Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Virgen del Camino, Donapea, IES Uharte eta Tuterako ETI ikastetxeetako irakasleak Volkswagen Polo automobilaren berritasunak eta motorrak ezagutzeko ikastaroan ari dira
Ezkerrean Gonzalo Medrano Medina, Nafarroako Volkswageneko hezitzailea, autoaren inguruko azalpenak ematen irakasle talde bati.
(
irudia handitu
)
Lanbide Heziketako hogeita hamar irakasletik gora ari dira egunotan Volkswagen Academyn automozio ikastaro batean, Nafarroako Volkswagenen. Virgen del Camino, Donapea, Tuterako ETI eta Uharteko institutuko irakasleak Volkswagen Polo automobilaren berritasunak ezagutzeko aukera izaten ari dira, baita Volkswagen automobilen motorrak ere.
Formazio ekintza hau elkarrekin antolatu dute Nafarroako Volkswagenek eta Hezkuntza departamenduak, lau ikastetxeekin elkarlanean. Asmoa da automobilaren azken berrikuntzak ezagutzera ematea eta haiek dituzten motorrak bertatik bertara ezagutzea, euren zentroetan eskaintzen dituzten Elektromekanika eta Automozioa ikasgaien osagarri.
Lau moduluko formazio saioa da: Poloaren berrikuntzak (12 ordu), Diesel motorrak (20 ordu), gasolina motorrak (20 ordu), gas motor hibridoa eta matxura diagnostikoa (16 ordu). Lehenengo modulua irailaren 26 eta 28 bitartean egin zen; bigarrena urriaren 23an hasi eta 27ra bitartean izan da; hirugarrena azaroaren 13tik 17ra izango da; laugarrena, itxiera modulua, azaroaren 27tik 30era egingo dute.
Formazio berrikuntzak
“Lau moduluetan Polo modelo berriaren informazio zehatz eta eguneratua lantzen da. Irakasleek kontzeptuak ulertu eta barneratzeko interesa erakutsi dute; izan ere, ondoren Lanbide Heziketako zentroetako ikasleei irakatsi behar dizkiete. Euren ikasketa prozesura tresna berriak gehitzeko prestutasuna erakutsi dute”, azaldu du Volkswagen Academyko formatzaile Gonzalo Medrano Medinak.
Santiago Sarretea Opoco Virgen del Camino ikastetxeko irakaslea da, eta lehenengo formazio moduluan parte hartu du. “Esperientzia oso ona izan da. Poloaren berrikuntzak ezagutu ditugu, baita muntaia eta ekipamendua ere. Guretzat formazio oso interesgarria izaten ari da, automozio sektorean nola lan egiten den ikusteko aukera ematen digulako eta gure edukiak berritzea ahalbidetzen digulako. Azaroan egingo den motor hibridoen moduluan re parte hartuko dut, ikasleei horretaz ere irakasten baitiegu”, zehaztu du.
Administrazioa-enpresa-ikastetxeak elkarlanean
Volkswagen Academyaren arduradun Eugenia Larrea Calvok adierazi du “era honetako ikastaroek bai administrazioari, bai enpresari baita ikastetxeei ere aurrera egiten ahalbidetzen” dietela, “helburu amankomuna baitute: kualifikatutako pertsonak izatea, teknologia berrikuntzan trebatuak eta automozioaren sektorean sortzen diren erronkei erantzuteko gai”.
Azkenik, Hezkuntza departamenduko Lanbide Hezietako zuzendari Esther Monterrubiok azaldu du, “Lanbide Heziketako irakasleentzat aukera aparta dela era honetako formazioan parte hartzeko aukera izatea, berrikuntza tekniko eta teknologikoetan eguneratzea ahalbidetzen dielako”. Gainera, Monterrubiok Lanbide Heziketaren inguruan enpresaren eta Departamenduaren arteko “elkarlana” azpimarratu du, “era horretan enpresak lantokietan trebatutako ikasleak hartzen dituelako edo Nafarroako Volkswagenen aprendiz-programara gehitzen direlako”.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen