(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntza eman die zinemaren sektoreko 16 proiekturi
osteguna, 2017.eko urriak 19


Diru-laguntzen lau deialdirekin 185.154,02 euroko laguntzak eman dira


Kulturak laguntzak eman dizkie zinema-sektoreko 16 proiekturi diru-laguntzen lau deialdiren bitartez.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak zinema-sektorean laguntzak eman dizkie 16 proiekturi, gai horretako diru-laguntzen lau deialdiren bitartez. Zehazki, film luzeen hiru proiektuk eta bost film laburrek jaso dute diru-laguntza.

Halaber, laguntzak eman zaizkie film luzeak egiteko bi proiekturi, eta sei enpresak eta profesionalek ere diru-laguntza jaso dute Nafarroan jaialdiak eta lehiaketak antolatzeko eta garatzeko, eta azoketan, jaialdietan eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko.


Proiektuentzat guztira 185.154,02 euroko laguntzak eman dira.

Hiru film luze

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak urte anitzeko deialdiaren ebazpena eman du (2017/2018); deialdi horren xedea da fikzioko, dokumental gisako edo animazioko film luzeen produkzioa diruz laguntzea. Film luzeak 60 minutukoak edo gehiagokoak izan beharko dute, eta zine-aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman jendaurreko emanaldi komertzialak egiteko izango dira. 76.278,12 €-ko laguntzak eman zaizkie hiru proiekturi.

Ignacio Leuzaren El drogas, el documental, film luzea Enrique Villarreali, pertsonari eta artistari buruzko pelikula dokumentala da; bertan, haren ibilbidea, proiektuak, musika, poesia, elkarrizketa, munduarekiko eta bizitzarekiko ikuspegia eta lagunak jorratzen dira.

Bestalde, Hiruki Filmak enpresaren Enero lana bizitzearen inguruan bi emakumek egiten duten hausnarketa da. Hartu dituzten aukerek orain diren pertsona izatera eraman dituzte.

Azkenik, Arquetipo Comunicación-ek ekoiztutako Basque Selfie filma Agusek eta haren Korrontzi taldeak mundu osoan izandako bizipenetan oinarritzen da, eta "etxeak" esan nahi duenaren eta aurreko generazioen ondarearen balioak sortzen duen sentimendu itzelaren arteko hausnarketa egitera bultzatzen du.

Bost film labur

Era berean, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 2017an eta 2018an film laburren ekoizpena diruz laguntzeko urte anitzeko deialdia ebatzi du. Deialdiaren helburua da fikziozko, dokumental gisako, esperimentazioko eta animazioko obrak produzitzeko edo telebista-produkzioak egiteko laguntzak ematea. Film laburrak 60 minututik beherakoak izan beharko dute, eta jendaurrean emanaldi komertzialak egiteko erabiliko dira. Deialdi honetan honako proiektu hauek izan dira onuradunak:

Los últimos de la mejana, Ultreia Films etxeak ekoiztua. Artisau-baratzea eta elikadura osasuntsua kontzeptu gastronomiko berean batzen ahalegintzen da. Lanaren asmoa da Nafarroako Erriberako baratzak berreskuratzea bultzatzea eta elikatzeko ohitura osasungarriagoetara itzultzeko beharraz sentsibilizatzea.

Maddi Barberren Urpean, Lurra film labur dokumentala da, eta, bertan, Itoizko urtegiaren inguruko eraikuntza jorratzen du; zehazki, nolako eragina izan duen zona horretako ingurunean.

En buen sitito Producciones etxeak ekoitzitako Entzun lana dokumentalean musikaren potentziala erabiltzen da hurbileko baina ezagutzen ez den errealitate soziala agertzeko. Entzun hitzarekin ikusleari honako hau esan nahi dio: "Entzun musika, entzun pertsonak".

Mª Pilar Múgicaren Penitencia film laburraren xedea da herritarren artean hausnarketarako tartea sortzea eta baztertze-baldintzen eta gizartearen berdintasunik ezaren inguruan eztabaida proposatzea.

Ignacio Leuzak Born in Gambia izeneko filmean haurrek Gambian jaiotzean izaten dituzten arazo nagusien berri ematen digu; alegia, mutilazio edo ablazio genital femeninoa bezalako praktika kaltegarriak, derrigorrezko ezkontza edo haurren ezkontza, sorginkeria-errituak, e.a.

Film luzeen garapena

Bestalde, 2017an film luzeen proiektuak garatzeko jarritako diru-laguntzen deialdia ere ebatzi da; hots, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak abian jarritako deialdietariko bat. 20.000 euroko laguntzak eman zaizkie ondorengo proiektuei:

Alde batetik, Bolo Audiovisual SL-ri eman zaio Todos para uno film luzea garatzeko. David Ilundáinen pelikula honetan, haurren eta gazteen etorkizunari begira, eskolak eta hezkuntzak betetzen duten rola eztabaidan jartzen da; izan ere, datozen lanak ezezagunak dira, eta egitura sozialak edo antolakuntzakoak etengabe aldatzen ari dira, askotan teknologiaren aurrerapenak gaindituta.

Halaber, laguntza jaso du Arena Comunicación Audiovisual SLren Tu familia filmak. Bertan, pertsona baten bizitza osoa kontatzen du, jaiotzen den unetik hiltzeko unera bitarte, eta dena ingurune gertukoenean gertatzen da, familian. Pelikulak historia bakarra kontatzen du, eta ikuspegi benetan intimotik egiten du, emoziorik sakonenetik eta oso familiarteko guneetatik.

Nafarroan jaialdiak eta lehiaketak antolatzea eta garatzea eta erkidegotik kanpo parte hartzea

Azkenik, baita ere ebatzi da zinematografiako enpresei eta profesionalei Nafarroan egiten diren jaialdiak eta lehiaketak antolatzeko eta garatzeko eta, 2017an, azoketan, jaialdietan eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko egiten zaien laguntza-deialdia. Deialdi honetan, 23.585 €-ko laguntzak eman dira.

Nafarroan jaialdiak eta lehiaketak antolatzeko eta garatzeko modalitatean, honako hauei eman zaizkie laguntzak: Artyco SI, Nafarroako Anime Jaialdia antolatzeko; Irudia eta Soinua Irakaskuntza Zentroa, SL–CTL Ikus-entzunezko Sormenaren Europako Lehiaketarako, "CTL 59 segundos"; eta Navarra de Cine SL Iruñeko Zinemaldiaren EDUCACTIF atalerako.

Azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko modalitateari dagokionean, hiru enpresak eta profesionalek jaso dituzte laguntzak: Arena Comunicación SL, hauetan parte hartzeagatik: European Film Market 2017, East Doc Platform 2017, Sunny Side of the Doc 2017 eta Lau Haizetara-Zinemaldia 2017.

Golem Distribución SL, ondorengoetan parte hartzeagatik: Berlingo Nazioarteko Zinemaldia (European Film Market), Cannesko Jaialdia (Marché du film) eta Donostiako Zinemaldia.

Joaquín Pascual Pérezek ere jaso du laguntza Donostiako Zinemaldian eta Sitgesko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa