Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak proiektuak partaidetza-planean aurreikusitako bigarren informazio-saioan bildutako datuak helaraziko dizkie herritarrei
Datorren asteazkenean, 18:30ean, Iortia Kultur Gunean, Garapen Ekonomikorako Departamentuak Nafarroako trenbide-korridorearen proiektuari buruz eskuragarri dagoen informazioa ematen duen foro ibiltariaren bigarren jardunaldia izango da.
Manu Ayerdik, lehendakariorde ekonomikoak, bere Departamentuak azpiegitura honi buruz dituen datuak eta aurreikuspenak eramango ditu Sakanara. Informazio-saioen txanda joan den asteazkenean hasi zen Iruñean, eta Altsasun egon, datorren asteetan antzeko saioak egingo dira Castejonen, Tuteran eta Tafallan. Gainerako saioetan bezala, sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.
Gogoratu behar dugu Gobernuak hil honen hasieran dagoeneko jakinarazi zuela informazio saioek bi helburu izango dituztela, izan ere, bertaratutakoen iritziak eta ekarpenak jasotzea ere delako.
Horrela, joan den irailaren 11tik, Gobernuak informazio, eztabaida eta partaidetza web bat prestatu duela, urriaren 15era arte proposamenak jasotzeko: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/corredor-ferroviario-zaragoza-vasca-pasando-por-pamplona.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen