(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,2 milioiko inbertsio bat onartu da laguntzetan banda zabala jarduera ekonomikoko eremuetan azkarrago hedatzeko asteazkena, 2017.eko urriak 25


Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen lehen deialdia da eta bere helburua enpresa-sektorearen lotura hobetzea eta berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna erraztea da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 1.200.000 euro inbertituko ditu operadoreei jarduera ekonomikoko eremuetan banda zabala hedatzen diruz laguntzeko, enpresen konektibitatea hobetzeko eta berrikuntza eta lehiakortasuna errazteko.

Nafarroako Gobernuak 1.200.000 euro inbertituko ditu operadoreei jarduera ekonomikoko eremuetan banda zabala hedatzen diruz laguntzeko, enpresen konektibitatea hobetzeko eta berrikuntza eta lehiakortasuna errazteko.

Nafarroako Gobernuak onartzen duen mota honetako lehen deialdia da.

Nafarroako Gobernuak egindako 2016-2021 Nafarroako banda zabalerako Plan Zuzentzailearen lau ardatz estrategikoetako bat jarduera ekonomikoko eremuetan konektibitatea hobetzea da. Horretarako, ezinbestekoa da belaunaldi berriko sarbide-sareak hedatzea, oso abiadura handiko 4.0 Industriarekin lotutako negozio-ereduak ezartzeko, 100 MB-ko abiadurarekin segundoko, edo handiagoa.

Plana garatzeko, lankidetza publiko-pribatuko eredua kontuan hartu da administrazio eta telekomunikazio-operadoreen artean, eremu horietan banda zabalaren ezarpena azkartzeko egokiena delako.

Deialdia urriaren 20ko NAOn argitaratu zen ostiralean, eta hilabete bateko epea ezartzen du argitaratu zenetik eskaerak aurkezteko. Diru-laguntza jaso ditzakete sektore pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek, diru-laguntza eskatzen dutenean behar bezala gaitutako operadore-izaera badute, Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Legean ezarritakoaren arabera.

Deialdiaren oinarrien arabera, lanak 2018ko urriaren 15 baino lehen amaituta egon beharko dute, eta laguntza diruz lagun daitezkeen gastu eta inbertsioen % 50 eta % 80 artekoa izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa