Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
19:00etan izango da eta euskaraz emango da, aldibereko gaztelaniazko itzulpenarekin
Nafarroako Artxiboa.
Juan Madariaga historialari eta irakasleak hitzaldi bat emango du bihar, asteazkena, azaroak 22, 19:00etan, XVII., XVIII. eta XIX. mendeko euskararen egoerari buruz. "NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea" erakusketaren hirugarren hitzaldia izango da eta euskaraz emango da, gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.
Unibertsitate Konplutentsean lizentziatuta, Madariagak (Madril, 1949) doktoregoa atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Oñatiko haranean heriotzaren aurrean hartutako jarrerei buruz. Hortik aurrera gizarte, kultura eta pentsamoldeen arloan ikertu du. Duela gutxi hizkuntzak euskal imajinarioan duen eginkizunari buruz ikertu du.
Hainbat argitalpen egin ditu aldizkari espezializatuetan eta lan kolektiboetan. Bere azken argitalpenak euskararen ingurukoak izan dira: euskararen aldekoen eta aurkakoen antologia bat, ingelesez argitaratutakoa 2006an Nevadako Unibertsitatearen eskutik (AEB) eta gizartearen eta euskararen azterlan bat XVII. eta XVIII. mendeetan, 2014. urtean Euskaltzaindiak argitaratutakoak.
Ia hiru hamarkadetan irakasle gisa aritu zen UNEDen (Bergaran), eta zentro horretako zuzendaria ere izan zen. 2000. urtetik Historia Garaikideko irakasle titularra da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Euskal Ikasketen unibertsitateko graduondoko espezialistaren zuzendaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, UNEDekin eta Euskaltzaindiarekin batera emandakoa.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen