(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Agenda cultural del Gobierno de Navarra para esta semana

astelehena, 2017.eko abenduak 11


Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu abenduaren 11tik 17ra bitarteko asterako


Marisa

Marisa Belausteguigoitia.

Nafarroako Liburutegiak “Pasadas las 4” izenburuko haurrentzako antzerki-lana antolatu du, “Gloria Fuertes” zikloaren barruan, astearterako, eta, larunbaterako, bisita gidatua Gloria Fuertes poetaren mendeurrenari buruzko erakusketara.

Horrez gain, Nafarroako Liburutegiak euskarazko saio berri bat hartuko du, asteazkenean, “Ongi etorri ipuinetara” haurrentzako zikloaren barruan, bai eta “Estudiando las afinidades electivas, de Johann Wofgang Goethe” solasaldia, “Literatura unibertsalaren zortzi milakoak” zikloaren barruan, zein, ostiralean, “Muerte digna y eutanasia” hitzaldia ere, Manu Eciolaza-ren eskutik.

Zineak, aldiz, ekitaldi hauek ekarriko dizkigu: “Encadenados”, Alfred Hitchcock-ena, asteazkenean; Nafarroa, Zinemaren Lurraldea lehiaketaren IV. gala, ostegunean; eta “La maniobra de Heimlich”, Manolo Vázquez-ena, ostiralean. Nafarroako Filmotekan izango dira hiruak, 20:00etan.

“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-programaren barruan, bestetik, Marisa Belausteguigoitia artistak “Saber sobre el no decir. No decir sobre el saber: perspectivas decoloniales de la toma de la palabra” hitzaldia emango du, asteazkenean, Nafarroako Museoan, eta, larunbatean, Gentz del Valle-k “Marrazketa intentsua” tailerra zuzenduko du.

Halaber, Euskarabideko Paula Kasares Corrales-ek “Euskara XX. eta XXI. mendeetako Nafarroan” hitzaldia emango du, asteazkenean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, “Euskara eta Nafarroa” zikloaren barruan, NAVARRORUM erakusketaren eskutik.

Huarte Arte Garaikideko Zentroak APERITIFAK zikloaren saio berri bat hartuko du, larunbatean. Topaketa informalak izaten dira, tokiko mugimendu feministekin.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa