(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarrei arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
Uztailaren 1etik abuztuaren 15era, astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia
Uztailaren 17tik abuztuaren 31era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 14:30ak artean (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripearen aurkako txertoari esker 150 heriotza eta beste horrenbeste ospitaleratze inguru saihestu ziren iaz ostirala, 2017.eko urriak 6


Datorren urriaren 16an txertaketa kanpaina hasiko da eta bereziki 60 urtetik gorako pertsonentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat, haurdunentzat eta osasun arloko langileentzat izango da


Transcripción textual del video

Nafarroan iaz urte-sasoiko gripearen aurkako txertaketa-kanpainan 150 heriotza eta beste hainbeste ospitaleratze inguru saihestu ziren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) egindako azterlan baten arabera. Horrez gain, diotenez, txerto horrek ekartzen duen babesari esker, arrisku handiko faktoreak dituzten pertsonen 350 kontsulta gutxiago egon ziren lehen mailako arretan.

txertoa

Sanitario bat txertoa jartzen.

Nafarroan iaz urte-sasoiko gripearen aurkako txertaketa-kanpainan 150 heriotza eta beste hainbeste ospitaleratze inguru saihestu ziren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) egindako azterlan baten arabera. Horrez gain, diotenez, txerto horrek ekartzen duen babesari esker, arrisku handiko faktoreak dituzten pertsonen 350 kontsulta gutxiago egon ziren lehen mailako arretan.

Datu horiek gaur eman ditu Osasun Departamentuak, 2017-2018ko urte-sasoiko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina berriaren aurkezpenean, datorren urriaren 16an hasi eta azaroaren 30ean amaituko dena. Txertatuko direnen artean daude 60 urtetik gorako pertsonak, haurdun dauden emakumeak eta gaixo kronikoak, osasun arloko langileekin eta irakasleekin batera. Azken horiek iaz hasi ziren saren kanpaina horretan. Guztira, gripearen aurkako 120.000 txerto-dosi erosi dituzte, eta gastua 324.480 eurokoa izan da (2,70 euro dosiko).

Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek, ISPLNko zuzendari kudeatzaile María José Pérez Jarautak eta gaixotasun kutsakorren eta txertaketen ataleko buru Aurelio Barricartek gaur egindako prentsaurrekoan gogoratu dute gripearen aurkako txertoa hartzea garrantzitsua dela, heriotza-tasa, gaixotasun horrekin lotutako gaixotze-tasa eta herritarrengan duen eragina txikiagotzeko.

Txertaketa-kanpaina funtsean osasun-zentroen bitartez egingo da. Gripearen aurkako txertoaz gain, 65 urtetiko gorakoei eta aurretik hartu ez duten eta arriskua duten pazienteei txerto pneumokozikoa jarriko zaie, bizitzan behin bakarrik jartzen delako.

Txertoa hartuko duten pertsonak

Kanpainaren helburua da hiru biztanle-talde babestea: pertsonarik ahulenak eta gripea izaten badute konplikazioak izateko arrisku handiena dutenak, gripea arrisku handiko talde horri kutsatu ahal dioten pertsonak eta bere lanbidea dela-eta, komunitateari funtsezko zerbitzuak ematen dizkioten langileak.

Konplikazioak izateko arrisku handia duten pertsonen taldean hauek daude: 60 urtetik gorakoak, haurdunaldiko edozein alditan dauden emakumeak, helduak eta gaixo immunodepresiboak edo gaixotasun kronikoak dituztenak (gaitz kardiobaskularrak, neurologikoak, arnas arazoak, diabetes, obesitate morbido, giltzurrun-gutxiegitasuna, minbizia edo zenbait arazo kognitibo, bestelako gaixotasunen artean) eta edozein adineko gaixo kronikoak artatzen dituzten egoitzetan, erakundeetan edo zentroetan bizi direnak. Talde honetan 6 hilabete eta 18 urte bitarteko neska-mutilak eta nerabeak daude, aspirina hartzen tratamendu luzean daudenak. Aldizkako jarraipen medikoa behar duten edo azken urtean ospitaleratu duten pertsonei arreta berezia jarriko zaie.

Bestalde, gripea igortzea saihesteko txertoa hartzera deitu duten taldean daude: medikuak, erizainak eta arrisku handiko pertsonak artatzen dituzten ospitale barruko eta ospitalez kanpoko langileak, geriatrikoetan edo egoiliarrekin zuzenean dauden gaixo kronikoen zainketarako zentroetan lan egiten duten pertsona, etxean zainketak ematen dituztenak edo arrisku handiko pazienteekin bizi direnak.

Azkenik, gomendatzen da oinarrizko edo funtsezko langileak ere txertatzea, hala nola edozein hezkuntza-mailako irakasleak, osasun-larrialdietako zerbitzuetan, babes zibileko zerbitzuetan, Estatuko segurtasun indar eta kidegoan lan egiten duten pertsonak, Suhiltzaileak, espetxeetako edo ebazpen judizialaren ondorioz barneratzeko zentroan daudenak.

Nafarroako Gobernuaren web-orriko atal batean, gripea prebenitzeko eta tratatzeko informazio praktikoa ematen zaie herritarrei, ohiko galderei erantzunak emanez, gaixo badaude jarraibideak eta kutsatzea saihesteko neurriak ere emanez. Informazio gehiago nahi bada, ohiko kontsultategi medikoko edo osasun-zentroko langileei galdetu ahal zaie. Horrez gain, osasun-aholkurako 848 42 78 88 telefonoa ere dago eskuragarri gripea tratatzeko galderak egiteko, edo kontsulta mediko batera joateko edo ez zalantzarik balego argitzeko (14:30etik 21:30era astean zehar, eta 08:00etatik 22:00etara asteburuetan eta jaiegunetan).

Ohikoa denez, Osasunbideak laguntza-unitatea indartuko du maila desberdinetan. Horrela, gripea duten pazienteak artatzeko eskaera handiak daudenean neurri egokiak hartuko ditu, bai lehen mailako arretan, bai ospitale-sarean eta ospitalez kanpoko larrialdi-zentroetan.

Guztira 120.439 txerto eman ziren 2016an

Nafarroan 1990. urtetik gripearen aurkako urteko txertaketa-kanpainak egiten dira udazkenean. Azkenengoan, 2016-2017 urte-sasoiari dagokionean, 120.439 txerto-dosi eman ziren, hots biztanle guztien % 18,84ri eman zioten, ISPLNk emandako datuen arabera. Lehen mailako arretako sare publikoan emandako dosien arabera, 65 urtetik gorakoen artean, % 57ri eman zioten txertoa.

Iaz denboraldian 12.369 gripe-kasu aitortu ziren (20, 1.000 biztanleko), aurreko ekitaldian baino 5.000 gutxiago, 17.357 izan zirelako. Kasu kopuruari erreparatzen badiogu, gutxi izan dira, hala ere ondorioak aurreko urteetan baino larriagoak izan ziren. Horrela, gripearengatiko ospitaleratze gehiago egon ziren (526, aurreko denboraldiko 426ren aldean) eta heriotza gehiago ere bai (35, aurreko ekitaldiko 19ren aldean).

Atalase epidemikoa abenduaren amaieran eta urtarrilaren hasieran izan zen, eta Lizarrako eremuan izan ziren kasurik gehien. Han, urtarrilaren hirugarren astean 1.910 kasu izan ziren (304,7 kasu 100.000 biztanleko).

Gaixotasun horrengatik ospitaleratze proportziorik handia izan zuen taldea 80 urtetiko gorakoena izan zen (830 ospitaleratze 100.000 biztanleko).

Prebentzioa eta gripea duten pertsonen arreta

Urte-sasoiko gripea bat-batean hasten den gaixotasun infekzioso birikoa da, airetik kutsatzen da, bereziki eremu itxietan dauden pertsonen artean. Funtsean pertsona batek bestea kutsatzen du, eztul egitean edo usin egitean botatako partikulen bidez. Partikula horiek ez dira esekita geratzen eta kutsatzeko hurbileko kontaktua egon behar du (1-2 metro). Denek erabilitako azalerak zeharka ukitzeagatik ere kutsa daiteke, birusa zenbait ordu edo egunetan egon daitekeelako giro hotz eta hezetasun baxukoetan.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) urte-sasoi bakoitzerako gomendatutako anduiekin txertatzeaz gain, gripearen birusaren hedapena murrizteko komenigarriena da higiene-neurri orokorrak hartzea. Horien artean barne hartzen dira eztul edo usin egotean ahoa eta sudurra estaltzea, bai paperezko zapi batekin edo ukondoaren barruko aldearekin, eta eskuaz maiz garbitzea, minutu bat gutxienez. Komeni da jende asko dagoen eremu itxietan ez egotea gripe kasu gehien dauden aldietan.

Gripearen inkubazio-aldia egun bat eta hiru artekoa da, eta kutsatze-aldia hiru eta bost artekoa da gaixotasuna hasten denetik, helduengan; hiru eta zazpi egin artekoa gaixotasuna hasten denetik adingabeengan. Sintomarik ohikoenen artean barne hartzen dira sukar handia, ondoez orokorra, hotzikarak, buruko eta muskuluetako mina, sudur-kongestioa, eztarriko narritadura eta eztula. Sukarra astebetean joaten da normalean, baina beste sintoma batzuk, hala nola nekea, eztula eta kongestioa bi astera arte jarrai daitezke.

Haurren artean, arazo gastrointestinalak (goragalea, gorakoa edo beherakoa) ager daitezke; adinekoen artean, berriz, ohikoagoa da arnasteko arazoak agertzea, mendeko patologiek okerrera egitea edo sukarrik ez egotea. Konplikaziorik ohikoenak dira lehen mailako pneumonia birikoa edo bigarren mailako arnas infekzio bakterianoa. Horrek, pneumonia ere eragin dezake.

Kasu gehienetan, gripea gainditzeko nahikoa da etxean atseden hartzen geratzea eta tratamendu sintomatikoa analgesikoekin edo antitermikoekin egitea. Tabakoak arnas infekzioak okerragotzen ditu, organismoaren berezko defentsa-mekanismoak ahultzen dituelako, beraz, erretzaileei ez erretzea gomendatzen zaie, konplikazioak prebenitzeko. Birikoa denez, ez dago gripearen tratamendu antibiotikorik, ez delako eraginkorra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa