Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak gaur onartu du milioi bat euro baino gehiago emango dizkiola Aranguren Ibarreko udalari obrak amaitzeko
El Centro de Salud de Mutilva entrará en funcionamiento el último trimestre de 2018 from Gobierno de Navarra on Vimeo.
Transcripción textual del video
Gaurko saioan Nafarroako Gobernuak lortu duen akordio baten bidez, baimena ematen zaio Osasunbideko zuzendari kudeatzaileari milioi bat euro baino gehiagoko diru-laguntza eman diezaion Aranguren Ibarreko udalari Mutiloako mediku-kontsultategia zabaltzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzeko, 2018. urtearen amaieran osasun-zentro bihur dadin. Kopuru horri beste 270.000 euro gehituko zaizkio datorren urtean, ekipamendua finantzatzeko.
Mutiloako etorkizuneko osasun-zentroaren lanak
(
irudia handitu
)
Gaurko saioan Nafarroako Gobernuak lortu duen akordio baten bidez, baimena ematen zaio Osasunbideko zuzendari kudeatzaileari milioi bat euro baino gehiagoko diru-laguntza eman diezaion Aranguren Ibarreko udalari Mutiloako mediku-kontsultategia zabaltzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzeko, 2018. urtearen amaieran osasun-zentro bihur dadin.
Kopuru horri beste 270.000 euro gehituko zaizkio datorren urtean, ekipamendua finantzatzeko.Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezek Gobernu Saioaren ondorengo prentsaurrekoan nabarmendu duenez, "Aranguren Ibarrean bizi diren biztanle berriek dituzten osasun-beharrak konponduko ditu proiektu honek.
Aurreikusten da osasun-zentro berri honek, gutxi gorabehera, 12.500 biztanle artatu ahal izango dituela".Mutiloako egungo kontsultategia osasun-zentro bihurtzearekin batera, Aranguren-Mutiloako Eskualde Oinarrizko berri bat sortuko da, eta haren mende egongo dira Aranguren Ibarreko udalerri guztiak; beraz, ez dira Mendillorriko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren mende egongo, orain dauden bezala.
Hala, egokiagoa izango da Arangurengo biztanleei ematen zaien arreta, eta biztanleek askoz errazago jaso ahal izango dituzte osasun-zentroaren zerbitzuak, ez baitute Mendillorrira joan beharrik izango prozedura jakin batzuk egitera, gaur egun gertatzen den bezala.Zentro berriaren obrak joan den abuztuan hasi ziren, eta hirukoiztu egingo dute zentroaren egungo azalera: gaur egun, 400 metro karratu inguru ditu, eta zentro berriak 1.550 metro erabilgarri izango ditu, gutxi gorabehera.
12.500 biztanle artatuko ditu: haietatik 3.500 14 urte edo gutxiagokoak, eta, gainerako 9.000k, 14 urtetik gorakoak.Laguntza-guneak familia-medikuntzako 7 kontsulta izango ditu, pediatriako 3 kontsulta, erizaintzako 10 kontsulta, larrialdi-gela bat, kirurgia txikiko kontsulta bat, botika-kutxarako eta erauzketetarako gela balioaniztun bat eta gizarte-laneko bulego bat.
Espazioaren gainerakoan, harrera-gunea, langileen gunea, erabilera anitzetarako gunea (osasun-heziketarako gela bat izango du informaziozko hitzaldietarako, familia-plangintzarako, prebentziozko gimnastikarako…) eta instalazio- eta biltegi-gunea egongo dira.
Langileei dagokienez, egungo kontsultategiak 4 familia-mediku ditu, 2 pediatra, 6 erizain eta harrerako 4 profesional.
Beharren arabera, beste 10 profesional ere har daitezke, pixkanakaOsasun Departamentuak, guztira, 2 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu proiektu honetan:
2016an, 25.000 euro inbertitu ziren proiektua idazten; 2017an, 740.000 euro bideratu dira obrak egikaritzera, zeinak datorren urtean amaituko baitira, 1,06 milioi euro gehiago inbertituz. Azkenik, beste 270.000 euroko gastua aurreikusten da zentroa ekipamenduz hornitzeko.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen