(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Príncipe de Viana" aldizkariak aita Tartsizio Azkonakoaren artikulu argitaragabeak bildu ditu ale monografiko batean astelehena, 2017.eko urriak 9


Funtsean, lau gaitan sailkatzen dira haren ikerketak: gai orokorrak, Nafarroarekin zerikusia dutenak, frantziskanismoa eta tokiko gaiak


Roldán Jimeno, "Príncipe de Viana" aldizkariko argitaratzaileen burua, aita Tartsizio Azkonakoarekin batera. ( irudia handitu )

Kultura Zuzendaritza Nagusiak "Príncipe de Viana" aldizkariaren ale berria aurkeztu du gaur goizean. Ale monografikoa da, Tartsizio Azkonakoa apaiz nafarrari buruzkoa (Jesús Morrás Santamaríaren goitizen erlijiosoa). Ikerlari eta historialari ospetsua da, Kulturako Vianako Printzea saria bereganatu zuen 2014an, eta Historiaren Errege Akademiako kidea da.

Ale horretan, Tartsizio Azkonakoaren artikulu argitaragabeak daude, lau arlo tematikotan banatuta: gai orokorrak, Nafarroako gaiak, frantziskanismoa eta tokiko gaiak.

Laneko azalpen biografikoaren egile José Ángel Echeverríak adierazi bezala, batez ere Errege-erregina Katolikoen erreinaldiari buruzko azterlanengatik da ezaguna. Hain zuzen ere, aita Tartsizioren izena Elisabet Katolikoa erreginaren biografiari lotuta geratu da betirako, baita haren erreinaldiaren azterlanari lotuta ere, alderdi askotan orain arteko zehatzena baita (errege-ogasuna, Inkisizioa…). Zenbait ordena erlijiosoren erreforma ere aztertu zuen, baita garrantzi historiko handiko pertsonaia batzuk ere, hala nola anaia Fernando Talaverakoa edo Joana Gaztelakoa.


Tartsizio Azkonakoa lanaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

XV. eta XVI. mendeetako Gipuzkoako gaiek beste bloke bat osatzen dute, eta Nafarroaren konkistarekin dute zerikusia. Azken urteotan landu dira, eta Nafarroa konkistatzea eta Gaztelari atxikitzea justifikatu zuten buldak dituzte hizpide. Echeverríaren arabera, beste gai batzuk «mikrohistoria» dira, esaterako, haren herriari (Azkona) eta Deierriri buruzko azterlanak, eta XVI. eta XVII. mendeetako Iruñeari eta harresiz kanpoko auzoei buruzko entseguak.

Beste azterlan multzo handi batek Nafarroa-Kantabria-Aragoiko probintzia kaputxinoaren historiarekin du zerikusia, baita bertako komentu eta pertsonaiekin ere. Azterlan horietako batzuk oso garrantzitsuak dira historikoki, besteak beste, Nafarroako eta Kantabriako probintzia zaharra nola sortu zen aztertzen dutenak. Azkenik, idazkien laugarren taldea ohar nekrologikoak eta bibliografikoak dira, aita Tartsiziok probintzia kaputxinoaren aldizkari ofizialerako (1946-2011) idatzitakoak.

Horren harira, hainbat arrazoirengatik argitaratu gabe geratu zitzaizkion entseguak argitaratu dira, eta haiek ere ikerketa historikoan landu ohi dituen gaiei buruzkoak dira: Elisabet Katolikoaren bizitza eta erreinaldia, eta haren inguruko pertsonaia nagusiak; kaputxinoak eta Nafarroa (hain zuzen ere, Maracaiboko misioa; aduanei buruzko Erronkariko Ibaxaren irudikapena, aita Tomás Burgikoak idatzitakoa; eta San Pedro parrokia); Iruña (merkatarien kofradia, komentu frantziskotarrak) eta kaputxinoen komentuaren alboko harresiz kanpoko auzoak (Juslarrochako ortuzainak); azkenik, ale monografikoko artikuluan artean, Nafarroako mikrohistoriari buruzko azterlan laburrak ere badaude, haren herriari (Azkona) eta Deierriri buruzko monografiak aurkezten edo berreskuratzen dituztenak.

Ale horretan dago, orobat, Leiren eman zuen hitzaldia, 2014an Kulturako Vianako Printzea saria eman ziotenekoa.

Urteko lehenengo alea denez, «Los trabajos y los días» atala ere badago, eta, bertan, 2016ko Nafarroako kultura-jarduera berrikusten da.

Guztira 382 orrialde ditu liburuak, eta 8,40 € kostatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa