(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarrei arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
Uztailaren 1etik abuztuaren 15era, astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia
Uztailaren 17tik abuztuaren 31era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 14:30ak artean (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi lehiaketak ikasleek Nafarroako eremu babestuen gainean duten ikuspegia sarituko dute osteguna, 2017.eko azaroak 9


Ingurumen Departamentuak I. Argazki Lehiaketa eta II. Mikrobideo Lehiaketa antolatu ditu


Foru Gobernuak bi lehiaketetarako deialdia egin du Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez: batetik, argazki lehiaketa eta bestetik mikrobideo lehiaketa. Gaia Nafarroako eremu babestuen ingurukoa izango da.

Zehazki, I. Argazki Lehiaketa (LHko 3. eta 6. maila arteko ikasleentzat) eta II. Mikrobideo Lehiaketa (DBHrako). Oinarriak gaur argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Bi lehiaketen helburua da ikasleek sentikortasun eta ezagutza handiagoa izatea ingurumenaren gainean oro har, eta Nafarroako eremu babestuen balioaren gainean bereziki. Horrez gain, kontserbatzeak eta errespetatzeak duten garrantziari buruz jabetzea ere da helburua.

Lanak bihartik aurrera aurkez daitezke, azaroak 10, abenduaren 12ra arte, Departamentuan bertan.

Lehiaketen oinarriak

Zehazki, I. Argazki Lehiaketa, "Ezagutu Nafarroako naturagune babestuak", Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko ikasleentzat da. Natura 2000 Sareko edo Nafarroako Eremu Babestuen Sareko toki baten argazki bat egin behar dute.

Lehiaketa honek bi kategoria ditu: bat, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat,

eta bestea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat. Kategoria bakoitzerako sariak hauek izango dira: tablet bat eta diploma bat irabazlearentzat eta naturari buruzko liburu lote bat zentrorako.

Bestalde, II. Mikrobideo Lehiaketa, "Nafarroako Naturagune babestuen erabilera", DBHko ikasleentzat da.

Lan honetan, 2 minutuko bideo bat egin beharko dute Nafarroako naturagune babestuen erabilerari buruz, kudeaketa-planen arautegiarekin eta erabilera bateragarriekin bat. Parte-hartzaile gazteek banaka edo taldeka egin ahalko dute; talde bakoitzak, gehienez, hiru kide izan ditzake.

Lehiaketak kategoria bat bakarrik izango du eta lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira. Azpitituluak jartzeko aukera dago bideoan erabili ez duten hizkuntzan. Hauek izango dira sariak: tablet bat talde irabazlearen kide bakoitzarentzat; HD bideo-kamera bat eta naturari buruzko liburu lote bat zentro irabazlearentzat, eta HD bideo-kamera bat eta naturari buruzko liburu lote bat bigarren tokian amaitzen duen zentrorako.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa