(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako biztanleen osasunari buruzko zonakako "argazkiak" aurkeztu ditu Osasun Komunitarioko Behatokiak asteartea, 2017.eko urriak 17


Guztira 21 adierazle sozial, demografiko, bizitza-estiloen, gaixotasunen eta heriotzen adierazleak aukeratu ditu, osasunean tokiko ekintza sustatzeko azken helburuarekin


Osasun Komunitarioko Behatokiak Nafarroako Oinarrizko 57 Eremuen osasun-profilak egin ditu, eta horretarako, 21 adierazle soziodemografiko, bizitza-estiloen, morbilitate eta hilkortasunaren adierazle barne hartu ditu. Era berean, Osasuneko Aktiboen Mapak ere egin dira.

Horrela eman dute ezagutzera gaur goizean Parlamentuko egoitzan Fernando Dominguezek, Osasun Departamentuko kontseilariak, Maria Jose Perez Jarautak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, eta Koldo Cambrak, Komunitateko Osasuna Sustatzeko zerbitzuko buruak. Dominguez kontseilariak azpimarratu duenez, "bi tresna hauek izugarri erabilgarriak dira osasun arloko tokiko ekintza sustatzeko eta hobetzeko. Horrela proposatzen du Osasunaren Mundu Erakundeak Osasun Komunitarioko Behatokiei dagokienez. Bere helburua parte hartzen duten eragile guztiei osasun-adimenik onena ematea da, ekintzarik onenak eta eraginkorrenak bideratzeko. Azken finean osasuna eraikitzea eta hobetzea da helburua".

Oinarrizko Osasun Eremuko eta bere aktiboen 57 profilen txostenak

Behatokiak 57 Oinarrizko Osasun Eremuen osasun-profilak egin ditu. Txosten sintetikoak dira, eta erraz interpreta daitekeen informazio bat ematen dute oinarrizko eremu bakoitzaren osasun-egoerari buruz, gainerakoekin alderatuz. Barne hartzen dira informazio orokorra (biztanleak, hedadura, eremua eta piramide demografikoa), osasuna eta ongizatea mantentzeko eta sortzeko dauden baliabideak eta adierazleen laburpena eta interpretazioa.

Guztira 21 adierazle aukeratu dira, bost taldetan sailkatuta: faktore soziodemografikoak (jaiotze-tasa, 14-19 urteko amen jaiotzak, lehen mailako ikasketen mailarik handiena duten gazteak, langabezia-tasa, pobrezia handiko arrisku-tasa, dementzia senileko indizea, 80 urtetik gorako emakume bakarreko familiak); bizitza-estiloak (edoskitze natural partziala edo osoa 6 hiletan, egoneko bizitza gazteetan (14-29 urte), alkoholaren kontsumo handia gazteetan (14-29 urte), eguneroko tabako-kontsumoa gazteetan (14-29 urte), eguneroko tabako-kontsumoa, emakumeek antsiolitikoak eta antidepresiboak kontsumitzea, gizonek antsiolitikoak eta antidepresiboak kontsumitzea); morbilitatea (haurren obesitatea egotea (0-5 urte) eta diabetes diagnostikatu duten pertsonak egotea); osasun-sistema (diabetikoak, HbA1c neurtuz, eta tentsio arteriala neurtuta duten hipertentsiboak); eta hilkortasuna (bizi-itxaropena jaiotzean emakumeengan eta bizi-itxaropena jaiotzean gizonengan).

Horrez gain, eremu bakoitzaren osasunari buruzko "argazki" bat eskaintzen du, erraz uler daitekeen semaforo gisa, eremu bakoitzaren emaitzak Nafarroako batez bestekoarekin eta beste eremu batzuekin konparatuz. Argazki horrek osasun hobea lortzeko jarduerarik onenak ematen ditu.

Oinarrizko eremuen araberako adierazleen aldakortasunari dagokionez, neurri handian adierazle sozioekonomikoetan gertatzen da (14-19 urteko amen jaiotzak, jaiotza-tasa, mendekotasun senileko indizea eta pobrezia handiko arrisku-tasa). Horren aldean, aldakortasuna txikiagoa da bizitza-itxaropenean jaiotzean. Osasun-adierazleei dagokienez, haurren obesitateak aldakortasun handiagoa du eremuen artean, eta eguneroko tabako-kontsumoak alderik txikienak ditu.

Adibide gisa, azterlanean jasotzen da Buztintxuri, Uharte eta Segundo Ensanche eremuetan Nafarroa osoko haur-obesitaterik (0-5 urte) txikiena dagoela. Horren aldean, Foru Komunitateko beste eremu batzuetan Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutakoak baino askoz ere tasa handiagoak dituzte, Iparraldean bereziki.

Behatokiko webean adierazleen gaikako mapak kontsultatu ahalko dira hemendik gutxira; baita aplikazio interaktibo batera sartu ere.

Gaur aurkeztu den bigarren tresna "Osasuneko aktiboak" direlakoak dira, hau da, eremu bakoitzean biztanleen osasuna mantentzeko eta hobetzeko dauden baliabideen bilketa, hala nola ariketa fisikoa egiteko eremuak, gizarte-laguntzako taldeak, eskola osasungarriak edo ostalaritza-zerbitzu arduratsuak besteak beste.

Ekintza-lerro berria osasun arloko gizarte-ekintza laguntzeko eta hobetzeko

Adierazi denez, osasuna adierazle guztiak bilduz eraikitzen da (bizitza-estiloak, gizarte-sareak eta komunitateko laguntza-sareak, adierazle sozialak, ekonomikoak, hezkuntza-adierazleak, kultura-balioak eta abar). Funtsezkoa da osasuneko gizarte-ekintza laguntza eta hobetzea, lan integratu baten ikuspegitik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuaren eta Osasunbideko Lehen mailako Arretako Zuzendaritzaren artean.

Lehen mailako Arretako Estrategi berriak komunitateko esku-hartzea eta lana barne hartzen ditu lehentasunezko lan-ildoetako bat gisa. Halaber, Osasun Publikoaren Planak eta gaur egungo lanak osasun arloko tokiko ekintzari laguntzeko bi proiektu barne hartzen dituzte: batetik, Osasun Komunitarioko Behatokiaren ataletik, datu hobeak eman ditzakeena (Osasun Eremuko profilak eta Osasuneko Aktiboen Mapak); bestetik, Osasuna Sustatzeko Ataletik, komunitateko esku-hartze metodologiarik onenak ekartzen dituena, baita zenbait material, gida eta lan-protokoloak, baliabide tekniko eta ekonomikoak ere.

Eremuetako osasun-profilak, komunitateko lan-metodologiak eta dauden laguntza-baliabideak ezagutzera emateko, ostegun honetan, Tuteran, aurreikusitako sei lan-saioetatik lehenengoa emango da ostegun honetan: "Tokiko osasun hobea eraikitzen: laguntza-baliabideak". Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Lehen mailako Arretak antolatuta eta garatuta, udaletako, osasun-zentroetako eta udaleko gizarte-zerbitzuen alkate, zinegotzi eta profesionalentzat dira. Bilera horiek eragile guztien eginkizun garrantzitsua zein den jakiten ere lagunduko dute, tokiko osasun hobea eraikitzeko. Bestalde, eremu bakoitzean dauden esku-hartze aukerak ere emango dira.

Urriaren 25erako eta azaroaren 2 eta 8rako saioak antolatu dira Iruñeko Eremuan, urriaren 26an Lizarran eta azaroaren 16an Tafallan.

Osasun Komunitarioko Behatokia proiektu estrategiko gisa

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Osasun Komunitarioko Behatokia abian jarri zuen 2016ko azaroan, eta legealdi honetan proiektu estrategikoetako bat izan zen, OMEren gomendioei jarraituz. Erakunde horrentzat "osasun adimena" ematea da komunitateko osasun-behatokien eginkizun orokorra, tokiko osasun beharrei eraginkortasunik handienarekin erantzuteko, bestelako sektore, erakunde, elkarte, enpresa eta gizarte zibilen artean.

Tresna horren helburua da Nafarroako osasun kolektiboari buruzko informazio guztia sortzea, aztertzea, biltzea, antolatzea eta jakinaraztea. Horrela, administrazio publikoek eta beste osasun-eragile batzuek beraien politikak eta jarduerak lurralde-eremu bakoitzaren egoerara egokitu eta desberdintasunak murriztuko dira.

Biztanleen osasunean eragina duten gizarte- eta ingurumen-faktoreen, morbilitate, hilkortasun adierazleen, haien bilakaeraren azterlan sistematikoak eta osasuneko desberdintasunen azterketa dira Behatokia osatzen duten informazio-oinarri nagusiak. Ezinbestekoa da osasunarekin zerikusia duten errealitate horiek guztiak ezagutzea programa, plan eta politika egokiak eta eraginkorrak egiteko esparru honetan.

Horrela, Osasun Komunitarioko Behatokiak hiru esparrutan nagusiki egiten ditu azterketak eta txostenak: profila eremu geografikoen, osasun-gaien eta osasuneko aktiboen arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa