(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urriaren 25era arte egongo da zabalik banku publikoan nazioarteko erreferentzia diren esperientzien jardunaldian izena emateko epea asteartea, 2017.eko urriak 17


Urriaren 27an, Alemaniako, Herbehereetako eta Italiako eskualde-bankuetako exekutiboek beren erakundeen funtzionamendua azalduko dute


Banku publikoari buruzko jardunaldia urriaren 27an izango da Iruñeko Planetarioan, eta 25era arte eman ahal izango da izena. Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) bidez, eta eskualde-banku publikoetako hiru exekutibok parte hartuko dute, beren erakundeen ezaugarriak eta negozio-ereduak azaltzeko.

Goizeko 9etan hasiko da jardunaldia, Planetarioko Ibn Ezra aretoan, eta izena ematen duen edonork parte hartu ahal izango du (gehienez 150 pertsona).

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik emango dio hasiera jardunaldiari, eta mahai-inguru bat ere izango da, UPNAko irakasle Mikel Casaresek moderatua.

Jardunaldiaren alderdi berritzaileenetako bat hitzaldietan dago. Hauek izango dira hizlariak: Investitionsbank Berlin (Alemania) erakundeko Banku Saileko zuzendaria, Matthias von Bismarck-Osten; BNG Bank (Herbehereak) erakundeko Sektore Publikoko eta Egitura Finantzarioko zuzendaria, Edwin van Veenhuizen; eta Finlombardako (Lonbardia-Italia) zuzendariorde nagusia, Francesco Acerbi.

Berlingo Investitionsbank erakundeko Bankuko exekutiboak erakundearen helburu soziala azalduko du, Berlingo estatu federalaren enpresa-garapeneko banku gisa, baita erakundearen arau-esparrua ere, Kontrol Agintaritza Finantzario Federalaren (BaFin) kontrolpean dagoena. Von Bismarck-Ostenek hainbat alderdiri buruzko datuak emango ditu: bankuaren finantza-bolumena, start up enpresei (alegia, goraka doazen enpresei, batez ere teknologiaren arlokoei) eta ETEei ematen dien laguntza, eta etxebizitza. Beste gai batzuk ere aztertuko ditu, hala nola erakundearen birfinantziazioa, funtsak lortzeko modua, eta langile kopurua eta haiek bankuaren egituran duten eginkizuna.

Bestalde, BNG Bank (Herbehereak) erakundeko ordezkariak erakundearen historia kontatuko du, akziodunen osaera aurkeztu (% 50 Estatua, eta gainerako % 50a tokiko gobernuak), eta finantza-jardueraren eremua zein den azaldu (kasu honetan, publikoa bakarrik da, eta gobernuaren politikei lotuta dago). Orobat, Van Veenhuizenek beste gai batzuei ere helduko die, besteak beste, funtsak lortzeko iturriak, bezero nagusien taldeak, bermeen sistema, egoitza, langileak eta, oro har, erakundearen antolaketarekin erlazionatutako alderdi nagusiak.

Finlombarda (Italia) gizarte-garapenerako Lonbardiako eskualdeko finantza-erakundeko zuzendariorde Francesco Acerbik erakundearen bolumenari buruzko kopuruak eskainiko ditu hitzaldian: langileak, kapitala, 2016an egindako eragiketen zenbatekoa edo Italiako eskualdeko finantza-tresna nagusi publikoaren aktiboak. Halaber, jarduera nori zuzentzen dion eta zer kontrol eta gainbegiratze egiten dizkioten azalduko du.

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak zenbait ekintza jarri ditu martxan banku-erakunde publiko bat sortzea bideragarria den ala ez aztertzeko. Jardunaldi hau antolatzeaz gain, Foru Gobernuak bi azterlan egiteko ere eskatu du: batean, Bizilan enpresari agindutakoan, Foru Erkidegoko hainbat eragileren iritzia bilduko da, jakiteko zer eremu ekonomiko eta sozialetan izango litzatekeen onuragarria banku publiko bat sortzea; eta, bestean, UPNAko Zientzia Juridikoen Fakultateko katedradun Fernando de la Huchak eta Rafael Larak egindakoan, bideragarritasun juridikoa aztertuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa