari dagokionez, NICDOren gainerako azpiegituretan bezala, hurrengo asteetan, kanporatutako zerbitzuen lizitazio-pleguak zehaztuko dira, eta kontratazio-atarietan argitaratuz joango dira: mantentze orokorra, osasun-zerbitzua (langileak eta anbulantzia), eragiketa eszenikoak, publikoaren arretarako langileak, berariazko mantentzeak (harmailak eta plataformak, gortinak, igogailuak, sorgailuak, galdarak eta beste batzuk) eta ostalaritza zerbitzuak.

Bestalde, NICDO enpresak sistemak hauek hautatu eta muntatuko ditu: pre-rigging (esekitze sistemak), edukiera eta iluntzea (oihalak eta itxiturak), diziplina anitzeko ekitaldietarako modulukako edukierak sortzeko beharrezkoak direnak (2.500 eta 11.800 ikusle gehienez).


Web-orri berria

Astelehen honetatik aurrera www.navarrarena.com web-orria dago ikusgai. Hor, instalazioaren deskribapena eskura daiteke: txosten tekniko eta profesionalak; antolatuko diren ekitaldiei buruzko informazioa; sarrerak erosteko esteka; berriak; harremanetan jartzeko informazioa eta logotipoak. 

Hemendik aurrera erakundeek beste ekitaldi batzuk antolatuko dituzte instalazioaren egitarauaren barruan. Web-orriaren egutegia eta sarrerak edo txartel zenbakituak erosteko sarbidea etengabe eguneratuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa