(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak 526.000 euro inbertitu ditu tresnak garbitzeko zentral berri batean 17 ebakuntza-gelei zerbitzua emateko asteazkena, 2017.eko urriak 25


Instalazioek segurtasun bermerik eta eraginkortasun energetikorik handienak eskaintzen dituzte eta dagoeneko 600 garbiketa-zikloko erritmoa lortu dute hilean


Garbiketa-trena

Kontseilaria Nafarroako Ospitaleguneko zuzendaritzako eta B Nafarroako Ospitaleguneko Esterilizazio Unitateko taldea. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak 526.000 euro inbertitu ditu osasun-materialak garbitzeko zentra berri bat eraikitzeko eta hornitzeko. Dagoeneko B Nafarroako Ospitaleguneko bloke kirurgiko berriaren zortzi ebakuntza-gelei zerbitzua ematen hasi da, eta pixkanaka Amen Blokeko zazpitan ebakuntza-geletan eta Haurren Ebakuntza-geletan erabiltzen diren tresnen garbiketa ere bere gain hartuko du.

Instalazio horiek dagoeneko 600 garbiketa-zikloko bolumena lortu dute hilean, eta segurtasun eta eraginkortasun energetikoko bermerik handienak eskaintzen dituzte. Abian jartzeak B Nafarroako Ospitaleguneko esterilizazio arloko langile kopuruaren gehikuntza ekarri du, tresnen aurretiko garbiketaz ere arduratuko direlako. Beraz, taldea 14 langiletik 18 langilera pasa da, beste hiru teknikari eta Erizaintzako Zainketa Laguntzaileetako teknikari bat (TCAE) kontratatu dituelako.

Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguez instalazio berrietan egon da gaur goizean Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzaile Antonio Merinorekin; Osasun Zainketen zuzendari Maite Soriarekin; Prozesu Kirurgikoen eta Baliabide Materialen Zainketen zuzendariorde Conchi Morenorekin eta Esterilizazioko Erizaintza Unitateko buru Nieves Gúrpiderekin batera.

Garbiketa zentral berria II. Esterilizazio Unitatearen barruan dago, eta udatik B Nafarroako Ospitalegunean lan egien duten zortzi ebakuntza-gela berrietan lan egiten duten kirurgia-espezialitate desberdinetako kirurgia-tresnak garbitu eta mantentzen ditu. Han, traumatologia, urologia, oftalmologia, otorrinolaringologia arloetako ebakuntzak egiten dira eta larrialdiak ere badaude. Espezialitate bakoitzari dagozkion material aukera handia prozesatzen da, hala nola kaxa kirurgikoak eta tresna solteak (pintzak, artaziak, erretiluak, kapsulak, lanpara kirtenak eta abar).


Garbiketa-trena

Bi profesional karga bat eginez garbiketa-zentral berrian. ( irudia handitu )

Garbiketa Zentralak beste 157,5 metro koadroko azalera gaineratuko dio B Nafarroako Ospitaleguneko Esterilizazio Unitateari. Ekipamenduen artean nabarmentzen dira hiru garbigailu termodesinfektatzaile, 541 litroko edukierarekin, orgak garbitzekoa, bolumen handiko materiala, edukiontziak eta unitateko tresna mugikorrak berriro prozesatzeko, ultrasoinu bidezko garbigailu bat (nagusiki oftalmologiako edo hodiak garbitzeko erabiltzen dena), sakontasun handiko garbitzeko upelak eta aire konprimatuko terminalak tresnak lehortzeko.

Horrez gain, zentralak urak tratatzeko areto bat ere badu, garbiketa-prozesuetarako ur deskaltzifikatuko etengabeko hornidura bermatzen duena. Bestalde, laugarren garbigailu termodesinfektatzaile bat hartzeko beharrezko aurreinstalazioa du, etorkizunean handitzen bada, prest egoteko. Esparru honen eraikuntzaren ondorioz erositako ekipamenduaren artean 252 litroko lurrunezko autoklabe berri bat barne hartu da, esterilizazio zentralean jarri dena.

Segurtasun, automatizazio eta kontsumo orekatuen estandarrik handienak

Instalazio berriak antolatzean diseinu aseptiko bati jarraitu diote, gurutzatzeak eta atzera joateak saihesten dituena osasun arloko tresnak eta produktuak tratatzeko prozesuan. Horrela, dagoeneko garbi dagoen materiala ezin da kutsatu zikin dagoenarekin esterilizazio eremurako bidean. Ekipamendu guztiak azken belaunaldikoak dira eta segurtasun-estandarrik handienak betetzen dituzte pazientearentzat, erabiltzen diren tresnen eta materialen azken erabiltzailea dena. Horrez gain, segurtasun-neurririk handienak ikusten dira haiekin jarduten duten talde profesionalentzat, neurri eta egokitzapen desberdinekin, lan-arriskuak saihesteko (jariatzeak, zipriztinak, arrisku kimiko edo biologikoak eta abar), eta lan ergonomiko eta erosoko eremu bat sortzeko.

Garbiketa zentralak gailuen automatizazio maila handia du, B Nafarroako Ospitalegunaren gaur egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko. Bere diseinuan ekipamenduen arteko loturarik handiena bilatu da, baita telediagnostiko funtzioak eta funtzio elektroniko gehigarriak ere, eguneroko lana errazteko eta instalazioa mantentzeko.

Horrez gain, ingurumen-iraunkortasuna bilatu da, kontsumo orekatuekin bai energian bai garbiketa-prozesurako beharrezkoak diren materialetan (elektrizitatea, ura, lurruna, detergenteak edo biltzeko materialak besteak beste). Horrela, esaterako, garbiketa eta desinfekzio produktuei dagokienez, produktu iraunkorragoak eta formulazio kimiko iraunkorragoak bilatu dira, garbitzen diren eta patogeno iraunkor berriei aurre egiteko prest dauden materialen konplexutasun-mailekin bat.

Garbiketa-zentrala abian jartzeko, unitatean eta mantentze-zerbitzuan lan egiten duten profesionalen prestakuntza-plan bat egin zen. Instalazioak fase pilotuan ibiltzen hasi ziren apirilean, ekainean inauguratutako B Nafarroako Ospitaleguneko bloke kirurgiko berriak sortutako jarduera hartzeko. Irailean dagoeneko 600 karga baino gehiagoko bolumena lortu zen, horien erdia ultrasoinuko garbigailuan. Guztira, joan den hilean 1.950 kaxa kirurgiko eta 2.600 material solte garbitu ziren.

Lehen mailako Arreta zentroen esterilizazio prozesuen zentralizazioa

B Nafarroako Ospitaleguneko garbiketa-zentral berria Osasunbideak bultzatutako plan handiago baten barruan dago, Nafarroako osasun-sistema publikoan erabiltzen diren material guztietan aplikatzen diren garbiketa eta esterilizazio prozesuak homogeneizatzeko eta zentralizatzeko, segurtasun-mailak handitzeko helburuarekin.

Hartutako neurrien artean nabarmentzen da Lehen mailako Arretako zentroetan eta kontsultategietan egiten ziren esterilizazio-prozesuen aldaketa nabarmentzen da, erreferentziako ospitaleetara. Horrela, B Ospitaleguneak bere gain hartu ditu Iruñeko Osasun Arloko zentro eta kontsultategietan erabiltzen diren materialen esterilizazioa; "Reina Sofía" ospitaleak Tuterako Osasun Arloko zentroek deribatzen dizkioten tresnak tratatzen ditu, eta Garcia Orcoyen Ospitaleak Lizarrako Osasun Arlo guztiari dagozkionak.

Gaur egun, Nafarroako ospitale-sare publikoak bost esterilizazio-unitate ditu, horietatik, hori, Nafarroako Ospitalegunean (A-Nafarroako Ospitalegunea, B-Nafarroako Ospitalegunea eta Ubarmin), beste bat "Reina Sofía" Ospitalean eta bestea "García Orcoyen" Ospitalean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa