Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Instalazioek hiru erizaintza-postu berri dituzte, eta aukera emango dute arnas terapia eta zain barneko tratamenduak emateko Humanizazio Estrategiari hobeto egokitzen zaizkion guneetan
Ezkerretik eskuinera, Noelia Álvarez, Beatriz Robador, Oscar Moracho, Fernando Domínguez, Santos Induráin eta Kiko Betelu.
(
irudia handitu
)
Iruñeko San Martin Doktorea osasun-zentroak larrialdi pediatrikoetarako berariazko gune bereizi bat irekiko du gaur, zerbitzu eta tratamendu berriak emateko prestatua, behaketa-gela bat egokitzeari esker, non arnas terapiak eta zain barneko tratamenduak eman ahal izango baitira aurrerantzean.
Beste erizaintza-kontsulta bat ere gaitu da sendaketa berezietarako; horri esker, lehenengo balorazioko edo triajeko kontsultak lasaiago egongo dira, eta, hala, bizkortu egingo da arreta. Zerbitzuak zabaltzearen ondorioz, erizaintzako hiru profesional kontratatu dira.Hala, adin txikikoentzako larrialdiak ez dira Traumatologia-kontsulten leku berean egongo, eta beharrezko bitartekoak eta gelak izango dituzte, adin pediatrikoan dauden pazienteak eraikineko helduen arretaguneetara lekualdatzen ibili beharrik gabe, edo Nafarroako Ospitalegunera (NOG) bidali beharrik gabe, orain arte gertatzen zen bezala.
Osasuneko kontseilari Fernando Domínguez gaur goizean izan da instalazioetan Osasunbideko kudeatzaile Oscar Morachorekin, Lehen Mailako Arretako zuzendari kudeatzaile Santos Induráinekin, Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuetako buru Kiko Betelurekin eta San Martingo pediatria-ataleko koordinatzaile Noelia Álvarezekin. Adin txikikoentzako instalazio berriak ezagutu dituzte, zeinak lehenengo solairuan baitaude, ezkerretara —orain arte, eskuinetara zeuden—.
Instalazio berriak bisitatzen
(
irudia handitu
)
"Instalazio berriei esker, paziente pediatrikoari egokitutako gune bat izango dugu, eta haren aldaketarik garrantzitsuena da behaketarako gune bat izango duela.
Hala, gertuagotik behatu ahal izango ditugu larrien dauden pazienteak, eta, gainera, lainoztapen eta errehidratazio-pauta gehiago eta, kasu oso berezietan, zain barneko tratamendua egin ahal izango ditugu", nabarmendu du Álvarez doktoreak.Joan den urriaren 31ra arte, San Martingo larrialdi pediatrikoen zerbitzuan, 18.043 larrialdi pediatriko artatu dira, 15:00etatik 20:00etarako ordutegian, lanegunetan, eta 8:00etatik 20:00etarako ordutegian larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan.
Haur-dekorazioa, klimatizazioa eta wifi bidezko Interneterako sarbidea
San Martinen larrialdi pediatrikoak artatzeko berariazko gune berri bat sortzearen ondorioz, berrantolatu eta birmoldatu egin behar izan dira zentroko lehenengo, bigarren eta laugarren solairuak. Horretarako, 407.654 euro inbertitu dira: 302.901 euro obretarako, 91.053 euro ekipamendu orokorrerako, eta 13.700 euro ekipamendu informatikorako.
Guneak egokitu egin dira, hara joango direnentzat erosoagoak eta atseginagoak izan daitezen, Osasunbideren Humanizazio Estrategiari jarraikiz.
Hormak haurrentzako biniloekin daude dekoratuta, eta itxarongelan telebista bat dago; horrez gain, gune osoan, klimatizazioa, megafonia-sistema eta doako wifi konexio bidezko Interneterako sarbidea daude.Haurren larrialdiak pediatriako hiru gelatan eta erizaintzako hiru kontsultatan artatuko dira.
Paziente gehien etortzen diren garaietan (gripeak, hotzeriak, prozesu birikoak…), pediatriako edo erizaintzako langile gehiagorekin indartu ahal izango da zerbitzua.Larrialdi pediatrikoak birkokatzeari eta zabaltzeari esker, zerbitzu berriak eman daitezke, eta pazienteentzako eta haien familientzako arreta-zirkuitu integratuagoa eta erosoagoa sor daiteke.
Aurrerantzean, behaketa-gela berrian, arnas terapia (lainoztapenak) edo zain bidezko medikazioa eta tratamenduak (antibiotikoak, sueroak…) behar dituzten adin txikikoak artatu ahal izango dira —orain arte, kasu horiek ospitale-larrialdietara bideratzen ziren—. Gainera, erreanimazio-box bat dago gela horretan.Bestalde, erizaintzako beste gela batean sendaketa eta tratamendu jakin batzuk egin ahal izango dira, hala nola bendatzeak eta suturak —orain arte, helduen gunera bideratu behar ziren, edo triaje-geletan egin behar ziren, eta, ondorioz, kontsulta-erritmoa moteldu egiten zen une batzuetan—.
Intimitatea zaintzeko gela berri bat, eta laugarren solairuaren erabateko birmoldaketa
San Martin Doktorea osasun-zentroko lehenengo solairuaren birmoldaketa-lanak aprobetxatu dira, gainera, Zuzendaritza-bulego bat, bilera-gela txiki bat eta arreta berezirako itxarongela bat gaitzeko, azken hau pazienteak intimitate handiagoko gune batean egon nahi duenerako (genero-indarkeria eta bestelako arrazoiak).
Horrez gain, helduentzako bi kontsulta iraunkor jarriko dira solairu berean, zeinak eskari handiagoko uneetan erabiltzen baitziren.Larrialdi pediatrikoetarako gune berri hori sortzearen ondorioz, bigarren solairura aldatu dira gune horretan zeuden Oftalmologia-kontsultak, eta Otorrinolaringologia eta Anestesia laugarren solairura pasatu dira, erabat birmoldatutako gune berri batera.
Laugarren solairuko gune berriak 11 gela ditu: lau Anestesia-kontsultetarako (Erizaintzako bi eta Medikuntzako bi), beste lau Otorrinolaringologiarako, miatzeen gela bat, eta audiometriak egiteko bi gela.
Solairu horretan, beste itxarongela bat ere gaitu da, laborategi-atalaren ondoan, glukosa-frogak egiten dituztenentzat, denbora asko pasatu behar izaten baitute zentroan.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
San Martingo larrialdi pediatriko berrietarako sarbidea.
irudia handituLarrialdi berriek izango dituzten gela berrietako bat.
irudia handituLarrialdi pediatrikoetarako itxarongela.
irudia handitu