Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Paula Kasaresek NAVARRORUM zikloaren azken hitzaldia eskainiko du XX. eta XXI. mendeei buruz azalpenak emateko
Hitzaldia asteazken honetan, hilaren 13an, izango da Nafarroako Artxiboko hirugarren solairuan 19:00etan
Erakusketaren Kartela.
Paula Kasares, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak, “NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea”, erakusketaren baitan antolatutako laugarren eta azken hitzaldia eskainiko du. Bertan, Euskarak Nafarroan azken mendean izan duen egoera aztertuko du Kasaresek. Hitzaldia datorren asteazkenean, hilak 13 asteazkena, 19:00etan Nafarroako Artxiboko hirugarren solairuan izango da. Aurreko hitzaldien moduan, euskaraz emango da, eta aldi berean gaztelerara itzuliko da.
Kasares (Iruña, 1969) Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Antropologia Sozialean eta Kulturalean Euskal Herriko Unibertsitatean. 2013. urtean, Soziolinguistikan doktoratu zen NUPen, eta Nafarroan euskarak duen generazio-jarraipenari buruzko tesia egin zuen. Geroztik, Soziolinguistika eta Hizkuntza Antropologiari buruzko ikerketak egin ditu. 2011. urtean, Kasaresen lan batek Hausnartu saria eskuratu zuen. Argitalpen ugari egin ditu aldizkari espezializatuetan eta hitzaldi asko eman ditu biltzarretan, hiru liburu hauek argitaratzeaz gain: Hizkuntz eskubideak Euskal Herrian (2004), Euskaldun bizi Nafarroan (2014) eta Irurita, euskarari iraunarazi dion herria (2014). Gaur egun, bereziki euskararen generazio-jarraipena eta hizkuntzaren sozializazioa ikertzen ditu Nafarroako familia euskaldunengan.
Kasaresen jarduera profesionala hizkuntzaren normalkuntzan oinarritu da Administrazio Publikoan eta irakaskuntzan NUPen, Hizkuntzaren Filologia eta Didaktika Departamentuko irakaslea baita. Halaber, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria izan da, eta, egun, Euskarabideko (Euskararen Nafar Institutua, Nafarroako Gobernua) Euskararen Plangintza eta Sustapena Zerbitzua zuzentzen du. 2006az geroztik, Euskaltzaindiko kidea da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen