(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

PyireneFP Lanbide Heziketako Europako proiektuaren bilera egiten ari dira Iruñean osteguna, 2017.eko urriak 19


Nafarroa, Euskadi, Katalunia, Aragoi eta Akitaniako Lanbide Heziketako arduradunak ari dira gaur eta bihar PyireneFP proiektua lanean


PyireneFP-ren bilera

Nafarroa, Euskadi, Katalunia, Aragoi eta Akitaniako ordezkariak. ( irudia handitu )

Bartzelonan, Toulousen eta Zaragozan elkartu ondoren, Iruñean ari dira gaur eta bihar Nafarroa, Euskadi, Akitania, Aragoi eta Kataluniako Lanbide Heziketako ordezkariak, PyireneFP europear programan lanean.

Espainia, Frantzia eta Andorrako lurraldeak elkarlanean aritzeko POCTEFA programaren barruan sortu da PyireneFP proiektua; Pirinioen alde bietako lanbide heziketa zentroen elkarlana sustatzeko eta elkarlanean indartzeko ikasle nahiz irakasleen formazioan. Gaur eta bihar Hezkuntza Departamenduaren egoitzan ari dira lanean Nafarroa, Katalunia, Euskadi, Aragoi eta Akitaniako Lanbide Heziketako ordezkariak.

Gaurko saioan zentroen formazio eskaintzak antolatzeko moduak aztertu dituzte, lanbide heziketako ikasleak leku batetik bestera mugiarazteko eta batean zein bestean ikasitakoa aintzat hartzeko modua egiteko.

Zehazki 452 ikasle mugiaraziko dira 2018an eta 144 irakasleri emango zaie formazioa orientazio profesionalean eta mugaz gaindiko mugikortasunean. Nafarroak 30 hezitzailerekin eta 110 ikaslerekin lan egiteko konpromisoa hartu du.

Nafarroako Hezkuntza Departamenduko Lanbide Heziketa Zerbitzu-zuzendari Esther Monterrubiok azaldu bezala, asmoa da “mugikortasunean eta orientazio profesionalean adituak izango diren hezitzaileak trebatzeko plana sortzea”.

Proiektuak, hain justu, emaitza horixe proposatzen du: formatzaileak eta orientatzaileak trebatzea, eta lanbide heziketa ikasleak mugiaraztea lurraldeen artean, beste herrialdeetako enpresetan treba daitezen edo Pirinioen bi aldeetako ikastetxeen hezi daitezen, beti ere, han egingo duten trebakuntza hori egiaztatzeko aukera emanez, lurralde guztietan baliagarria izan dadin. Era horretan, lortuko da ikastetxeen arteko sarea sortzea eta mugaz gaindiko informazio eta orientazio profesionaleko unitateak izatea, ikasle eta langileen mugikortasuna errazteko.

Proiektuak 1300 pertsona artatzea aurreikusten du 3 urteko epean, Katalunian, Akitanian, Aragoin, Euskadin eta Nafarroan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa